22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2819/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Elena Alegre Pérez de Ciriza Nominen eta Gizarte Segurantzaren Bulegoko buruaren kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko abenduaren 11n emandako 2687/2025 Ebazpenaren bidez, Elena Alegre Pérez de Ciriza izendatu zen Nominen eta Gizarte Segurantzaren Bulegoko buru.

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak jasotzen duenez -Legegintzako Foru Dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten du-, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarteko gisa betetzeko izendapenak libreki atzera botatzen ahal dituzte izendapen horiek egin dituzten organoek.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Xedatzea Elena Alegre Pérez de Ciriza Nominen eta Gizarte Segurantzaren Bulegoko buruaren kargutik ken dezatela, 2025eko abenduaren 31tik aurrerako ondorioekin, egun hori baita haren azken eguna burutzan, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari adieraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jende guztiak izan dezan haren berri.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko abenduaren 30ean.–Mar González Paredes, kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2600274