2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2025eko hirugarren lauhilekoa
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2026ko otsailaren 28an bukatuko dela epea, ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko, epez epe kobratzen baitira, 2025eko hirugarren lauhilekoari dagokionez.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko otsailaren 5ean iragango dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2026ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2600562