22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

56E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe deklaratzen baita 72273 zenbakiko plaza, Tuterako Reina Sofía ospitaleari atxikitakoa, neurofisiologia klinikoko arloko falkutatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 654E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren ondoriozko prozesuari dagokiona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 654E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 9 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 22koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 26ko 1709E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abuztuaren 18ko 2032E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Plaza hutsak hautatzeko fasearen ondoren, gainditu duen izangaiak ez du plaza hautatu horretarako ezarritako epean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe geratu dela 72273 zenbakiko plaza, Tuterako Reina Sofía ospitaleari atxikitakoa, neurofisiologia klinikoko arloko falkutatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 654E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren ondoriozko prozesuari dagokiona.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-orrian argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 14an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2600514