Iragarkia
22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
202E/2025 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko, 2026. urtean, kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren kodea: 867473.
Nafarroako Gobernuak sustatu gogo du, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, Nafarroako elkarteek inplikazio handiagoa izatea Nafarroako hiritargoa osatzen duten askotariko kultura ugarien arteko bizikidetzarako espazioak sortzeko ekimenak sustatzen eta garatzen.
Deialdiak bide ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten, eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.
Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita txosten juridikoa eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 241/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak eta balorazio irizpideak, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako. Oinarri arautzaileak ebazpen honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.
2. 265.056,91 euroko gastua erreserbatzea eta baimentzea, 2026ko gastu aurrekontuan gaitzen den partidaren kargura. Azken hori 2025eko ekitaldian Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren 350002-35200-4819-231900 (0,7 funtsa. Gizarte entitateendako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako) partidaren baliokidea izanen da.
Kreditu baimendu horri 30.569,09 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez. Zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez da beste deialdi bat egin beharko.
Kasu horretan, aurrekontuaren zenbateko gehigarri hori diru-izendapenik gabe geratu diren proiektuetarako erabiliko da.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren kontu-hartzailetza delegatura.
Iruñean, 2025eko azaroaren 26an.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Eva Gurría Marco.
I. ERANSKINA.–DEIALDIA, IRABAZI-ASMORIK GABEKO GIZARTE EKIMENEKO ENTITATEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO, 2026. URTEAN, KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA ETA ARRAZISMOAREN NAHIZ XENOFOBIAREN AURKAKO BORROKA SUSTATZEKO PROIEKTUETARAKO. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea eta helburua.
1.1. Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateei 2026an dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea dute xede oinarri hauek, kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borroka sustatzeko proiektuetarako.
1.2. Dirulaguntza hauen xedea dan kulturen arteko bizikidetza sustatzea eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzea, aniztasuna balio gisa lantzen duten esku-hartze komunitarioaren bidez. Dirulaguntzaren xedeko proiektuen hartzaileak Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jendea, oro har, izanen dira.
2. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.
2.1. Deialdi honetan araututako dirulaguntzak jaso ahal izateko, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta egotea. Era berean, pertsona juridiko pribatuen taldeek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.
b) Irabazi-asmorik ez izatea.
c) Estatutuetan helburu sozial gisa jasota izatea esku-hartze soziala, proiektuak eskatzen duen esparruan, edo estatutuetan jasota izatea kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko helburua.
d) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza izatea eta lurralde honetan jardutea, edo, elkartearen jarduketa-eremua autonomia erkidegoaz gaindikoa bada, egitura eta aurrekontu berezitua daukan antolamendu bat izatea Nafarroan. Ez da diruz lagunduko baldintza hau bete aurretik egindako jarduera.
e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.
f) Ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.
2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.
3. oinarria.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.
3.1. Deialdi honen dirulaguntzak finantzatzeko zenbatekoa, gehienez ere, 265.056,91 euro da.
Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzak 2026ko gastu-aurrekontuan partida honen baliokide gisa gaituko den partida ekonomikoaren kargura ordainduko dira: Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren 2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuko 350002-35200-4819-231900 (0,7 funtsa. Gizarte entitateendako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako) partida.
Aipatu partida horren kargura (350002-35200-4819-231900 –0,7 funtsa. Gizarte entitateendako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako– partida) baimendutako kredituari 30.569,09 euro gehitzen ahalko zaizkio, gehienez, 2026. urteko aurrekontu-partida beraren kargura, 2025. urteko deialditik eratorritako obligazioak aitortu edo likidatzearen ondorioz, emandako dirulaguntzen zenbatekoa txikiagoa izateagatik, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluko 3. apartatuarekin.
Zenbateko gehigarri hori eraginkorra izan dadin, horretarako baimena eman beharko da, aurreko apartatuan adierazitako inguruabarra gertatu delako. Kasu horretan, aurrekontuaren zenbateko gehigarri hori diru-izendapenik gabe geratu diren proiektuetarako erabiliko da.
Dirulaguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko 2026ko ekitaldian.
3.2. Proiektu bakoitzeko dirulaguntza gehienez ere 30.000,00 eurokoa izanen da.
3.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, bat etorriko da onartutako aurrekontu osoaren %100arekin.
Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa edo bestelako tributu batzuk, entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoak badira, eta, bestetik, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdian aurreikusitako xedeari eta mugei egokitzen ez zaizkien diru kopuruak.
3.4. Hasiera batean emandako diru kopuruak askatzen badira, dirulaguntza ematen ahalko zaie halakorik jaso ez duten entitateei, edo, proiektu bakoitzeko baimendutako gehieneko zenbatekora iritsi gabe, onetsitakoa baino zenbateko txikiagoa jaso dutenei, betiere lortutako puntuazio hurrenkerari jarraikiz eta beharrezko eta behar adinako puntuazioa lortu bada.
4. oinarria.–Proiektu diruz lagungarriak.
4.1. Diruz lagunduko dira kulturen arteko bizikidetzaren aldeko eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuak, hauek sustatzen badituzte:
–Kultura-aniztasuna positiboki baloratzea eta aberastasun gisa aitortzea.
–Erreferentziazko migratzaileak ikusaraztea eta haien balioa azpimarratzea, hainbat esparrutan.
–Askotariko kultur taldeen arteko interakzioak garatzea, aisialdiko, kulturako, kiroleko eta abarretako jardueren bitartez.
–Udal esparruan gako diren alderdi kulturalak ezagutzea.
–Partaidetza sozialeko, boluntariotzako eta asoziazionismoko ekintzak sustatzea, jatorri desberdineko pertsonen arteko bizikidetzari mesede egiteko.
–Harremanak egiteko eta elkarrekin egoteko guneak sortzea.
–Informaziora, baliabideetara, zerbitzuetara eta bizitza komunitariora iristeko aukera-berdintasuna.
–Aurreiritzi eta praktika arrazista eta xenofoboen aurka borrokatzeko sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak edo bestelakoak garatzea.
–Migratzaileek do pertsona arrazializatuek arrazismoaren eta xenofobiaren aurrean ahalduntzeko lagungarri izanen zaizkien baliabideak lortzea.
–Dirulaguntzaren xedeari laguntzen dioten bestelakoak.
4.2. Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Proiektuko jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean gauzatuko dira.
b) Diruz lagundutako ekintza edo jarduerek kulturen arteko ikuspegi antirrazista txertatu beharko dute, eta emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna sustatu.
c) Egin beharreko jarduerak doakoak izanen dira, eta koordainketarik gabekoak.
d) Oinarri arautzaile hauetako helburu eta xedeekin bat etorriko dira, baita aplikatu beharreko bestelako arauekin ere.
Programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak ez dira diruz lagunduko baldin eta aplikatzen badituzte irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa. Era berean, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza eta/edo birgaitze obren proiektuak.
5. oinarria.–Gauzatzeko epea.
Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2026ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, gauzatutzat hartuko dira epe horren barrenean sortu direnean eta 2027ko urtarrilaren 15a baino lehenago ordaindu direnean.
6. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.
6.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa. Diruz lagungarriak diren gastuak:
A. Proiektuko jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola honako hauek:
a.1) Higiezinen alokairuak eta horiek erabiltzearen ondoriozko gastu arruntak, higiezin horietan egiten diren jarduera guztien artean diruz lagundutako jarduera egiten den proportzioan.
a.2) Material suntsikorra, hornidurak eta antzeko produktuak, laguntzaren xede diren jarduketak gauzatzearekin zuzenean lotuta daudenak.
a.3) Kontratatutako langile propioen gastuak, haien barnean daudela soldatak, entitatearen kargurako gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, edo entitate onuradunak jarduketak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Pertsonal gasturako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan antzeko eginkizunak betetzen lan egiten duten profesionalentzat ezarritako ordainsari-kostuen adinakoa izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen administrazioko erdi-mailakoa baino altuagoa.
a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen joan-etorriei lotutako gastuak dira, jarduerak egiteari zuenean lotuta daudenenak, kontuan izanik Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 12an hartutako Erabakia, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arloan.
a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko laguntza teknikoa, hizlariak eta abar kontratatzearen gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jaso diren jarduera jakin batzuk egiteko egindakoak.
a.6) Difusio- eta argitalpen-gastuak, material grafikoenak eta antzeko zerbitzuenak, zuzenean bideratu direnak laguntzaren xedeko jarduketa gauzatzeko, ez beste ezertarako.
B. Zeharkako gastuak, emandako dirulaguntzaren %10 edo gutxiago direnean. Proiektuaren zeharkako gastutzat hartuko dira, ondorio horietarako, entitate onuradunaren funtzionamenduko gastu orokorrak (bestelako pertsonal gastuak, lokalenak, bulegoko materialak eta beste gastu arrunt batzuk). Zeharkako gastu horien %85, gutxienez, Nafarroan egina izan beharko da.
6.2. Inola ere ez dira diruz lagunduko proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.
Era berean, ez dira diruz lagunduko:
a) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) edo zeharkako beste edozein zerga, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badira.
b) Ondasun inbentariagarriak eskuratu, birgaitu eta hobetzea.
c) Ibilgetu materialean, ibilgetu ukiezinean egindako inbertsioak, ez eta aplikazio informatikoen erosketa ere.
d) Amortizazioak.
e) Protokoloko eta luxuzko gastuak (otamenak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, haborokinak lantegietara joate hutsagatik edo antzeko beste edozein).
f) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.
g) Zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez duten gastu-kontzeptuak.
6.3. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.
7. oinarria.–Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea eta modua.
7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodun izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
7.2. Eskaerak aurkezteko modua.
Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak, nahitaez, telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: https://www.navarra.es/eu/tramiteak.
Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.
Entitate bakoitzak eskaera bakarra aurkezten ahalko du.
Ekintza bat entitate batek baino gehiagok elkarrekin egiten badute, ekintza gauzatzeko ardura bere gain hartzen duen entitateak aurkeztuko du eskaera; entitate horrek egin beharko ditu ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak, eta berak jasoko du dirulaguntza osoa. Elkarrekin parte hartzen duten entitateek ezin izanen dute banakako eskaera aurkeztu.
7.3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
A. Diruz lagundu nahi den proiektuari buruzko dokumentazioa.
a) Eskaera teknikoa.
Eskaera teknikoek ez dute 20 orrialde baino gehiago izanen (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.
b) Eskaera ekonomikoa.
Bi eskaerak euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira, eta formulario ofizialaren arabera, zeina interesdunen eskura egonen baita deialdiaren fitxan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak). Derrigorrean erabili behar dira aipatu fitxa horretan deialdi honetarako dauden ereduak.
B. Entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa:
7.2 oinarrian adierazitako moduan aurkeztu behar da honako dokumentazio hau, eskaneatuta eta behar bezala identifikatutako dokumentu bereizietan:
a) Entitatearen estatutuak.
b) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribaturik dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo bestelako frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean.
c) Identifikazio fiskaleko txartela.
d) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakinaren eskaera eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren araberakoa.
e) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.
f) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.
g) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, gehienez ere hilabete lehenagokoa, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ez dira agiri horiek aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egin dezan Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VI. eranskina).
h) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez ere aurkeztu baino hiru hilabete lehenago egina, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Eskatzaileak ziurtagiri hori aurkeztu beharko du baldintza hori frogatzen duten datuak kontsultatzearen aurka agertzen bada, arrazoituta, VI. eranskineko ereduaren arabera. Aldiz, eskatzaileak ez du dokumentazio hori aurkeztu beharko Gizarte Segurantzako datuak kontsultatzearen aurka agertzen ez bada, VI. eranskinaren arabera.
i) Hala badagokio, diruz lagundutako jarduerak entitatearekin lotura duten pertsonekin/entitateekin azpikontratatzeko baimen-eskaera, VII. eranskinaren araberakoa. Hala ere, entitate onuradunak baimen-eskaera hori ondorengo edozein unetan aurkezten ahalko du, jarduera azpikontratatu aurretik. Bi kasu horietan, 13 oinarrian adierazitako moduan ebatziko da eskaera.
j) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo emateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IX. eranskineko ereduaren araberakoa.
k) Kasua bada, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita edo lotuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Agentziak egina aurkezteko epea baino gehienez ere hiru hilabete lehenago.
l) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri:
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak
7.4. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden agiriak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.3.B apartatuko a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada gertatu. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek eta, gainera, espediente hura amaitu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez baldin badira bakarrik izanen da zilegi, bestela ez.
8. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.
8.1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.
8.2. Prozeduraren instrukzioa Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuari dagokio. Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskaerak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
8.3. Dirulaguntza eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera emanen baita.
7.3 oinarriko A apartatuan adierazitako dokumentazioa ezin izanen da zuzendu. Okerreko datuak, akatsak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk atzematen badira, organo kudeatzaileak horren inguruko argibideak eskatzen ahalko dizkio entitate interesdunari.
8.4. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.
8.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte guztira, eta gutxienez 22 puntu II. eranskineko d apartatuan (Proiektuaren koherentziaren azterketa) eta gutxienez 3,5 puntu, aldiz, g apartatuan (Baliabide ekonomikoen azterketa).
8.6. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako dagoen kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira.
Gerakinik izanez gero, txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta bideragarria bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskaera berregiteko eskatzen ahalko zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal den dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita betiere.
8.7. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko d apartatuan (Proiektuaren koherentziaren azterketa) puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, d.1 apartatuan (Proiektuaren oinarriak) izandako puntuazioaren arabera ebatziko da.
8.8. Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitate onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, adieraziko du gainerako eskaerak zergatik ezetsi diren.
9. oinarria.–Prozeduraren ebazpena.
9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntzak ematea ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza jaso duten eskatzaileen zerrenda adieraziko du, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskaerak ezetsi direla; ezetsitako eskaera horien artean zehaztu egin beharko dira, besteak beste, aurrekontu baliabideen mugaren ondorioz ezetsi direnak.
9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.
9.3. Ebazpena jakinarazi eginen zaie entitate interesdunei, administrazio-prozedura arautzen duen legerian ezarrita dagoen moduan, eta argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian, Tramiteen Katalogoko (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) deialdiaren fitxan.
10. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.
10.1. Ordainketa aurreratua eskatu duten entitateak. Oro har, dirulaguntza aldez aurretik eta ordainketa bakar batean ordainduko da, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, emandako zenbateko guztiarekin, gehienez ere hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, eta hori behar bezala frogatzen badute.
Horretarako, eskaerari erantsi beharreko agiriekin batera, deialdi honen III. eranskinean jasota dagoen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adierazten duena entitateak aski funtsik ez duela dirulaguntzaren xedeak betetzeko eta funtsak behar dituela, eta funtsik ez duela edo horien beharra duela egiaztatu beharko da entitateko ordezkariaren ziurtagiri baten bidez; hartan, honako hauek adieraziko dira: entitatearen izenean dauden banku kontuak, diruzaintzako egoera edo bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, bai eta hileroko aurreikuspen bat ere, ordaintzeko edo kobratzeko dauden gastuei eta diru-sarrerei buruz –dirulaguntzaren xedearekin lotutakoak–, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu- eta sarrera-konpromisoak.
10.2. Ordainketa aurreratua eskatu ez duten entitateak. Ordainketa bakar batean aldez aurretik ordaindu ez den kasuetan, bi ebazpenen bidez onetsiko da diruz lagundutako zenbatekoaren ordainketa:
–Lehenbiziko ebazpena, 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte egindako ekintzei dagozkien gastu justifikatuak ordaintzeko, 11. oinarriaren arabera;
–Bigarren ebazpena 2026ko abenduan onetsiko da, eta 2026ko urriaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitarte egindako gastuen konturako ordainketa egitea erabakiko du.
Bigarren ordainketa horretarako, entitate onuradunak konturako ordainketa-eskaera bat aurkeztu beharko du, 2026ko abenduaren 2an beranduenez. Eskaera horrek sortutako eta justifikatzeko dauden gastu arrunten eta pertsonal gastuen zerrenda bati erantzunen dio, 5. oinarrian ezarritako baldintzetan gauzatutako jarduera zatiari dagokionez.
Konturako ordainketa eskatzeko ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren xedeak betetzeko funts-horniduraren beharra justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
11. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketak justifikatzeko epea eta modua.
11.1. Justifikazio agiriak telematika bidez aurkeztuko dira beti, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian, Tramiteen Katalogoko (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) deialdiaren fitxaren bidez, fitxa horretan eskuragarri dauden formularioekin bat etorrita.
11.2. Entitate onuradunek, diruz lagundutako zenbateko osoa aldez aurretik jasotzea dagokien ala ez kontuan hartuta, jarduketak eta haiekin lotutako gastuak oinarri hauetan adierazitakoaren arabera gauzatu izanaren justifikazioa aurkeztuko dute, honako data hauetara egokituta:
–2026ko urriaren 15a izanen da azken eguna (tarteko justifikazioa) 2026ko irailaren 30era arte (egun hori barne) egindako jarduketen eta haiei lotutako gastuen justifikazioa aurkezteko, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren ordainketa aurreraturik jaso ez duten entitateentzat.
–2027ko urtarrilaren 15a izanen da azken eguna da (azken justifikazioa), batetik, aurreko puntuan aipatutako entitateek 2026ko urrian eta azaroan egindako jarduketak justifikatzeko, eta, bestetik, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso duten entitateek diruz lagundutako jarduketa guztiak justifikatzeko (2026ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarteko jarduketak).
Gainera, prozeduraren instrukzio-organoak txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du noiznahi, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.
11.3. Bai tarteko justifikazioa (dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso ez duten entitateen kasuan), bai azken justifikazioa justifikazioko kontuaren forma hartuko dute, eta honako agiri hauek osatuko dute:
–Proiektua gauzatzeari buruzko txosten teknikoa, oinarri honen 1. apartatuan ezarritako ereduarekin bat, garatutako jarduketak eta diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko kronograma jasota, ezarritako helburuen arabera (ordu kopurua, prezioa, parte-hartzaile kopurua eta abar).
Tarteko justifikazioa aurkeztu duten entitateek, aurrerakinik eskatu ez dutelako, ez dute zertan txosten horretan aurkeztutako informazioa programaren amaierako txostenean aurkeztu. Beraz, tarteko txostenak aurkeztu behar izan dituzten entitateek justifikatzeko dagoen aldiari buruzko informazioa baino ez dute sartu beharko amaierako txostenean.
Bestalde, emandako dirulaguntzaren %100eko aurrerakina jaso duten entitateek, ez dutenez tarteko txostenik aurkeztu behar izan, amaierako txosten bat aurkeztuko dute, eta hartan justifikatu beharko dute diruz lagundutako proiektua osorik gauzatu dela oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera.
–Txosten ekonomikoa, proiektuaren garapena justifikatzen duena; laguntzen fitxan ezarritako eredua oinarri harturik eginen da, ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatu, zenbakitu eta zehatz baten bidez.
–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira.
2026ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko gastuen frogagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketaren data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.
100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.
Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bada.
–Zergapetuak eta salbuetsi gabeak badira, BEZ konpentsatuaren aitorpena.
–Hiruhilekoko 715 eredua edo hileko 754 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).
–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non egiaztatuko baita proiektuko langileek entitateak lortzen dituen programa finantzatuetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.
–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non egiaztatuko baita, batetik, justifikazio-kontuan zer portzentaje egotzi zaien zeharkako gastuei, eta bestetik, jarduera gauzatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.
–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.
–Jarduketa egin dela egiaztatzeko dokumentazio grafikoa edo ikus-entzunezkoa (material editatuak, argazkiak, bideoak...).
–Hornitzailea hautatzeko justifikazioa, behar denean.
11.4. Onuraduna behartuta dago laguntza kudeatzen duen organoak eskatzen dion edozein agiri aurkeztera, beharrezkotzat jotzen bada jarduketen finantzaketa justifikatzeko.
11.5. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts berekiak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, egiaztatu beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jardueretan izan duten aplikazioa.
11.6. Instrukzio-organoak zehazten badu zuzendu daitezkeen akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.
11.7. Diruz lagundutako zenbatekoa behar bezala justifikatzen ez bada, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoaren arabera.
12. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.
Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.
b) Justifikazio agiriak aurkeztea 11. oinarrian xedatutakoaren arabera.
c) Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, X. eranskineko ereduarekin bat datorrena, eta, hala badagokio, horri lotutako informazioa.
d) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari atxikitako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako pertsonal gastua osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.
e) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.
f) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen entitatearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" markaren logotipoa agertuko da.
g) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo kudeatzaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
h) Betetzea kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak, erakundearen izaeraren araberakoak.
i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.
j) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldaketa eskaerek behar bezala arrazoitu beharko dute aldaketa edo zailtasun hori, eta aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak agertu eta berehala aurkeztu beharko dira. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan ezer aldatuz gero, Administrazioak aldaketa onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko tarteko txostenean edo amaierakoan, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.
k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.
13. oinarria.–Hirugarrenekiko azpikontratazioa eta hornitzailea hautatzea.
13.1. Entitate onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko du, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 gainditu gabe. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, ezin izanen zaio %50 baino gehiagoko portzentajea egotzi, azpikontratazio gisa, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbatekoari.
Ondorio horietarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.1 artikuluaren arabera, ulertuko da entitate onuradun batek azpikontratatzen duela dirulaguntzaren xede den jarduera osorik edo partez gauzatzea hirugarrenekin hitzartzen duenean. Entitate onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.
Ezin izanen dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.
13.2. Entitate onuradunarekin lotutako pertsona edo entitateak azpikontratatzeari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikuluarekin bat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena lortu beharko da. Horretarako, entitate interesdunak baimen-eskaera aurkeztu beharko du, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa. 15 egun baliodun izanen dira, gehienez, baimenari buruzko ebazpena eman eta jakinarazteko, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da azpikontrataziorako baimena eman dela.
13.3. Hala badagokio, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000 eurotik gorakoak badira, entitate onuradunak organo emaileari frogatu beharko dio enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin, gutxienez, kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duena hautatu.
Hautaketa hori ez da justifikatu beharko baldin eta ez badago merkatuan zerbitzu hori eskaintzen duen entitate nahikorik, edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bazen.
Justifikazioa egiteko VIII. eranskina bete beharko da.
13.4. Entitate onuradunek azpikontratatzen badituzte diruz lagundutako jarduerak, azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio beti.
14. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.
14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.
14.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo instituzio pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak IX. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.
15. oinarria.–Ez-betetzeak.
15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharren bat betetzen ez bada, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.
15.2. Gardentasunari buruzko betebeharra betetzen dela frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean, ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
15.3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:
–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.
–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.
–Agiriak epez kanpo aurkezteari dagozkion ez-betetzeak direnean.
15.4. Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari.
16. oinarria.–Administrazio errekurtsoak.
Oinarri arautzaile hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.
17. oinarria.–Datuen tratamendua.
Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.
Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.
Dirulaguntzen entitate onuradunen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.
Entitate parte-hartzaileei buruzko datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, gordetzeko aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiriak gordetzeko indarreko egutegiak adierazten duena.
Interesdunek Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere; horretarako, migraciones.convivencia@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute, eta gaian "datuen babesa" idatzi. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo dezakete, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.
18. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.
Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.
Deialdiaren fitxa, non eskuragarri baitaude oinarri hauetan aipatutako eranskinak; bertatik izapidetu daitezke eskaera eta dirulaguntzaren ondorengo justifikazioa:
II. ERANSKINA.–BALORAZIO-IRIZPIDEAK (100 PUNTU GEHIENEZ)
BALORAZIO IRIZPIDEAK | 100 ARTE PUNTUAK | |||
a. Irizpide sozialak | 16 puntu, | |||
a.1 | Generoa: | 5 puntu gehienez | ||
Entitatean erantzukizun karguetan dauden emakumeen portzentajea: –%50etik gorakoa. –%20 eta %50 artean. | 1 puntu 0,50 puntu | |||
Kontratatutako emakumeen portzentajea: –50etik gorakoa. –%20 eta %50 artean. | 1 puntu 0,50 puntu | |||
Gizon boluntarioen portzentajea: –%50etik gorakoa. –%20 eta %50 artean. | 1 puntu 0,50 puntu | |||
Emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat izatea, behar bezala inskribatua Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan (legez hura izatera behartuta ez dauden erakundeei baino ez zaie punturik emanen). | 1 puntu | |||
Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokolo bat izatea (legez berdintasunerako plana izatera behartuta ez dauden entitateentzat bakarrik, eta plan horrek protokolo hau jaso behar du). | 1 puntu | |||
a.2 | Eskarmentua kulturen arteko bizikidetzarako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako borrokarako proiektuetan: | 5 puntu gehienez | ||
Azkeneko 5 urteetan kulturen arteko bizikidetzaren eta arrazakeriaren nahiz xenofobiaren aurkako borrokaren arloan egindako proiektuak: –1 puntu, proiektu bakoitzeko. | 5 puntu gehienez | |||
a.3 | Entitatean boluntariotza sustatzea eta garatzea: | 2 puntu gehienez | ||
Boluntariotza plan bat du. | 2 puntu | |||
Lan-ildo egonkor bat du. | 1 puntu gehienez | |||
a.4 | Entitatearen finantzabideak: | 4 puntu gehienez | ||
Entitateak ez du 2026. urtean proiektuak egiteko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren finantzaketarik dirulaguntza izendun baten bidez. | 4 puntu | |||
Entitateak 2026. urtean proiektuak egiteko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren finantzaketa du, 30.000 eurora arteko dirulaguntza izendun baten bidez. | 2 puntu | |||
Entitateak 2026. urtean proiektuak egiteko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren finantzaketa du, 30.000 euro baino gehiagoko dirulaguntza izendun baten bidez. | 0 puntu | |||
b. Proiektua zer lurralde eremutan gauzatuko den: (Gizarte Zerbitzuen barrutiak hartzen dira erreferentziatzat. Proiektua bi barrutitan gauzatzen bada, kontuan hartuko da non garatzen den gehienbat) | 10 puntu gehienez | |||
b.1 | Proiektuaren jarduketaren lurralde eremua: | 10 puntu gehienez | ||
Tuterako barrutian garatuz gero. | 10 puntu | |||
Tafallako edo Lizarrako barrutian garatuz gero. | 7 puntu | |||
Iruñeko eta Iruñerriko barrutian eginez gero. | 4 puntu | |||
Ipar-mendebaldeko edo ipar-ekialdeko barrutian garatuz gero. | 1 puntu | |||
c. Atzerrian jaio eta esku-hartzearen udalerri edo udalerrietan bizi diren migratzaileen proportzioa: Biztanleria zifretarako, kontuan hartuko da atzerrian jaio eta udalerrian bizi den populazioaren portzentajea, zenbateko hori hamartar bateko zenbatekora borobildurik, bat etorriz Nastaten webgunean eskuragarri dagoen Biztanleria Errolden estatistikarekin. Populazio daturik eguneratuenak hartuko dira kontuan, ziur aski, populazio datuak 2025eko urtarrilaren 1ean. | 6 puntu gehienez | |||
–%20 baino handiagoa. | 6 puntu | |||
–%15 eta %20 artekoa. | 3 puntu | |||
–%15 baino txikiagoa. | 0 puntu | |||
d. Proiektuaren koherentziaren azterketa | 40 puntu gehienez | |||
d.1 | Proiektuaren oinarriak: azaldu zehatz-mehatz gizartearen zein beharrizan eta errealitateri erantzuten dien proiektuak, nori zuzenduta dagoen, zer lortu nahi duen eta nola gauzatuko den. (Oinarriek bi orrialde izanen dituzte gehienez, edo orri bat bi aldeetatik. Ez da baloratuko adierazitakoa gainditzen duena): | 12 puntu gehienez | ||
Oso ongi oinarrituta, definituta eta zehaztuta. | 12 puntu gehienez | |||
Ongi oinarrituta, definituta eta zehaztuta. | 8 puntu gehienez | |||
Ez oso oinarrituta, definituta eta zehaztuta. | 2 puntu gehienez | |||
d.2 | Helburuak: koherentzia-maila proiektuaren oinarriei, definizioari eta zehaztasunari dagokienez: | 10 puntu gehienez | ||
Oso koherenteak, definituak eta zehatzak. | 10 puntu gehienez | |||
Nahiko koherenteak, definituak eta zehaztuak. | 6 puntu gehienez | |||
Ez oso koherenteak, definituak eta zehaztuak. | 2 puntu gehienez | |||
d.3 | Jarduerak: proiekturako egokitasuna eta deskribapena. | 10 puntu gehienez | ||
Oso egokiak eta ongi deskribatuak. | 10 puntu gehienez | |||
Nahiko egokiak eta deskribatuak. | 6 puntu gehienez | |||
Ez oso egokiak eta/edo deskribatuak. | 2 puntu gehienez | |||
d.4 | Kronograma: | 1 puntu gehienez | ||
Proiekturako kronograma koherentea du. | 1 puntu gehienez | |||
d.5 | Jardueren zabalkunde plana: erabilitako euskarriak, hartzaileak eta denbora-banaketa. | 2 puntu gehienez | ||
Oso egokia. | 2 puntu gehienez | |||
Nahiko egokia. | 1 puntu gehienez | |||
d.6 | Proiektu osoan genero-ikuspegiak duen txertatze maila: | 2 puntu gehienez | ||
Proiektu osoan zeharka sartzen da, ekintza espezifikoen bidez. | 2 puntu gehienez | |||
Jarduketa puntualetan baino ez da islatzen. | 1 puntu gehienez | |||
d.7 | Proiektu osoan kulturen arteko ikuspegi antirrazistak duen txertatze maila: | 3 puntu gehienez | ||
Proiektu osoan zeharka sartzen da, ekintza espezifikoen bidez. | 3 puntu gehienez | |||
Jarduketa puntualetan baino ez da islatzen. | 1 puntu gehienez | |||
e. Jarraipen- eta ebaluazio-sistemaren egokitasun- eta kalitate-maila: jarraipen- eta ebaluazio-prozesua, adierazleak eta egiaztapen-bideak. | 11 puntu gehienez | |||
e.1 | Ebaluazioa (ebaluatu beharreko alderdiak, egokitasuna eta deskribapena) eta jarraipen-prozesua: | 8 puntu gehienez | ||
Oso egokiak eta ondo deskribatuak. | 8 puntu gehienez | |||
Nahiko egokiak eta deskribatuak. | 5 puntu gehienez | |||
Ez oso egokiak eta/edo deskribatuak. | 1 puntu gehienez | |||
e.2 | Adierazleak: | 2 puntu gehienez | ||
Adierazle kualitatibo eta kuantitatibo egokiak eta nahikoak ditu. | 2 puntu gehienez | |||
e.3 | Egiaztapen iturriak: | 1 puntu gehienez | ||
Egokiak, adierazleei dagokienez. | 1 puntu gehienez | |||
f. Giza baliabideen azterketa | 7 puntu gehienez | |||
f.1 | Giza baliabideen egokitasuna (kontratatutako langile propioak eta kanpoko langileak): profila eta eginkizunak, eta proiektuari esleitutako lanaldiaren ehunekoa: | 5 puntu gehienez | ||
Oso egokia. | 5 puntu gehienez | |||
Egokia. | 3 puntu gehienez | |||
f.2 | Boluntarioak proiektuan sartzea: | 2 puntu gehienez | ||
Boluntarioen eta beren funtzioen egokitasuna proiektuaren ezaugarrietarako. | 2 puntu gehienez | |||
g. Baliabide ekonomikoen azterketa | 7 puntu gehienez | |||
g.1 | Aurrekontuaren egokitasuna proiektuarekiko: | 5 puntu gehienez | ||
Oso egokia. | 5 puntu gehienez | |||
Nahiko egokia. | 3 puntu gehienez | |||
Ez oso egokia. | 1 puntu gehienez | |||
g.2 | Eskaera teknikoa eta ekonomikoa bat etortzea: | 2 puntu gehienez | ||
Bat etortzea eta argiak izatea eskaera teknikoan aurkeztutako informazioa eta eskaera ekonomikoan aurkeztutakoa (Excel dokumentua). | 2 puntu gehienez | |||
h. Sarean lan egitea eta beste entitate eta baliabide batzuekin koordinatzea, aurkeztutako proiektua garatzeko | 3 puntu gehienez | |||
h.1 | Sareko lan-ildo bat eta koordinazio egonkorra aurreikusten ditu aurkeztutako proiektua gauzatzeko. | 3 puntu gehienez | ||
Ez du aurreikusten sareko lan-ildo egonkorrik, baina bai koordinazioa, aurkeztutako proiektua gauzatzeko. | 1 puntu gehienez | |||
III. ERANSKINA.–DIRUA AURRERATZEKO ESKAERA
Izen-deiturak: …………….......................……………….. (NAN zenbakia: …………………………………) .................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .............................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................................).
Honetarako dirulaguntza emateari dagokionez: ........................................................................................................................................................................................
ERANTZUKIZUNEZ ADIERAZTEN DUT:
Ordezkatzen dudan gizarte entitateak gaur egun ez duela behar adina kapital Nafarroako Gobernuak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuaren bidez, ematen duen dirulaguntzaren xedeko zerbitzua aldi batez finantzatzeko, eta ez duela behar adina baliabide ekonomiko diruz lagundutako proiektuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren eta aurreikusita dauden ordainketak gauzatzeko.
Aurrekoaren frogagarri, honako hauek egiaztatzeko agiriak eransten dira:
–Gizarte entitateak kontu korronteen eta entitateak egun dituen saldoen zerrenda (aurkeztu bankuko ziurtagiria).
–Gizarte entitateak hurrengo 6 hilabeteetan gaurtik hasita izanen dituen –gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena.
Hortaz, honako hau ESKATZEN DUT:
Dirulaguntzaren xede den proiekturako emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.
Data eta sinadura
IV. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, DIRULAGUNTZEI BURUZKO AZAROAREN 9KO 11/2005 FORU LEGEAREN 13. ARTIKULUKO BALDINTZAK BETETZEARI BURUZKOA
Izen-deiturak: …………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
...................................................).
Nire erantzukizunpean adierazten dut ezen ordezkatzen dudan entitatea eta hura administratzen edo ordezkatzen dutenak ez daudela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako debeku-egoeretan.
Data eta sinadura
ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:
–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkezten diren datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoarekin (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2016 Lege Organikoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.
–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.
V. ERANSKINA.–SEXUAGATIKO EDO GENEROAGATIKO DISKRIMINAZIORIK EZARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Izen-deiturak: …………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).
ADIERAZTEN DUT, nire erantzukizunpean, ordezkatzen dudan entitatea ez dela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, eta ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.
Data eta sinadura
ESKATZAILEARENTZAKO JAKINGARRIAK:
–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkezten diren datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoarekin (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuan.
–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.
VI. ERANSKINA.–TRIBUTU-DATUAK ETA GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA
ZERGEN DATUAK KONTSULTATZEA:
Izen-deiturak: …………………………………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) .....................................................................entitatearen lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: ..................................).
BAIMENA EMATEN DIOT Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak egunean ditudala frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAION Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e art.).
EZ DIOT BAIMENA EMATEN Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuari deialdi honen esparruan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari zuzenean eskatzeko eskatzaileak zerga betebeharrak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta eskatzaileak aurkezten du eskaera ebazteko behar den ziurtagiria.
GIZARTE SEGURANTZAREN DATUAK KONTSULTATZEA:
Aditzera ematen da ezen Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak datu pertsonalak eskuratzen ahalko dituela edozein erakunde edo administrazio publikori eskatuta, zuzenean edo bide telematikoak erabiliz datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez, informazio pertsonal hori dirulaguntza emateko beharrezkoa bada; zehazki, eskatzaileak Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete dituela frogatzen duten datuak. Interesdunak aurka egiten ahalko dio Gizarte Segurantzaren datu horiek kontsultatzeari, arrazoiak emanez, ondoren adierazten den moduan, eta, kasu horretan, interesdunak berak aurkeztu beharko ditu datu horiek, eskaera izapidetu dadin.
Izen-deiturak: ........................................................................................................................................ (IFZ edo AIZ zenbakia: ...................................) ................................................................ entitatearen lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: ..................................), eskatzaileak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten datuak kontsultatzearen aurka nago, honako arrazoi hauengatik:
Data eta sinadura
IX. ERANSKINA.–BAIMEN-ESKAERA, DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK EGITEKO, ENTITATEAREKIN LOTURA DUTEN PERTSONAK/ENTITATEAK AZPIKONTRATATZEKO
ESPEDIENTEA:
DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAREN/EKINTZAREN IZENA:
Izen-deiturak: ……………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikulua aplikatuz, honako hau ESKATZEN DIOT dirulaguntza emateko eskumena duen organoari:
BAIMENA, AZPIKONTRATAZIOA EGITEKO entitatearekin lotutako pertsona / entitate honekin:
PERTSONAREN EDO SOZIETATEAREN IZENA | IFZa/IFKa |
LOTURA MOTA, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikuluaren arabera (*).
AZPIKONTRATAZIOAREN DESKRIBAPENA:
BAIMEN-ESKAERAREN XEDE DEN AZPIKONTRATAZIOAREN ZENBATEKOA:
Halaber, HITZEMATEN DUT kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera eginen dela.
Data eta sinadura
(*) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 d) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da lotura dagoela inguruabar hauetakoren bat betetzen duten pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin:
a. Ezkontza-harremanez edo antzeko afektibitate-harremanez lotutako pertsona fisikoak, edo laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak.
b. Aldizkako ordainketen bidez ordaindutako lan-harremana duten pertsona fisiko eta juridikoak.
c. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11. artikuluaren 2. apartatuan aipatzen den onuradunaren kide elkartuak izatea eta 3. apartatuan aipatzen diren nortasun juridikorik gabeko entitateetako kide edo partaide izatea.
d. Sozietate bat eta haren bazkide maioritarioak edo kontseilari edo administratzaileak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana duten pertsonak eta laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak ere.
e. Balio Merkatuen eta Inbertsio Zerbitzuen martxoaren 17ko 6/2023 Legearen 4. artikuluaren arabera, talde bereko kide izateko baldintzak betetzen dituzten sozietateak.
f. Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta horien legezko ordezkariak, patronoak edo administratzen dituztenak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dutenak eta laugarren mailarainoko odol-ahaideak edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaideak ere.
g. Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak, lege- edo estatutu-arauen edo kontratu-akordioen arabera, lehenengoen onurarako %50etik gorako partaidetza izateko eskubidea dutenak.
VIII. ERANSKINA.–ENPRESA HAUTUAREN ZIURTAGIRIA
(Eranskin hau bete behar da bakarrik aholkularitza, laguntza edo bestelako zerbitzuak ematen dituzten enpresen zerbitzuengatik diruz laguntzen ahal den gastua 12.000 eurotik gorakoa bada)
Izen-deiturak: …………………………………………………………………….. (NAN edo AIZ zenbakia: …………………………………) ...........................................................................elkartearen/entitatearen .............................................................. (kargua) naizen aldetik (IFZa: ..................................).
ADIERAZTEN DUT:
1. ..........................................................................(adierazi zein) entitatea/pertsona kontratatu dela .................................................................................................proiektua egiteko, ..................................................euroren truke, eta horri dagokionez honako hau ere aitortzen dut (hautatu behar dena):
Kontratazio hau efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz egin dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan aurreikusitako moduan.
Kontratazio hau zuzenean egin dela, merkatuan ez dagoelako kontratatutakoaren hornitzailea den edo hura ematen duen entitaterik aski, gastu diruz lagungarrien ezaugarri berezien kariaz.
Gastua egin dela dirulaguntza eskatu baino lehen.
...........................(e)(a)n .........ko ...............................aren ......................(e)(a)n.
Sinadura: ENTITATEAREN EDO ELKARTEAREN LEHENDAKARIA EDO ARDURADUNA
IX. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, BESTE DIRULAGUNTZA BATZUK ESKATU ETA/EDO JASO IZANARI BURUZKOA
Izen-deiturak: ……………………………………………….. (NAN zenbakia: …………………………………) ...........................................................................ren lege-ordezkaria naizen aldetik (IFZa: .................................. eta jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................
......................................................................................................................................................................).
Nire erantzukizunpean honako hau ADIERAZTEN DUT (X batez adierazi bidezko dena):
Entitateak ez d(it)u eskatu, edo ukatu za(izki)o, deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako beste dirulaguntza bat(zuk).
Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta laguntza hori(ek) emateko ebazpena eman gabe dago.
Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.
Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta guztira eman zaio ..................................................... euro, eta hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkezten ditu.
Adierazi zer departamentu eta erakundetan egin diren eskaera horiek.
Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.
Data eta sinadura
X. ERANSKINA.–GARDENTASUN BETEBEHARRARI BURUZKO ADIERAZPENA
–Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (PDFa).
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/1+Declaracion+de+obligacion_eus.pdf
–Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena (PDFa).
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/2+Declaracion+de+cargos+y+dedicacion_cas_eus.pdf
–Karguen ordainsariei buruzko adierazpena (PDFa).
https://www.navarra.es/documents/48192/5726243/3+Declaracion+de+retribuciones+cas_eus.pdf
Iragarkiaren kodea: F2516528
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
