1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatuta, María Asunción Marqués Baldero andrea, Valtierra-Cadreitako OOLTko Laguntza Unitateko burua, eta bukatutzat ematen duena Tuterako Osasun Barrutiko Corellako OOLTko Laguntza Unitatearen kudeaketa.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 22.5 artikuluak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat izendatuko eta kargutik kenduko dira erizaintza unitateetako buruak.
Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez bete bitartean.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatuta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario María Asunción Marqués Baldero andrea, Valtierra-Cadreitako OOLTko Laguntza Unitateko burua, eta bukatutzat ematea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Corellako OOLTko Laguntza Unitatearen kudeaketa.
2. Interesdunak kargua uzteko eginbidea sinatu eta hurrengo egunean itzuli beharko du bere jatorrizko lanpostura.
3. Ebazpen hau María Asunción Marqués Baldero andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.
Iragarkiaren kodea: F2600018