1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2815/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, José Antonio Marañón Oricain Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren kargutik kentzea xedatzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2019ko ekainaren 21ean emandako 1279/2019 Ebazpenaren bidez, José Antonio Marañón Oricáin izendatu zen Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari.
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutua onesten duen 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 34. artikuluak ezartzen du ezen, funtzionarioen artean izendapen librearen bidez bete beharreko lanpostu batean aritzeko funtzionarioentzat, haren izendapena egiten duen organoak xedatzen ahalko duela izendaturiko funtzionarioa kargutik kentzea.
Kudeatzaileak proposaturik.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Xedatzea José Antonio Marañón Oricain Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren kargutik ken dezatela, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea. 2025eko abenduaren 31 izanen da zuzendariaren karguan aritzeko azken eguna.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari eta Unibertsitateko komunitatearen arartekoari aditzera ematea, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, jende guztiak izan dezan haren berri.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko abenduaren 30ean.–Ramón Gonzalo García, errektorea.
Iragarkiaren kodea: F2600273