1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
15/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitateko zenbait katedradun izendatzen dituena.
Ikusirik unibertsitateko irakaskidegoetako zenbait lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketarako izendatutako hautaketa-batzordeen proposamenak –merezimendu lehiaketa horretarako deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak egin zuen, hain zuzen ere 2025eko uztailaren 24ko 1601/2025 Ebazpenaren bidez–, eta proposatutako interesdunek egiaztaturik deialdiaren oinarrietako betekizunak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Honako hauek unibertsitateko katedradun izendatzea:
–María Inmaculada Farrán Blanch, 6248 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Landare Ekoizpena jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Sailari dago atxikia.
–Miguel Ángel Barajas Vélez, 6249 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Biokimika eta Biologia Molekularra jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailari dago atxikia.
–Cristina García Vivar, 6250 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Erizaintza jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailari dago atxikia.
–María Camino Bueno Alastuey, 6251 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika jakintza-arlokoa da, ingeleseko hizkuntza-eskakizuna du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari dago atxikia.
–Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano, 6252 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Sailari dago atxikia.
–Hugo López López, 6253 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Finantza eta Zerga Zuzenbidea jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Sailari dago atxikia.
–Aránzazu Pérez Moriones, 6254 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Merkataritzako Zuzenbidea jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Sailari dago atxikia.
–Jorge Alcalde Unzu, 6255 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Analisi Ekonomikoaren Hastapenak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Sailari dago atxikia.
–Miguel Pagola Barrio, 6256 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.
–Miguel Rodríguez Wilhelmi, 6257 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Matematikaren Didaktika jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.
–Patricia Yanguas Sayas, 6258 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Matematika Aplikatua jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari dago atxikia.
–María Isabel Abínzano Guillén, 6259 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Sailari dago atxikia.
–Juan Ignacio Latorre Biel, 6260 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Ingeniaritza Mekanikoa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Sailari dago atxikia.
–Daniel Morató Osés, 6261 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Ingeniaritza Telematikoa jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari dago atxikia.
–María Jesús Úriz Pemán, 6262 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Filosofia jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.
–María Begoña Pérez Eransus, 6263 zenbakidun lanpostuan aritzeko. Lanpostu hori Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak jakintza-arlokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako eta Gizarte Laneko Sailari dago atxikia.
Bigarrena.–Ebazpen hau Espainiako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.–Izendapenak interesdunak lanpostuaz jabetzen direnean hartuko du indarra, eta gehienez ere hogei eguneko epea egonen da horretarako, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 9an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.
Iragarkiaren kodea: F2600406