22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko Izendapen proposamena

Behin eginik plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia –2026ko urtarrilaren 14an–, eta deialdi horren 7. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu dio Tokiko Gobernu Batzarrari, bete beharreko bi lanpostuak betetzeko probak gainditu dituen izangai bakarraren alde:

–Iñigo Gambra Uriz. Plazaren zenbakia: 81; zerbitzu anitzetako enplegatua; C maila.

Deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, deialdiaren 2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

1. Berriozarko Udaleko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

2. Deialdiaren xede den lanpostua baino beheragoko maila batean egotea, hau da, D mailan.

3. Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea kendua administrazio publikoaren zerbitzutik.

4. Gutxienez titulu hauetakoren bat izatea: Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea, eta administrazio publikoetan aitortutako bost urteko antzinatasuna frogatzea. Ez bada betetzen baldintza hori, zortzi urteko antzinatasun aitortua frogatu beharko da, administrazio publikoetan.

5. Behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea, eginkizunak betetzeko.

6. B motako gidabaimena edukitzea.

Berriozarren, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2600521