22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, Arkaitz Iraizoz Olaetxea jauna Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren baitan dago.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio.

Kontuan hartuta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendapenaren alde egindako txostena.

Horren ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen langileen arloko eskudantziak mugatzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Arkaitz Iraizoz Olaetxea jauna Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Bulego hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren baitan dago.

2. Foru agindu honek 2026ko urtarrilaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 7an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2600044