22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Lorategi-hiriari buruzko ordenantza. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2025eko abenduaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Corellako lorategi-hiriari buruzko ordenantza, zeinaren testua idatzi baitute Sara Catalán Sesmak eta Agustín Fernández Pradak, 2025eko otsailean.

Honako hauek aintzat harturik:

1. Udalak, 2025eko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aipatu ordenantza.

2. Espedientea jendaurrean egon zela, iragarkia 2025eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29an, argitaratu zenetik, eta alegazio bat aurkeztu zela.

Kontuan harturik txosten hauek: testua idatzi duen taldeak egindakoa, 2025eko urriaren 28koa; Udaleko arkitektoak egindakoa, 2025eko azaroaren 3koa; eta idazkariak egindakoa, 2025eko azaroaren 11koa.

Kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.3 artikulua.

Kontuan harturik Hirigintza Batzordearen aldeko txostena, 2025eko azaroaren 20koa.

Aho batez, honako hau erabakitzen da:

Lehenengoa.–Aurkeztutako alegazioak ebaztea, honela:

–1. alegazioa:

Ikusirik 1. alegazioa, erregistroan 3610/2025 sarrera-zenbakia duena, honako hau adierazten duena:

Alegazioak:

Lehenengoa.–Defini daitezela argi eta garbi lorategi-hiriaren lurzati itxituren materialak eta morfologia.

Bigarrena.–Berreskura dadila itxituraren jatorrizko diseinua, kontuan izanik lorategi-hiriaren diseinu enblematikoaren elementuetako bat dela, eta gaur egun etxebizitza gehienek duten eredua dela (dela jatorrizkoa delako, dela material berrietara egokitu delako).

Horiek horrela, honako hau eskatzen du:

Aurkeztutzat jo dadila alegazio hau eta, hari jarraituz, sar dadila lorategi-hiriari buruzko ordenantzaren 33. artikuluan, lurzati itxiturei buruzko erregulazio espezifiko eta argia, saihesteko segurtasun juridikorik eza eta bermatzeko eremuaren hirigintza koherentzia.

Kontuan harturik testua idatzi duen taldearen txostena, 2025eko urriaren 28koa, bai eta Udaleko arkitektoaren txostena ere, 2025eko azaroaren 3koa.

Kontuan harturik plangintzarako irizpidezko ahala legezkotasunaren mugen barruan gauzatu dela.

Erabakitzen da 1. alegazioa oso-osorik ezestea, aurreko kontuan hartuzkoetan adierazitako arrazoiengatik.

Bigarrena.–Behin betiko onestea Corellako lorategi-hiriari buruzko ordenantza, zeinaren testua idatzi baitute Sara Catalán Sesmak eta Agustín Fernández Pradak, 2025eko otsailean.

Hirugarrena.–Onetsitako ordenantzaren testu osoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitzan.

Corellan, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2516568