22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2814/2025 EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Silvia Sola Ibarra izendatzen duena Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 34. artikuluak ezartzen duenaren arabera -1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 106.1 artikuluaren indarrez aplikatzen ahal da-, badago aukera erregelamendu bidez zehazten diren lanpostuak funtzionarioen arteko izendapen librearen bidez betetzeko. Horixe gertatzen da Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren lanpostuaren kasuan, lanpostu hori funtzionarioen arteko izendapen librearen bidez bete behar baita, bat etorriz Gobernu Kontseiluaren 2009ko urriaren 6ko erabaki baten 4. artikuluan ezarritakoarekin –erabaki horren bidez onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa–.

Kudeatzaileak proposaturik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan konpetentziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Silvia Sola Ibarra andrea izendatzea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeko buruari eta Unibertsitateko komunitatearen arartekoari aditzera ematea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak haren berri izan dezan.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko abenduaren 30ean.–Ramón Gonzalo García, Errektorea.

Iragarkiaren kodea: F2600278