1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
469E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpena ematen baita Buñuelgo udal mugartean tisu papera fabrikatzen eta eraldatzen duen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena iragazki birakari berri bat instalatzea eta instalazioan sortzen diren hondakin berri batzuk sartzea baimenean, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Sofidel Spain SLU da.
Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 1431/2005 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 178E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratua, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 205E/2017 Ebazpenaren bidez aldatua.
2025eko irailaren 23an, titularrak bere instalazioa aldatzeko proiektua jakinarazi zuen, hornidura-ura tratatzeko sisteman iragazki birakari berri bat jartzeko eta instalazioan sortutako hondakin berriak sartzeko ingurumen baimenean.
Instalazioan sortutako hondakinen zerrendan hondakin berriak sartzeari dagokionez, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:
EHZ KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
16 01 18 | Hondakin metaliko ez-burdinazkoak, kobrezko kablez eta mantentze-jardueretako erreaktantzia metalikoz osatuak | Ez da onartu instalazioan sortutako hondakinen zerrendan sartzea; izan ere, 16 01 kapituluko hondakinak balio-bizitza bukatu zaien bateko eta besteko garraiobideetako ibilgailuen hondakinei dagozkie (errepidekoak ez diren makinak barne), eta hondakin horiek ez dira tisu paperaren fabrikazioaren eta eraldaketaren hondakinak. Proposatzen da hondakina 16 02 16 EHZ kodearekin sartzea (baztertutako ekipoetatik kendutako osagaiak, 16 02 15 kodean zehaztutakoez bestelakoak), III. eranskineko hondakinen zerrendan jadanik dagoena, hobeki egokitzen baita Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiko hondakinen zerrendako kapitulura. |
20 01 01 | Papera eta kartoia | Ez da onartzen sortutako hondakinen zerrendan sartzea. Hondakin hori bulegoetan sortutako paperari eta kartoiari dagokie. Horrelakoak kasuan kasuko toki entitatearen bidez kudeatu behar diren etxeko hondakinei dagozkie, eta, beraz, ez dira zerrenda honetan agertu behar. |
19 12 04 | Plastikoa eta kautxua, lotura hidraulikoak konpondu edo aldatzeagatik sortuak | Ez da onartzen instalazioan sortutako hondakinen zerrendan sartzea, ez baitira hondakinak tratatzeko instalazioetako hondakinen tratamendu mekanikotik datozen hondakinak. Proposatzen da 16 02 15* EHZ kodearekin sartzea (Baztertutako ekipoetatik kendutako osagai arriskutsuak). |
Bestalde, 200301 EHZ kodea duen hondakina kendu eginen da ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinetik (instalazioan sortutako hondakinen zerrenda), 20. kapituluko hondakina delako, soil-soilik etxeko hondakinei dagokiena. Hondakin horiek kasuan kasuko toki entitatearen bidez kudeatu behar dira (kasu honetan, Iruñerriko Mankomunitatea), eta, beraz, ez dira zerrenda horretan agertu behar.
Ikusirik industria-instalazioa aldatzeko proiektuari buruz aurkeztutako jakinarazpena eta egiaztagiriak, zerbitzu honek uste du aldaketa hori ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Izan ere, ez dakar berekin aipatutako erregelamenduaren artikulu horretan ezarritako inguruabarretatik bat ere, ez eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako isuriei buruzko Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritako inguruabarretatik bat ere (erregelamendu hori urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).
Nolanahi ere, aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen hori egiteko proiektuaren ondorioz, ingurumen baimen integratuaren testua aldatu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Bestalde, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, aldaketa-proiektuak ez du ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua behar, ez baita proiektu independente bat, dagoeneko eginda dagoen jatorrizko proiektu baten aldaketa baizik, eta ulertzen delako proiektuak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, ez baitakar aipatu 7. artikulu horren 2. puntuko c) letran zehaztutako handitzerik edo ukipenik.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Irizpena ematea Buñuelgo udal mugartean tisu papera fabrikatzen eta eraldatzen duen instalazio baten aldaketa-proiektuari buruz, adieraziz aldaketa hori, helburu duena iragazki birakari berri bat instalatzea eta instalazioan sortzen diren hondakin berri batzuk sartzea baimenean, ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioaren titularra Sofidel Spain SLU da.
Bigarrena.–Horrenbestez, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), titularrak aurreikusitako proiektua gauzatzen ahalko du. Halere, horrek ez du esan nahi tramitatu behar ez direnik dagokion obra-lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk.
Hirugarrena.–Irizpen honek hamar hilabeteko balioa du ebazpen hau ematen denetik, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Laugarrena.–Instalazioaren ingurumen baimen integratuaren testua aldatzea, bertan sartuz ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea Sofidel Spain SLUri, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 26an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.
Iragarkiaren kodea: F2517226