2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Jarduera-lizentziaren eskaera. Eguneko zentroa
Arroizko Udalak espediente bat sustatzen du, jarduera sailkatuaren lizentzia bat lortzeko, proiektu honekin lotuta: adinekoentzako eguneko zentro bat eraikitzea Barbaringo errepideko 38-B zenbakian, 2. poligonoko 98. lurzatian.
Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren idazkaritzan, hogei egunez, hura azter dadin eta, kasua bada, aurkez daitezen bidezko jotzen diren alegazioak edo oharrak. Hori dena, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 38. artikulua eta hurrengoa (foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak) eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 45. artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horrek onesten du 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Arroitzen, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Antonio Angel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2600988