22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan eta arauetan 2026rako. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan eta arauetan, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplika daitezen.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2025eko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, eta legeak ezarritako jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Jarraian ematen da onetsitako aldaketen testua.

Burlatan, 2025eko abenduaren 24an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

0. ORDENANTZA

Funtsa.

Honako ordenantza hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

I. KAPITULUA.–PRINTZIPIO OROKORRAK

Xedea.

1. artikulua. Honako Ordenantza fiskal orokor honen xedea da ezartzea udalerri honetako zerga araubidea osatzen duten ordainarazpen guztiendako arauak eta printzipio orokorrak. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

Zergaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea.

2. artikulua. Ordenantza fiskal guztiek eta honako honek ere agintzen duten bezala, guztiena da zergak ordaintzeko betebeharra, eta bere esparruan hartzen ditu zerga-eskubide eta betebeharrak izan ditzaketen pertsona fisiko eta juridiko guztiak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak, betiere, berdintasun eta ahalmen ekonomikoaren printzipioak aintzat hartuz.

Ez da beste zerga salbuespen, beherapen edo hobaririk izanen, ez bada indarrean diren xedapenetan zehazki aurreikusi eta baimendu. Halaber, ez da onartuko analogiarik, ez zerga-egitatearen eremua, ez eta aipatu salbuespen, hobari edo beherapenena ere, beraren muga hertsietatik haratago hedatzeko.

Aplikazio eremua eta epea.

3. artikulua. Ordenantza fiskalek arauak udal-mugarte osoan betearaziko dituzte. Ordenantzek indarra izanen dute ordenantzetan bertan ezarritako epean. Eperik ezartzen ez bada, mugarik gabeko iraupena dutela ulertuko da.

II. KAPITULUA.–TRIBUTU-HARREMANERAKO ELEMENTUA

Zerga-egitatea.

4. artikulua. Zerga-egitatea betebehar bat da, izaera juridikoa edo ekonomikoa duena, ordainarazpen bakoitza finkatzeko behar den ordenantzan zehaztutakoa, eta hura gauzatzeak zerga ordaintzeko betebeharra sorrarazten du.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak osatuko du zerga-egitatearen zehaztapena, eta aipatuko du lokabetasunerako arrazoiak zein diren eta zerga ordaindu beharra zer baldintzetan sortzen den.

Subjektu pasiboa.

5. artikulua.

a) Subjektu pasiboa pertsona fisiko edo juridiko bat da, zeina zergak ordaintzera beharturik baitago, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularraren arabera, zergadun nahiz zergadunaren ordezkari gisa.

Zergaduna pertsona fisiko edo juridiko bat da, zeinari ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantza partikularrak ezartzen baitio zerga-egitatetik datorren zerga, bakarka edo modu solidarioan.

Zergadunaren ordezkaria subjektu pasibo bat da, zeina behartua baitago betetzera zerga betebeharraren prestazio material eta formalak, ordenantzak hala beharturik eta zergadunaren ordez.

b) Subjektu pasibotzat hartuko dira, halaber, jaraunspen jasogabeak, ondasun erkidegoak eta gainerako entitateak, baldin eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, bereizitako ondare bat osatzen badute, unitate ekonomiko bat edo ezarpena jar dakiokeena.

Zerga-harremanaren aldaezintasuna.

6. artikulua. Subjektu pasiboaren eta zerga-betebeharraren gainerako elementuak ezin dira aldatu partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean.

Egintza eta hitzarmen horiek ez dute eraginik izanen udal administrazioan, ukatu gabe berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak.

Egoitza fiskala.

7. artikulua. Pertsona fisikoendako zerga ondorioetarako helbidea beren ohiko bizitegia izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, beren egoitza soziala, bertan baldin badago zentralizatua haien administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza kokatzen den tokia izanen da.

Udal administrazioak subjektu pasiboei eskatzen ahal die beren egoitza fiskala aitor dezatela. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, tributu administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez. Administrazioari dagokionez, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko, harik eta zerga aitorpen hori aurkezten ez den arte. Administrazioak egiaztapen egokiaren bitartez zuzen dezake subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Zerga-oinarria.

8. artikulua. Zerga-oinarritzat hartuko da:

a) Zerga-egitatea zergapetze modulutzat kalifikatzea, zerga-zorra kopuru finkotan zehazten denean.

b) Zerga-egitatearen kopuru, pisu edo neurri unitateen multzoa. Unitate horien gainean ezarriko da tarifa egokia, azkenean zerga-zorra zehazteko.

c) Zergapeko egintzaren balorazioa diru unitatetan, udal administrazioak kontuan hartutakoa. Horri buruz, eta kasuan-kasuan, behar diren murriztapenak egin ondoren, tasa egokia aplikatuko zaio, azkenean zerga-zorra zehazteko.

9. artikulua. Ordainarazpenak erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira, baldin eta, beren ezaugarriak direla medio, zerga-egitateak jarraitutasunez gertatzen badira.

Likidazio-oinarria.

10. artikulua. Likidazio oinarritzat hartzen da zerga-oinarrian ordainarazpen bakoitza arautzen duen legean edo ordenantzan ezarritako murriztapenak egin ondoren, halakorik bada, geratzen den emaitza.

Karga-tasa.

11. artikulua. Karga-tasatzat hartuko dira likidazio-oinarriari kuota zehazteko aplikatzen zaizkionak, proportzionalak edo progresiboak izan daitezkeenak.

Kuota zehaztea.

12. artikulua. Kuota da honela zehazturiko zenbatekoa:

a) Dagokion ordenantzan zerga-modulu gisa seinalatutako kopuru finkoaren arabera.

b) Ordenantza partikularretan finkatutako tarifen arabera. Tarifa horiek aplikatuko dira karga-oinarriaren gainean.

c) Zerga-oinarriaren balioari aplikatuz dagokion karga-tasa proportzional edo progresiboa.

d) Oro har, kontribuzio berezietan, ordaintzera beharturik dauden guztiendako, interes partikularrari egozten zaizkion obra eta instalazioen kostuaren ehunekoaren arabera, kuota osoa banatuz subjektu pasiboen artean, nork berea ordain dezan, bat etorriz dagokion ordenantzan finkatutako moduluekin.

Salbuespenak eta hobariak.

13. artikulua. Honetan jarraikiko zaio xedaturik dagoenari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean eta Nafarroako Foru Parlamentuak onetsi dituen edo etorkizunean onesten dituen gainerako arau aplikagarrietan.

III. KAPITULUA.–ZERGA-ZORRA

Zerga-zorra.

14. artikulua. Zerga-zorra da subjektu pasiboak udal administrazioari zor dion diru kopurua. Kopuru horretan zerga-kuota sartzen da eta, hala behar denean, kontzeptu hauek gehitzen zaizkio:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutze-interesa, legez ezarria.

c) Gerorapen edo luzapen errekarguak.

d) Premiamendu-errekargua.

e) Diru bidezko zerga-zehapenak.

Erantzukizuna zerga-zorra ordaintzean.

15. artikulua. Zerga-egitatean bi titular edo gehiago batera agertzen badira, zergapeko solidarioak dira denak udal ogasunaren aurrean. Salbuespen bakoitzari dagokion ordenantza partikularrak adierazten badu subjektu pasiboekin batera beste erantzulerik badela, izaera nagusikoa edo subsidiariokoa subjektu pasiboekiko, ulertuko da erantzukizuna solidarioa dela beti, nor bere graduaren barrenean.

16. artikulua. 5. artikuluko b) apartatuak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoetako partaidekideek edo titularkideek solidarioki erantzun beharko dute entitate horien zerga-betebeharretan, bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

17. artikulua.

1) Pertsona juridikoek egindako arau-hauste arin, omisiozko nahiz iruzurrezkoen erantzule izanen dira subsidiarioki horien administratzaileak, baldin, asmo txarrez edo zabarkeria larriz, ez badituzte egiten hautsitako zerga-betebeharrak betetzeko beren ardurapeko egintza beharrezkoak, edo onartzen badute beren mendeko direnek egin behar dutena ez egitea, edo hartzen badute arau-hauste horiek ekartzen dituen erabakirik. Halaber, administratzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin ordaindu gabeko zerga-betebeharrik uzten badute beren jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoek.

2) Sozietate edo, oro har, entitateetako administratzaileak, sindikoak, kontu-hartzaileak, porrot edo konkurtsoen likidatzaile diren aldetik, baldin eta, zabarkeriaz edo fede gaiztoz, ez badituzte egiten beharrezko diren zuzemenak erabat betetzeko sortu diren eta subjektu pasibo bakoitzari egozten ahal zaizkion zerga-betebeharrak, entitateari dagokionez haiexek izanen dira erantzule subsidiarioak, baina era solidarioan, duten graduaren neurrian.

18. artikulua. Zerga-betebeharren erantzule solidario izanen dira, betebehar horiek ukitu ez arren, iruzur gisa kalifikatzen diren zerga arloko hausteetan doloz eragile diren guztiak, edo, era berean, subjektu pasiboarekin zuzenki eta nagusiki lankidetzan ari direnak.

19. artikulua.

1) Erantzukizun subsidiarioa eskatu ahal izateko, nahitaezkoa izanen da zordun nagusiaren eta gainerako erantzule solidarioen zorrak kobraezin deklaratzea aldez aurretik, horrek deusetan galarazi gabe, baina, deklarazio horren aurretik bidezko diren kautela-neurriak hartzea.

2) Administrazio ekintza erantzule subsidiarioen gain bideratzeko, aldez aurretik administrazio jarduketa bat beharko da, arauei jarraikiz jakinaraziko dena, eta une hartatik aurrera haiek subjektu pasiboaren eskubideen jabe eginen dituena. Erantzuleari diru-sarrera egiteko emanen zaion borondatezko epea iragan ondoren, ordainketa egiten ez badu, besterik gabe derrigorrezko diru-bilketan aurreikusitako errekargua gehituko zaio erantzukizunari, eta zorra bide hori erabiliz galdatuko zaio.

20. artikulua. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, horietako edonori galdatzen ahalko zaio zor osoa.

Zerga-zorra azkentzea.

21. artikulua. Zerga-zorra arrazoi hauengatik azkenduko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribatu duelako.

c) Kaudimengabezia frogatuta dagoelako.

d) Konpentsatu delako.

22. artikulua. Bitartekoei, moduari, epeei eta sortzen dituen gainerakoei dagozkienez, udal ordainarazpenen ordainketa arautuko da diru-bilketari buruz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen IV. kapituluko 5. atalean ezartzen diren preskripzioen bidez.

23. artikulua. Honako eskubide eta ekintza hauek lau urteren buruan preskribatuko dute:

a) Subjektu pasiboen alde:

–Zerga-zorra zehazteko udal administrazioak duen eskubidea, likidazio egokiaren bitartez, epea zenbaturik sortzapenaren egunetik hasita.

–Likidatutako zerga-zorrak ordain daitezen galdatzeko ekintza, borondatezko ordainketako epea akitzen den egunetik hasita.

–Zerga arloko zehapenak ezartzeko ekintza, arau-hauste bakoitza egin zen egunetik hasita.

b) Administrazioaren alde, sarrera bidegabeak itzultzeko eskubidea, sarrera egin zen egunetik hasita.

24. artikulua.

a) Aurreko artikuluaren a) apartatuak aipatzen dituen preskripzio epeak eten egiten dira:

–Edozein ekintza administratibo egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dela, eta haren asmoa bada zerga-egitate bakoitzagatik sortutako ordainarazpena aitortzea, erregularizatzea, ikuskatzea, segurtatzea, egiaztatzea, likidatzea eta biltzea.

–Edozein motatako erreklamazio edo errekurtso aurkezten bada; udal administrazioari berari egozten ahal zaion errua dela medio, administrazio horrek ebazpenik ematen ez duenean hartarako ezarritako epearen barrenean, preskripzio epea berriz ere hasiko da kontatzen aipatu epe hori iragandakotzat jotzen den unetik aurrera.

–Subjektu pasiboak edozein jarduketa eginda zerga-zorra ordaindu edo likidatzeko.

b) Aurreko artikuluaren b) apartatuaren kasuan, preskripzio epea eten eginen da diru-sarrera bidegabea itzultzeko subjektu pasiboak egiten duen edozein ekintza fede-emailerengatik, edo udal administrazioak egiten duen edozein ekintzagatik, bertan hori hala izan dela aitortzen bada.

25. artikulua. Preskripzioa ofizioz aplikatuko da; ez da beharrezkoa subjektu pasiboak eskatzea edo salbuespen gisa alegatzea.

26. artikulua. Behin-behinean azkendutzat deklaratuko dira subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen kaudimengabezia egiaztatuaren ondorioz ordaindu ezin izan diren zerga-zorrak, preskripzio epearen barrenean birgaitzen ez diren bitartean. Epe horretan zorra birgaitzen ez bada, behin betiko azkenduta geldituko da.

IV. KAPITULUA.–ZERGA ARLOKO ARAU-HAUSTEAK ETA HAIEN ZEHAPENA

Zerga arloko arau-hausteak.

27. artikulua.

1) Zerga arloko arau-hausteak dira 2/1995 Foru Legean eta toki-erakundeen ogasuna arautzeko beste lege-xedapen guztietan tipifikatutako eta zehatutako egiteak eta ez-egiteak. Arau-hausteak zabarkeria hutsezkoak badira ere zeha daitezke.

2) Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat hartutako egiteak eta ez-egiteak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, honako hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak nahiz ordezkoak izan.

b) Jarduteko gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkari direnak.

c) 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa edo laguntza ematera beharturik dauden pertsona fisikoak nahiz juridikoak.

3) Legez arau-haustetzat hartzen diren egiteek edo ez-egiteek honako kasu hauetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Zerga arloko gaietan jarduteko gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbesteko kasuetan.

c) Erabakia kolektiboa denean, beren botoa gorde dutenendako edo erabakia hartu zen bileran egon ez zirenendako.

4) Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo gainerako zergapekoen tributu egoera erregularizatzean, behar diren kuota eta errekarguez gain, dagokion berandutze-interesa eskatuko da.

5) Toki administrazioak irizten badio arau-hausteak Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela, jurisdikzio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua, eta ez dio administrazio prozedurari segidarik emanen, harik eta agintari judizialek epai irmoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Fiskaltzak espedientea itzultzen ez duen arte.

Agintaritza judizialak zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.

6) Deliturik atzematen ez bada, toki-erakundeak segida emanen dio zehapen espedienteari, epaitegiek frogatutzat jo dituzten gertaerak oinarritzat harturik.

28. artikulua. Arau-hausteak bi motatakoak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Astunak.

29. artikulua. Arau-hauste arintzat hartzen da ez betetzea tributuen kudeaketan edozein pertsonari (subjektu pasiboa izan edo ez) eskatzen zaizkion zerga-betebeharrak edo -betekizunak, arau-hauste astunak ez direnean, eta horiek zehapena mailakatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

30. artikulua. Arau hauste astunak honako hauek dira:

a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea zerga-zor osoa edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, zerga-onurak edo itzulkinak bidegabe baliatu edo erdiestea.

c) Toki-erakundeak autolikidazio jardunbidearen bidez eskatzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztea, epez kanpo aurkeztea edo modu osatugabe edo okerrean aurkeztea.

Zehapenak.

31. artikulua. Arau-hausteak zigortzeko, diru bidezko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala aplikatuko da honako hauen gainean: zerga-kuota, ordaindu gabeko kopuruak eta bidegabe lorturiko onuren edo itzulketen zenbatekoa.

32. artikulua.

1) Arau-hauste arin bakoitzak 6,01 eurotik 901,52 eurora bitarteko zehapena izanen du.

2) Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 300,51 eurotik 6.010,12 eurora bitarteko isuna ezarriko da.

3) Arau-hauste larriei diru bidezko isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren %50etik %150era bitartekoa, deusetan ukatu gabe 35. artikuluan aipatutako murriztapena.

4) Orobat, zilegi izanen da berandutze-interesak eskatzea borondatezko epea bukatzen denetik zerga-egoera bere onera ekartzen duen likidazioa egin arte iragandako denboraren arabera.

Zehapenen mailakatzea.

33. artikulua.

1) Zehapenak mailakatzeko honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Tributu arloko arau-hausteak behin baino gehiagotan egin izana.

b) Toki-erakundearen ikerketa-lanei trabak jarri, uko edo aurka egin izana.

c) Arau-haustea egitean iruzurrezko bideak erabili izana edo beste norbaiten bitartez egin izana.

d) Aitorpenik aurkeztu ez izana edo aitorpen faltsu, osatugabe edo zehaztugabeak aurkeztu izana, horrek zerga-zorra gutxitzea badakar berekin.

e) Formazko edo laguntza emateko betebeharrak nork bere kabuz bete ez izana edo berandu bete izana.

f) Eman gabeko datu, txosten edo aurrekarien garrantzia zerga kudeaketari begira, eta, oro har, betebehar formalak, kontabilitate edo erregistrokoak eta toki-erakundeari lagundu edo informatzekoak bete ez izanaren garrantzia.

2) Mailakatze irizpideak aldi berean aplika daitezke.

Aurreko e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak erabiliko dira, soil-soilik, arau-hauste arinei dagozkien zehapenak mailakatzeko. Aurreko d) letran aipatzen den irizpidea erabiliko da, soil-soilik, arau-hauste astunei dagozkien zehapenak mailakatzeko.

Zehapen-prozedura.

34. artikulua. Tributuen behin-behineko edo behin betiko likidazioak egiteko administrazio egintzak zer organok eman behar dituzten, horiexek erabaki eta ezarriko dituzte zehapenak, interesdunari entzunaldia eman ondoren; betiere, behar den espedientea irekiko da aurretik.

Zehapena murriztea.

35. artikulua. Zerga arloko arau-hauste astunen zehapenen zenbatekoa %30 murriztuko da, baldin subjektu arau-hausleak edo, bestela, erantzuleak adierazten badu ados dagoela egiten zaion erregularizazio proposamenarekin.

Zerga arloko arau-hausteen ondoriozko erantzukizunak.

36. artikulua.

1) Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean azkentzen da, edo preskripzioz.

2) Subjektu arau-hausleak hiltzean, gauzatu gabeko zerga-betebeharrak jaraunsleei transmitituko zaizkie, deusetan ukatu gabe legeria zibilean jaraunspena eskuratzeari buruz ezarritakoa. Zehapenak ez dira inoiz transmitituko.

3) Sozietateak edo entitateak desegin eta likidatu badira, halakoek betetzeko dituzten zerga-betebeharrak bazkide edo kapital-partaideei transmitituko zaizkie, eta haiek solidarioki erantzunen dute haien aurrean, esleitu zaien likidazio kuotaren balioa muga dutela.

V. KAPITULUA.–KUDEAKETA ARAUAK

Tributu kudeaketa hasteko moduak.

37. artikulua. Ordainarazpenen kudeaketa honako hauen bidez hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren aitorpenaren edo ekimenaren bidez.

b) Ofizioz.

c) Ikerketa bidez.

Zerga-aitorpena.

38. artikulua.

a) Zerga-aitorpentzat hartuko da dokumentu oro, baldin eta adierazten edo aitortzen badu gertatu edo sortu direla zerga-egitate baten inguruabarrak edo elementuak. Halaber, aitorpen balioa emanen zaio zerga-egitatea biltzen edo eratzen duen dokumentua aurkezte hutsari.

b) Inondik inora ere ez da eskatuko zerga-aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian, aitorpenaren egiaztagiria emanen zaie interesdunei; aitorpenaren kopiak ere horretarako balioko du.

d) Frogagiri bat aurkeztean, interesdunek eransten ahal diote kopia soil bat edo fotokopia bat, hain zuzen ere, udal administrazioak, erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaien, non ez den erabakitzen ez dela itzuli behar prozedurari buruzko behin betiko ebazpena eman baino lehen, agiria pribatua izateagatik edo bidezkotzat jotzen den beste arrazoiren batengatik.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra.

39. artikulua. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, zerga-egitatea gertatzen den egunaren ondotik. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste arintzat hartuko da, eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Aurkezpenaren ondorioak.

40. artikulua.

a) Aitorpena udal administrazioan aurkezteak ez dakar berekin kargaren bidezkotasuna onartzea edo aitortzea.

b) Udal administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta datu gehiago eman daitezela, bai eta aurkitu diren okerrak zuzen daitezela ere, ordainarazpena likidatzeko eta egiaztatzeko beharrezko den neurrian.

c) Aurreko zenbakian aipatzen diren betebeharrak ez egitea arau-hauste arintzat hartuko da eta horren arabera zehatuko.

Izapidetzeko epeak.

41. artikulua.

a) Ordenantza partikularretan aditzera emanen da zein izanen diren bete beharreko epeak izapide bakoitza egiteko. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren egunera arteko denbora, baldin behar bezala justifikatutako aparteko arrazoirik ez bara hori galarazteko. Ikuskapen jarduketen kasuan, epe hori 18 hilabetekoa izanen da.

b) Administrazioak epeak betetzen ez baditu ere, horrek ez du esan nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, baimena ematen die interesdunei kexa-erreklamazioa aurkezteko.

c) Noiznahi egiten ahal dira izapidetze-akatsen kontrako kexako erreklamazioak, bereziki, akats horiengatik prozedura geldiarazten bada, jarritako epeak hausten badira edo egiten ez badira arazoa behin betiko ebatzi aitzin konpon daitezkeen izapideak. Kexa baiesten bada, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako diziplina espedientea irekiko da, horretarako arrazoirik izanez gero.

Ikerketa eta ikuskapena.

42. artikulua. Udal administrazioak ikertuko ditu zerga-egitatea osatzen edo baldintzatzen duten gertaera, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko du karga-oinarriaren balorazioa.

43. artikulua. Ikerketa egiteko, aztertuko dira subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiko edo osagarriko dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta idazpenak, eta orobat ondasunak, elementuak, ustiapenak eta tributua zehazteko beharrezko diren beste aurrekari guztiak, informazioa ematen badute.

44. artikulua. Subjektu pasiboak beharturik daude kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen diren gainerako dokumentuak eraman eta kontserbatzera, bai eta ikuskatze lanetarako laguntza ematera ere, administrazioaren esku jarriz zerga-egitatearekin zerikusia duten datu, txosten eta aurrekariak edo frogagiriak.

45. artikulua.

a) Ikuskapen jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, dokumentatuko dira aldez aurreko nahiz behin betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:

–Eginbidea norena den (izen-deiturak) eta bertan zeren kariaz edo ordezkaritzaz agertzen den.

–Zerga-egitatearen funtsezko elementuak eta hura subjektu pasiboari atxikitzekoak.

–Bidezko jotzen diren zerga-egoerak.

–Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena.

b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bere adostasuna adierazten ez badu bertan bildutako inguruabarrekiko, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsona batek izenpetzen ez badu, dagokion espedientea irekiko da, izenburutzat aipatu akta izanen duena, eta bertan hamabost eguneko epea emanen zaio subjektu pasiboari bere alegazioak aurkez ditzan.

c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.

Salaketa.

46. artikulua.

a) Toki-erakundeen ikerketa salaketa bidez hasten ahal da. Ez dira bat salaketa jartzea eta administrazioari laguntza emateko obligazioa.

b) Salatzailea ez da interesduntzat hartuko salaketaren ondorioz hasten den ikerketan, eta salatzailea den aldetik ez du eskubiderik izanen errekurtso edo erreklamaziorik aurkezteko.

c) Bestelako izapiderik gabe artxibatzen ahalko dira nabarmenki funtsik gabeak diren salaketak.

Ordainarazpenen likidazioa.

47. artikulua.

a) Zerga-oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak jarraitu eginen du: likidazioa eginen da, zerga-zorra zehazteko. Likidazioak behin-behinekoak edo behin betikoak izanen dira.

b) Behin betikotzat hartuko dira:

–Zerga-egitatearen ikerketa administratiboa egin ondoan eta karga-oinarria egiaztatutakoan egindakoak, tartean behin-behineko likidaziorik izan edo ez.

–Preskripzio epearen barrenean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko apartatuan adierazitako kasuetatik at, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, izan konturakoak, osagarriak, kauziokoak, partzialak edo osokoak.

48. artikulua.

a) Likidazioak egiterakoan administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, handitze hori sorrarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak zehatz azalduz, egiten den likidazioarekin batera.

49. artikulua.

a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, honako hauek adierazita:

–Haien funtsezko elementuak.

–Erabil daitezkeen aurkaratze bideak, bai eta zer epetan eta zein erakundetan paratu behar diren ere.

–Zerga-zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.

b) Jakinarazpen akastunak eragina izaten hasiko dira subjektu pasiboak espresuki onartzen duenean jakinarazi zaiola, dagokion errekurtsoa aurkezten duenean edo zerga-zorraren ordainketa egiten duenean.

c) Subjektu pasiboei zuzenean emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta, egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza aipatu ez badute, salbu eta epe horren barrenean protesta formala egin bada Administrazioak akatsa zuzen dezala eskatzeko.

50. artikulua.

a) Halako ordainarazpen batzuek zerga-oinarri bera badute, edo tributu beraren kuoten gainean jasotzen badira, edota aplikazio arrazoiak direla-eta galdatzen badira, bateratzen ahalko dira tasa bakar batean, haien likidazioari dagokionez, eta agiri bakarrean egiten ahalko da haien diru-bilketa.

b) Orobat, egintza bakar batean bateratzen ahalko dira subjektu pasibo beraren gaineko ordainarazpenen likidazioa eta diru-bilketa; alabaina, horretarako beharko da:

–Likidazioan, kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak jaso beharko dira; gisa hartara, zehazturik eta banakaturik geldituko dira bateratzen diren likidazio guztiak.

–Diru-bilketan, bereizirik jaso beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion kuotak; haien baturak zehaztuko du agiri bakarraren bidez ordainarazi beharreko kuota bateratua.

Zergadunen zentsuak.

51. artikulua. Ordenantza partikularrean berean zehazten diren kasuetan, udal administrazioak dagozkion zergadunen erroldak prestatuko ditu, interesdunen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera eta, orobat, administrazio ikuskapenaren ondotik. Zergadunen errolda, horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, eta erabiliko da Udalak paratzen duen edonolako prozedura bidez, mekanikoa ere barne dela.

52. artikulua.

a) Zergadunen errolda eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak onesteko, egin beharko da erreklama daitekeen administrazio egintza bat, eta aldaketak subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaizkie legeak agindu bezala.

b) Zergadunak udal administrazioari jakinarazi beharko dio erroldan gerora zernahi alta, baja edo aldaketa sor dezakeen gorabehera oro, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

53. artikulua. Zergadunen erroldek zerga gaietarako agiri balioa izanen dute, haiek erabiliko baitira zerrenda, ordainagiri eta kobrantzako bestelako agirietan, kasuan kasuko ordainarazpena gauzatzeko.

VI. KAPITULUA.–DIRU-BILKETA

Ordainketa aldiak.

54. artikulua.

a) Diru-bilketa egin daiteke:

–Borondatezko epean.

–Epe exekutiboan.

b) Borondatezko epean ordaintzera behartuta daudenek horretarako adierazitako epeen barrenean kitatu beharko dituzte beren zorrak. Borondatezko epea muga-egunera iritsi eta biharamunean hasiko da epe exekutiboa, eta hartan, indarreko legediari atxikiz, baldin eta zerga ordaindu behar dutenek borondatezko epean beren betebeharra betetzen ez badute, diru-bilketa nahitaez eginen da ondarearen gaineko premiamendu bidez.

Zorren sailkapena diru-bilketari dagokionez.

55. artikulua.

a) Udal agintariek eginiko likidazioen ondorioz sortutako zerga-zorrak, diru-bilketari dagokionez, honela sailkatuko dira: jakinarazi beharrekoak, jakinarazpenik gabekoak eta autolikidatuak.

b) Jakinarazi beharrekoetan ezinbestekoa da jakinarazpena igortzea, subjektu pasiboak zerga-zorraren berri izan dezan. Hortaz, legearen araberako jakinarazpenik gabe, zorra ezin izanen da eskatu.

c) Jakinarazpenik gabeko zorrak dira bana-banako jakinarazpenik behar ez dutenak, subjektuek aurretik ezagunak dituzten zergadun erroldetatik datozelako.

Konparaziora, epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuetan, behin zentsu, errolda edo matrikula hartan alta hartu izanaren likidazioa jakinarazi denean, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, ediktu bidez horren berri emanez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin-berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.

d) Autolikidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, zerga-zorra aldi berean ordaintzen duenean.

Ordainketa tokia.

56. artikulua.

a) Udalaren aldeko zorren diru-sarrera udal diruzaintzan eginen da, non eta ordainarazpen bakoitzari dagokion ordenantza partikularrak espresuki agintzen ez duen diru-sarrera udal zerbitzuetan gaitutako kutxetan egin daitekeela edo egin behar dela, edo. bestela, borondatezko epean diru-bilketan laguntzeko baimena duen pertsona baten bidez.

b) Zerga-zorraren diru-sarrera egiten ahalko da, orobat, diru-bilketaren kudeaketan laguntzaile izateko baimena duten entitate gordailuzainetan Udalaren alde irekitako kontuetan.

c) Baimen horrek, hala ere, ez ditu diru-bilketako organo bihurtzen entitate gordailuzain horiek eta gainerako laguntzaileak.

Ordainketa epeak.

57. artikulua. Zerga-zorrak honela ordainduko dira:

1) Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2) Epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, bana-banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitakoa baino laburrago ez den epean; ebazpen batean zehaztuko dira borondatezko ordainketa aldiaren lehendabiziko eta azkeneko egunak.

Kobratzeko epea zein den multzoka komunikatuko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

3) Subjektu pasiboak berak autolikidatutako zorrak ordaindu beharko dira dagozkien aitorpenak aurkeztean, tributu bakoitza arautzen duen ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zerga-egitatea sortzen den egunetik aurrera.

Interesak eta errekarguak.

58. artikulua. Epe exekutiboa hastearekin sortuko dira berandutze-interesak eta epe horri dagozkion errekarguak.

Epe exekutiboko errekarguak hiru motatakoak dira: errekargu exekutiboa, premiamendu-errekargu murriztua eta premiamendu-errekargu arrunta.

Errekargu exekutiboa %5 izanen da, eta borondatezko epean ordaindu gabeko zorraren gainean aplikatuko da.

Premiamendu-errekargu murriztua %10ekoa izanen da, eta aplikatuko zaio, zein zorretarako hasi den premiamendu-prozedura, haiek ordaintzeko ezarritako erregelamenduzko epea bukatu baino lehen ordaindu den zorrari.

Premiamendu-errekargu arrunta %20 izanen da, eta aipatutako inguruabarrak suertatzen ez direnean aplikatuko da.

59. artikulua.

1) Berandutze interesa galdatuko da egintzaren betearazpena eteten den kasuetan, bai eta edozein motatako luzapenetan ere.

2) Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien diru-sarrerei, haiek epetik kanpo baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik kanpo eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere, %20ko errekargua ezarriko zaie; horiei ez zaizkie ezarriko beste zenbait kasutan ezar zitezkeen zehapenak, baina bai, ordea, berandutze-interesak. Hala ere, diru-sarrera edo aitorpenaren aurkezpena egiteko borondatezko epea bukatu eta ondoko hiru, sei edo hamabi hilabeteetan egiten bada diru-sarrera edo aurkezten bada aitorpena, errekargu bakarra aplikatuko da, %5, %10 edo %15ekoa, hurrenez hurren, eta ez dira galdatuko beste zenbait kasutan galda zitezkeen berandutze-interesak eta zehapenak.

Errekargu horiek premiamendu-errekarguarekin batera galdatzen ahalko dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen epetik kanpoko aitorpen-likidazioa edo autolikidazioa aurkeztearekin batera.

Ordaintzeko modua.

60. artikulua.

1) Zerga-zorrak eskudirutan ordaindu behar dira, honako bitarteko hauetako bat erabiliz:

a) Legezko dirua.

b) Posta edo telegrafia bidezko igorpena.

c) Banku-txekea.

d) Abonu edo transferentzia gutuna, Udalak banku edo aurrezki kutxetan horretarako irekitako kontuetan.

e) Kreditu-txartela edo zor-txartela, datafono bidez edo telematika bidez, edo merkataritzan onartzen den beste edozein bitarteko erabiliz, merkataritza-legediari jarraikiz.

2) Banku-txekearen bidez ordaintzen bada, merkataritza-legediak eskatzen dituen baldintzez gain, honako hauek ere bete beharko ditu:

a) Izenduna izatea, Burlatako Udalaren alde.

b) Entrega egiten den egun bereko data izatea edo aurreko bi egunetakoa.

c) Entitate libratuak adostua edo ziurtatua egotea.

d) Libratzailearen izena edo sozietate izena, sinaduraren azpian argi-argiro adierazia.

Txekea entregatzeak, txekea kobratutakoan, zorduna libratuko du bertan ageri den zenbatekoan. Hala bada, entregatzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak. Txeke bat partez nahiz osorik kobratzen ez bada, borondatezko epea iraganda, administrazioaren premiamendu prozeduraren bidea erabiliz galdatuko da haren zenbatekoa; baldin txekea egoki adostua edo ziurtatua bazegoen, bera adostu edo ziurtatu zuen entitateari galdatuko zaio; bestela, zordunari.

61. artikulua.

1) Arestian adierazia gorabehera, ordainagiri bidez eta epez epe kobratzen diren zerga-zorrak direnean, eta horiek banakako jakinarazpenik galdatzen ez badute, ordainketa honako modu hauetako batean egin beharko da:

a) Eskudirutan ordainduz diru-bilketaren kudeaketan laguntzaile izateko baimena duten entitate gordailuzainetan; hain zuzen ere, entitate bakoitzak zerbitzu horretarako hautatzen dituen bulegoetan. Horretarako, aurretiaz aurkeztu beharko da ordaintzeko epea hastean horretarako zergadun bakoitzari igortzen zaion gaztigu-ordainagiria. Halako agiririk jaso ezean, edo hori galduz gero, ordaindu aurretik udal bulegoetan eskatu beharreko kopia baten bidez gauzatu beharko da diru-sarrera.

Bankuak edo aurrezki kutxak likidaturiko zenbatekoa jaso duelarik, jarraian gaztigu-ordainagiria zigilatuko du, eta orduantxe jasoko du agiri horrek bertan ageri diren kuoten ordainketaren egiaztagiri balioa.

Zordunak entitate gordailuzainari eman dizkion ordaintzeko aginduak ez dira berez aski Udalaren aurrean, deusetan ukatu gabe agintzaileak entitatearen kontra egin ditzakeen egintzak, agindua ez betetzeagatik.

b) Ordainketa helbideratuz entitate gordailuzainetan irekitako kontuetan; gisa hartara horiek subjektu pasiboaren administratzaile modura jokatuko dute eta horrek baimendutako zorrak ordainduko dituzte.

Helbideratzeak baldintza bakarra du: idatziz ohartaraztea udal diruzaintzari eta dagokion entitate gordailuzainari helbideratze hori zein zerga kontzepturi buruzkoa den, eta hori egin behar da zorra ordaintzeko borondatezko epea hasi eta, gutxienez, bi hilabete lehenago

Helbideratzea balioduna izanen da, epemugarik gabe, baldin eta interesdunak ez badu baliogabetzen, edo entitate gordailuzainak atzera egiten ez badu, edo, bestela, arrazoi justifikatuak direla medio, udal administrazioak haiek baliogabetzea berariaz deklaratzen ez badu.

c) Ordainketa udal diruzaintzan: egoera berezietan diren ordainagiriendako.

2) Geroko muga-eguna duen ordainagiri baten kobrantzak ez du esan nahi lehenagokoak ordaindu direla, eta ez du azkentzen zorpekoak diren ordainagiriak jasotzeko Udalak duen eskubidea ere.

Ordainketa geroratzea.

62. artikulua.

Zerga-zorra likidatzean, toki-erakundeak ordainketa geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, aurretiaz eskatu badu ordaindu beharra duen pertsonak edo entitateak.

Zerga-zorraren ordainketa geroratzeari dagozkion guztiak 2/1995 Foru Legearen 90.etik 92.era bitarteko artikuluetan xedatzen denaren arabera eginen dira.

Salbuespenez, toki-erakundeak baimentzen ahalko du eten dadin abala aurkezteko betebeharra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 90.etik 92.era bitarteko artikuluetan arautzen diren zerga-zorren ordainketak geroratu edo zatikatzeko eskabideetan, baldintza hauei jarraikiz ematen badira:

–Izan beharko du Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala aplikatzetik sortutako zorra.

–Eskabidea Udalean aurkeztu beharko da, borondatez ordaintzeko ezarritako epea bukatu baino lehenago.

–Ordainketa geroratzeko epea urtebete izanen da gehienez ere.

Egoera honetan dauden ordainagiriak ezin izanen dira izapidetu premiamendu bidezko diru-bilketan, salbu eta betetzen ez badira geroratzean ezarritako ordainketak.

Kautelazko neurriak.

63. artikulua.

1) Zerga-zorra kobratuko dela bermatzeko, udal administrazioak behin betikoz kautelazko neurriak hartzen ahalko ditu susmorik badu, bestela egitera, kobrantza ez dela eginen edo oso zaila izanen dela.

2) Neurriak izanen dira saihestu nahi den kaltearen heinekoak. Ez da inoiz hartuko konpontzea zaila edo ezinezkoa den kaltea eraginen lukeen neurririk.

Kautelazko neurria honelakoa izan daiteke:

a) Tributu itzulketen ordainketa atxikitzea, zorren kobrantza segurtatzeko bezainbat, ez gutxiago ez gehiago.

b) Ondasunen edo eskubideen prebentziozko enbargoa.

c) Legez aurreikusita den beste edozein.

Prebentziozko enbargoa bermatze aldera, dagozkion erregistro publikoetan jasoko da horren oharra. Bestela, enbargatutako ondasunak gordailuan utziko dira.

VII. KAPITULUA.–ERREKURTSOAK

64. artikulua. Aurkaratzen ahalko dira ordenantza fiskalen eta horien aldaketen behin betiko onespena, bai eta tributuen kudeaketa, ikuskapen eta bilketarako egintzak ere, Nafarroako toki-erakundeen egintzen eta erabakien kontra jotzeko errekurtsoen araubide orokorrari jarraikiz, indarreko legedian ezarri bezala.

65. artikulua.

1) Bidezko errekurtsoak paratzeko ez da beharrezkoa izanen galdatutako diru kopurua aurretik ordaintzea.

2) Errekurtsoa paratzeak ez du geldiaraziko aurkaratu den egintzaren betearazpena, horrek dakartzan legezko ondorioekin, likidatutako kuota edo eskubideen, interesen, errekarguen eta kostuen bilketa barne. Nolanahi ere, interesdunak hala eskatzen badu, aurkaratutako egintzaren betearazpena eten eginen da, kasu hauetan:

a) Ondoko bermeetako bat udal diruzaintzaren eskutan jartzen bada:

–Eskudirutan gordailutzea.

–Abal edo fidantza solidarioa, kreditu entitate batek edo elkar bermatzeko sozietate batek emana.

b) Salbuespenez, bermerik gabe etetea bidezkoa bada, indarreko arauekin bat.

3) Emaniko bermea balioduna izanen da administrazio bidean etendura mantentzen den bitartean. Berme berri bat aurkeztu beharko da edota aurrekoa osatu, baldin bermeak bere indarra galdu badu edota bermatu beharreko kopurua handiagoa bada, errekarguak, interesak edo gehitutako beste erantzukizun batzuk direla eta.

Zorra premiamendu-prozeduraren barnean dagoenean, bermeak, zor nagusiaz gain, %25 estali beharko du, premiamendu-errekargu, interes eta sor daitezkeen kostuetarako.

4) Zerga-zorra duenak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen badu, administrazio bidean erabakitako etendurari eutsiko zaio, aski bermerik badago, harik eta organo judizial eskudunak aipatu etendurari dagokion erabakia hartzen duen arte.

5) Paratutako errekurtsoa ezetsi eta zerga-zorraren diru-sarrera egitean, zergaren berandutze-interesa ere ordaindu beharko da, etendurak iraun duen denborari dagokionez.

6) Bermea askatu edo itzuli eginen da zorra ordaintzen denean, horren gaineko errekarguak, interesak eta kostuak barne, bai eta etenduran sortu interesak ere. Egintza deuseztatzea erabakitzen bada, orduan ere itzuliko da bermea.

Likidazio batean errekarguak, interesak edo kuotaz besteko osagaiak baliogabetzen direnean, bermea oraindik ere geratzen den zorra ordaintzeko atxikita geldituko da, baina zilegi izanen da haren ordez azken hori soilik estaltzeko moduko beste bat jartzea.

7) Zerga arloko zehapenen betearazpena berehala eten eginen da, inolako bermerik aurkeztu behar gabe, baldin eta haien kontra bidezko den errekurtsoa aurkezten bada, behar den era eta epeetan; hala bada, ezin izanen dira betearazi administrazio bidean irmoak izan arte.

VIII. KAPITULUA.–KONTSULTAK ETA KOPIAK

66. artikulua. Udal honek ordainarazten dituen tokiko tributuen subjektu pasiboek behar bezalako frogabidez hornituriko kontsultak egiten ahal dizkiote Udalari, kasu bakoitzean dagokien zerga arloko araubide, sailkapen edo kalifikazioari buruz.

Erantzunak informazio soilaren balioa izanen du, eta ez administrazio-egintzarena, eta ez dio loturarik ezarriko Administrazioari.

Hala ere, bere kontsulta egin ondoren, organo eskudunaren erantzunak dioenaren arabera bere zerga-betebeharrak betetzen dituen subjektu pasiboak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta 2/1995 Foru Legearen 63.3 artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen badira.

Interesdunek ezin izanen dute inolako errekurtsorik aurkeztu kontsulta baten erantzunaren aurka, nahiz eta gero zilegi izanen duten erantzun horretan oinarritutako administrazio-egintzaren aurka egitea.

67. artikulua. Udal honek indarrean diren ordenantza fiskalen kopiak emanen dizkie eskatzen dituztenei.

VIII. KAPITULUA–KALEEN SAILKAPENA

68. artikulua. Zergei dagokienez, kaleen sailkapen hau hartuko da kontuan:

KALEA

ZENBAKIAK

KATEGORIA

75

ALTOLAGIRRE

Guztia

1

135

AMSTERDAN KALEA

Guztia

2

1

JASOKUNDEA

Guztia

3

76

AUZALOR

Guztia

1

6

AUZOLAN

Guztia

3

127

ERRIPAGAÑAKO ETORBIDEA

Guztia

2

36

ATARRABIAKO ETORBIDEA

Guztia

4

2

BASILIO ARMENDÁRIZ

1

3

Bikoitiak eta kaleko gainerakoak

1

2

3

66

BATONDOA

1 eta 3

1

131

BERLIN KALEA

Guztia

2

78

BILLABAONDOA

Guztia

1

BRUSELA KALEA

Guztia

2

47

AZPAKO KONTZEJUA

9, 11 eta 13

Gainerakoa

1

3

30

OLAZKO KONTZEJUA

Guztia

2

130

COPENHAGE - KOPENHAGE KALEA

Guztia

2

7

ITURRIKO KALEA

1, 3, 5, 7, 14, 16, 17 eta 18

2, 2A eta 9

Kaleko gainerakoak

1

2

3

51

MOREA

Guztia

1

27

ZALDUKO KALEA

Guztia

3

134

DUBLIN KALEA

Guztia

2

4

EZKABABIDE

Guztia

1

31

EZPONDOA

6tik 14ra eta 16

2 eta 4

1, 3 eta 5

1

2

3

8

FULGENCIO SÁNCHEZ

Guztia

3

10

HILARIÓN ESLAVA

6, 8, 9, 10, 11, 13, 15, 17, 19, 21 eta 29

Kaleko gainerakoak

3

2

37

ITURRONDO

Guztia

4

13

JOAQUÍN AZCÁRATE

1etik 4ra eta 6

8, 10, 12, 14 eta 16

Kaleko gainerakoak

1

2

3

3

ERMITA

24, 26

12, 14 eta 16

Kaleko gainerakoak

1

2

3

17

INTXAUSTIA

2 eta 3 bis

4

Kaleko gainerakoak

1

2

3

129

VALLETA KALEA

Guztia

2

57

ARDANTZA

Guztia

2

64

LANDAZABAL

1, 3, 5 eta 7

1

12

LARRAINZAR

2

3

11

ARROPA GARBITZAILEEN KALEA

Guztia

2

5

MAISTREN KALEA

1 eta 2

Gainerakoak

1

2

132

LISBOA KALEA

Guztia

2

33

FORUEN KALEA

Guztia

3

14

KALE NAGUSIA

Guztia

1

9

ZANGOZAKO MERINALDEA

1, 2, 3 eta 5

4, 5 bis, 6, 8, 10, 12, 14 eta 16

Kaleko gainerakoak

1

2

3

35

MOKARTE

Guztia

2

46

MUGAZURIKO INDUSTRIALDEA

Guztia

4

16

BERRIA

2

1 eta 3

Gainerakoak

1

2

3

133

PARIS KALEA

Guztia

2

79

BIZKARMENDIA IBILBIDEA

Guztia

1

15

BAKEAREN IBILBIDEA

1, 3, 5 eta 7

1

71

BENITORENA PLAZA

Guztia

1

138

EUGENIO TORRES HUARTE PLAZA

Guztia

1

139

FRANCISCO ZUBIATE "PARRITA" PLAZA

Guztia

1

68

KONSTITUZIO PLAZA

Guztia

1

18

ELIZAKO PLAZA

Guztia

2

39

LARRAINZAR PLAZA

Guztia

1

69

URETAKO PLAZA

Guztia

1

65

OBRARIETAKO PLAZA

1etik 6ra

1

125

LARRAÑETAKO PLAZA

Guztia

1

70

MAIATZAREN LEHENA PLAZA

Guztia

1

126

ARGAKO PLAZA

Guztia

1

62

EZKABAZABAL PLAZA

Guztia

1

67

FRANCISCO ARDANAZ "SOLDAU" PLAZA

Guztia

1

56

FLOIRAC PLAZA

3

1

72

RUBEN BELOQUI PLAZA

Guztia

1

38

SAN JOAN PLAZA

Guztia

3

79

VICENTE GIRONES BOMBAY PLAZA

Guztia

3

128

ERROMA KALEA

Guztia

2

137

BRATISLAVA INGURABIDEA

Guztia

2

77

ERRIPETAKO INGURABIDEA

Guztia

1

61

BENTETAKO INGURABIDEA

Guztia

1

19

SAN BLAS

3

1 eta bikoitiak 6raino

Kaleko gainerakoak

1

2

3

20

SAN FRANTZISKO

1 eta 3

12 bis

Kaleko gainerakoak

2

4

3

21

SAN ISIDRO

Guztia

3

22

SAN JOAN BATAIATZAILEA

46

1, 2, 3, 5 eta 36

Kaleko gainerakoak

2

3

4

23

SAN MIGEL

2 eta 4

Kaleko gainerakoak

2

3

24

SAN SALBADOR

Guztia

1

25

SANTA BARBARA

Guztia

3

26

SANTA KITERIA

6

2 eta 4

1 eta 3

1

2

3

28

ELIZAKO ZEHARKALEA A

Guztia

2

29

ELIZAKO ZEHARKALEA B

Guztia

2

34

EGUESIBAR

Guztia

2

32

LANTZ HIRIA

2, 4 eta 12

Kaleko gainerakoak

2

3

74

ZUBIALDEA

Guztia

1

62

ERRIPAGAÑAKO POLIGONOA

4

URBANIZAGARRI PROGRAMATUA

P-1, P-3, P-5 poligonoak

P-6, P-7, P-8 poligonoak

1

2

URBANIZAGARRI EZ PROGRAMATUA

Ipar-mendebaldea

Ekialdea

Hegoaldea

Babestua, baratzeak eta berdegunea

Herri-lurrak

3

4

4

5

6

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA

1. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; zehazki, II. tituluko V. kapituluko 167.etik 171.era bitarteko artikuluak, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga zeharkako tributua da, eta udal-mugarteko edozein eraikuntza, instalazio edo obra egiteak sortzen du haren zergapeko egitatea, horretarako nahitaezko baldintza bada obra- edo hirigintza-lizentzia edukitzea –lizentzia hori lortua izanik nahiz izan gabe– edota aurkeztea erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa; baldin eta zerga ezartzen duen udalari badagokio lizentzia ematea, hura emateko txostena egitea –Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39. artikuluan xedatutakoaren arabera–, edo kontrol-jarduera gauzatzea.

Batzuk aipatze aldera, ordainarazpena aplikatuko zaie honako hauekin loturiko administrazio zerbitzuei:

1) Mota guztietako eraikin eta instalazioak eraikitzeko obrak, oin berrikoak badira.

2) Lehendik eginak dauden mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

3) Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak, edozein motatakoak direla ere.

4) Eraikinen barneko banaketa aldatzen duten obrak, erabilera edozein izanik ere.

5) Behin-behinean egin beharreko obrak.

6) Zerbitzu publikoak instalatzeko obrak.

7) Lur-mugimenduak, hala nola lur-erauzketak, hondeaketak eta betelanak, baldin eta ez badira zehaztu eta programatu onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu baten barnean gauzatzeko obra gisa.

8) Finken itxiturak.

9) Eraikinen eraispena, hur-hurreko aurri egoeran deklaratuena izan ezik.

10) Lurpea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11) Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, baldin eta lokal itxietan ez badaude.

12) Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomiko batzuen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra- edo hirigintza-lizentzia behar badute, edo, hala badagokie, erantzukizunpeko adierazpena.

3. artikulua. Ordenantza honetako zerga ordaintzetik salbuetsiko dira:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen erakunde juridikoak.

b) Mankomunitateak, udalen batasunak, eta administrazio barrutiak, baldin eta Burlatako Udala kide bada, bai eta horiek beren helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

c) Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea, baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomia-erkidegoak edo toki-erakundeak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, portu, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, direla inbertsio berriko obrak, direla kontserbaziokoak.

d) Halaber, zerga ordaintzetik salbuetsirik egonen da etxebizitzetan eraikuntza, instalazioa edo obra egitea baldin eta, etxebizitzen jabeak izanik Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua edo Nafarroako toki-erakundeak, eta horiek lagata egonik irabazi-asmorik gabeko erakundeei, arazo ekonomikoak dituzten pertsonei laguntzeko badira.

Subjektu pasiboak.

4. artikulua. Zerga honen subjektu pasiboak hauek dira, zergadun gisa: pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatzen diren erakundeak (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra), baldin badira eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren jabeak, hura egiten den higiezinaren jabe izan nahiz ez izan.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren jabetzat joko da bere gain hartzen dituena haiek egiteak dakartzan gastuak edo kostua.

5. artikulua. Eraikuntza, instalazioa edo obra ez badu egiten subjektu pasibo zergadunak, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat joko dira kasuko lizentziak eskatzen dituztenak, kasuko erantzukizunpeko adierazpenak edo aurretiazko komunikazioak aurkezten dituztenak, edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak.

Ordezkoak zergadunari eskatzen ahalko dio ordaindutako zerga-kuotaren zenbatekoa.

Zerga-oinarria.

6. artikulua.

1) Zerga-oinarria izanen da eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostu erreal eta benetakoa. Ondorio horietarako, kostu erreala izanen da haren exekuzio materialaren kostua.

Honako hauek ez dira zerga-oinarriaren zati: balio erantsiaren gaineko zerga, araubide bereziko antzeko zergak, tasak, prezio publikoak, tokiko izaera publikoko ondareko gainerako prestazioak, baldin horiek eraikuntza, instalazio edo obra alorrekoak badira, eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina, gastu orokorrak, eta segurtasun eta osasunari, kalitate kontrolari edo hondakinen kudeaketari dagozkien zenbatekoak.

Barneko urbanizazio-proiektuaren zenbatekoa zerga-oinarriaren osagaia da eta, horretarako, interesdunak hura aurkeztu beharko du, aurrekontu eguneratua eta guzti.

2) Zerga-oinarria zehaztuko da interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera, betiere dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsia izan beharko du, hori aginduzko baldintza denean.

Aurrekonturik ez dagoen kasuetan eta ordenantza fiskalak hala jasotzen duenean, horretarako ezartzen dituen indizeen edo moduluen arabera.

Karga-tasa.

7. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

8. artikulua. Zerga honen kuota izanen da ateratzen dena zerga-oinarriari ordenantza honen eranskineko karga-tasa aplikatzetik.

Sortzapena.

9. artikulua. Zerga hau sortuko da eraikuntza, instalazioa edo obra hasten delarik, nahiz eta ez lortu hartarako lizentziarik edo ez aurkeztu erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa.

Ez da ordaindu beharko interesdunak eskabideari uko egiten badio Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharko, era berean, baldin obra ondoko kontrolerako udal ebazpena eman aurretik adierazten bada obrak gauzatzeari uko egiten zaiola.

Kasuan kasuko zerga ordaindu bada obrak egiteari uko egiten zaiola adierazi aurretik, hura itzultzeko eskatzen ahalko da, baldin eta egiaztatzen bada aipatu obra ez dela egin. Horretarako Udalak ikuskapena eginen du aldez aurretik eta, bidezkoa bada, dagokion tasa ordainduko da.

Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako kasuetan, interesdunak Udalari ordaindu beharko dio lizentzia emateko egindako kanpo txostenen zenbatekoa, baldin Udalari kostu bat ekarri badiote.

10. artikulua. Zerga hauek direla medio Telefónica de España SAU enpresari egokitu lekiokeen ordainketa ordezkatzen da dirutan egin beharreko urteko ordainaz, bat etorriz abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin (foru lege horrek ezarri zuen Nafarroako Foru Komunitatean Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea).

Kudeaketa arauak.

11. artikulua.

1) Erantzukizunpeko adierazpenaren araubideari lotutako obrek edo aurretiazko komunikazioari lotutako obrek autolikidazio sistema bidez ordainduko dute zerga, eta betiere behin-behinekoa eta konturakoa izanen da.

Adierazpena edo komunikazioarekin batera, nahitaez honako hauek aurkeztu behako dira: Burlatako Udalak emanen duen autolikidazio-agiria, behar bezala beteta, eta dagokion zergaren ordainagiria. Betebehar hori ez betetzea zerga arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoaren arabera zehatzen ahal dena.

Obrari ekin bazaio aurkeztu gabe nahitaez aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpena edo kasuan kasuko aldez aurreko komunikazioa, dagokion autolikidazioa egin beharko da, eta betiere behin-behinekoa eta konturakoa izanen da.

2) Obra-lizentzia nahitaezko duten obren kasuan –edo nahitaezko lizentziarik gabe abiatu edo egindako obren kasuan–, Burlatako Udalak zergaren tasa likidatuko du, eta edozein kasutan behin-behinekoa eta konturakoa izanen da. Ordainketa hogeita hamar egun balioduneko epean egin beharko da gehienez ere.

3) Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua edo xedea aldatzen bada, eta horren aurrekontuak gora egiten badu, subjektu pasiboek zergaren likidazio edo, hala behar denean, autolikidazio osagarri bat aurkeztu beharko dute, hasierako aurrekontuaren eta aldaketaren ondoriozkoaren artean dagoen aldea dela-eta, ordenantza honetan ezarritako epe, baldintza eta ondorioei lotuta.

12. artikulua.

1) Behin bukaturik eraikuntzak, instalazioak eta obrak, eta ikusirik egiazki egin direnak, gehienez ere hiru hilabeteko epean, haiek bukatu edo behin-behineko harreratik aurrera, zerga-betebeharra bete behar duen pertsona fisiko edo juridikoak aitorpen bat aurkeztu beharko du inguruabar hori azalduz, eta adieraziz eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostu erreala, eta, aitorpenarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako ziurtagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, eta, halakorik behar izanez gero, kostu hori frogatzeko fakturak edo bestelako agiriak, 12.3 artikuluan aipatuak. Izapidetu behar baldin bada jarduera baten abiatzea, edo eraikin edo instalazioen lehen erabilera edo okupazioa, dokumentazio hori aurkezten ahal da behar den lizentziaren eskaerarekin batera, edo, behar denean, aurkezten denean dagokion erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa.

2) Subjektu pasiboek aurkeztu behar dute bukatutako eraikuntzen, instalazioen edo obren benetako kostuaren gaineko aitorpena, nahiz eta ez aurkeztu hasierako likidaziorik edo, hala behar denean, autolikidaziorik, eta nahiz eta Administrazioak ez errekeritu aurrez ordaintzea kontzeptu horrengatik.

3) Behin benetako kostua ezagututa, eta egitekoa den administrazio-egiaztapena eginik, Udalak behin betiko likidazioa eginen du, subjektu pasiboak hasieran autolikidatutako kuotarekin dagoen alde positibo edo negatiboaren gainean, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

4) Eraikuntzen, instalazioen edo obren bukaerako datatzat joko da zuzenbidean onargarri den edozein frogabide erabiliz zehazten dena, eta, partikularki, aurreikusitako xederako edo erabilerarako prest dauden unea, hots, ondoren inolako jarduketa materialik egin beharrik gabe prest dauden unea.

5) Baldin eta zergaren subjektu pasiboak aldatzen edo ordezten badira eraikuntzak, instalazioak edo obrak gauzatu bitartean, bukaerako likidazioa eginen zaio obrak bukatzen diren egunean subjektu pasibo denari.

13. artikulua.

1) Udal administrazioak egiaztatuko du likidazioak eta autolikidazioak egin direla ordenantza honen arauak zuzen aplikatuz eta, beraz, arau horien emaitza direla kalkulatutako oinarri eta kuotak. Xede horrekin, udal administrazioak kasu guztietan egiaztatuko du jarritako oinarria dela ageri dena interesdunek kasuan-kasuan aurkeztutako aurrekontuan, fakturetan edo benetako kostua justifikatzen duen ziurtagirietan.

2) Udal administrazioa likidazioekin edo autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, zuzenduta gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak, eta berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Era berean, subjektu pasiboak aitortu ez dituen zerga-egitateen likidazioa eginen du.

3) Udal administrazioak subjektu pasiboari errekeritzen ahalko dizkio eraikuntza, instalazio eta obren kostu erreal eta benetakoa jasotzen duten agiriak, hala nola behin betiko aurrekontua, obra ziurtagiriak, exekuzio kontratuak, proiektuari dagokion kontabilitatea, obra berriaren deklarazioa edo kostua zehazteko egokitzat jotzen den beste edozein agiri. Eskatutako agiriak aurkeztu ezean, edo osatu gabe aurkezten badira, edo haietatik ezin bada atera kostu erreal eta benetakoa, udal administrazioak zerga-oinarria zehaztuko du, jarraikiz abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritako prozedurari (Tributuei buruzko Foru Legea).

4) Afera Ekonomikoetako eta Hirigintzako udal alorrek elkarri komunikatuko dizkiote lizentziarik gabe edo erantzukizunpeko adierazpenik edo aurretiazko komunikaziorik gabe gauzatutako eraikuntza, instalazio eta obren ondoriozko jarduketak.

14. artikulua. Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da administrazioaren isiltasun positiboz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.

15. artikulua. Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, idatziz aurkeztutako berariazko uko baten bidez, Burlatako Udalak, hala behar denean, ordaindutakoa itzuliko du.

Halaber, behin lizentzia iraungi ondoren, Burlatako Udalak egindako likidazioa deuseztatuko du eta hura itzuliko, hala behar denean, non ez duen titularrak lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA

Tarifen eranskina

Karga-tasa.

Honako tasa hau ezartzen da: %5.

ORDENANTZA FISKALA, HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

2. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko VI. kapituluko 172.etik 178.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zerga-egitatea.

2. artikulua.

1. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, lur horiek izaten duten balio-gehikuntza kargatzen duena, gehikuntza hori agerian geratzen denean lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzearen ondorioz edo lur horiek erabiltzeko edozein eskubide erreal (jabaria mugatzen duena) sortu edo eskualdatzearen ondorioz.

2. Zerga honi dagokionez, honako kategoria hauetako batean sailkatutako lurrak hartzen dira hiri-lurtzat, alde batera utzita katastroan edo katastro-erroldan hiri unitate higiezin gisa jasorik dauden ala ez:

a) Lurraldearen antolamendu eta hirigintzari buruzko foru legeek hiri-lurtzat hartutako lurzorua edo hirigintzako planeamendu orokorrean urbanizagarri sektorizatutzat hartzen den lurzorua, bai eta urbanizagarri gisa sailkatutako gainerako lurzorua ere, hura sektorizatu duen hirigintza tresna onetsi denetik beretik.

b) Gutxienez ibilgailuendako sarbidea, ur hornidura, urak hustekoa eta argindarraren hornidura dituzten lurrak, hirigintzan haien sailkapena zeinahi dela ere, eta orobat azaleraren erdia bederen eraikinek finkaturiko eremuetan dauden lurrak.

c) Landa-lurrak, baldin eta bertan nekazaritzarako erabilera hutsaldu duten jarduketarik egin bada, nahiz eta horrek lurzoruaren izaeran aldaketarik eragin ez.

d) Eraikuntzek okupatutako lurzoruak eta horiei itsatsiak eta horien mendekoak.

e) Industria jardueretarako okupatutako lurzoruak, baldin eta jarduera horiek bertan gauzatzen badira.

3. Aurreko apartatuan xedatutakoarekin bat hiri-lurtzat jotzen ez diren lurzoruak landa-lurtzat joko dira, eta aipatu lurzoru horiek izaten ahal duten balio-gehikuntza ez da zerga honi loturik egonen.

4. Hiri-lurren eskualdaketak ez dira zergaren mende egonen baldin eta subjektu pasiboak frogatzen badu horietan ez dela balio-gehikuntzarik izan lurren eskualdaketaren eta eskurapenaren balio errealen arteko aldeak eraginda.

Ondorio horietarako, subjektu pasiboak aurkeztu beharko ditu balio-gehikuntzarik ez dela izan ziurtatzen duten frogak.

Balio-gehikuntzarik ez dela izan frogatzeko, lurraren eskualdaketaren eta eskurapenaren balio errealak izanen dira, hurrenez hurren, ondasun higiezinaren eskualdaketan eta eskurapenean ordaindutakoak, eragiketa horiek dokumentatzen dituzten tituluetan ageri direnak (ondorio horietarako kontuan hartu gabe eragiketa horiek kargatzen dituzten gastuak edo tributuak), edo, bestela, udalak edo higiezinaren eskualdaketa kargatzen duen zerga kudeatzeaz arduratzen den zerga administrazioak egiaztatutakoak, handiagoak badira.

Irabazizko eskurapena edo eskualdaketa denean, aurreko paragrafoetako erregelak aplikatuko dira, eta oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren aitorpenean ageri dena izanen da balio horien zenbateko erreala, edo udalak edo eskualdaketa kargatzen duten zergen kudeaketaz arduratzen den zerga administrazioak administratiboki egiaztatutakoa, hura baino handiagoa bada.

Apartatu honetan xedatutakoarekin bat egindako adierazpena, eragiketa zergaren mendean ez dagoela dioena, balioa egiaztatu aurrekoa, behin-behinekoa izanen da. Hori dela medio, ondoren egiaztatzen den balioaren arabera frogatzen bada balio-gehikuntza izan dela, lurraren eskualdaketa zergaren mende geldituko da. Kasu horretan, Udalak behar den tributu-likidazioa eginen du.

Likidazioa egina badago ordurako, ordea, ondoren egiaztatutako balioaren arabera frogatzen bada ez dela balio-gehikuntzarik izan, zergadunak eskubidea izanen du dagokion itzulketa egin dakion.

Apartatu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, Foru Komunitateko zerga administrazioak Udalari jakinaraziko dio zein diren berak egiaztatutako balioak, Burlatako udal-mugartean dauden higiezinei dagokienez.

Lurzoruaren balioa bereizirik ageri ez bada, honela kalkulatuko da: aplikatuko da eskualdaketaren datan lurraren katastro-balioak ondasun higiezinaren katastro-balio osoarekiko egiten duen proportzioa. Proportzio hori aplikatuko da, kasua bada, higiezinaren eskualdaketarako nahiz eskurapenerako.

Apartatu honetan adierazitakoaren arabera lurren balio-gehikuntzarik ez dagoenean, betiere mantenduko da 178. artikuluan araututako adierazpena aurkezteko betebeharra.

Apartatu honetan adierazitakoarekin bat lurren balio-gehikuntzarik ez dagoenean, higiezinen ondorengo eskualdaketan ez da kontuan hartuko eskuratu aurreko aldia, lurren balio-gehikuntza gertatu den urte kopurua kontatzearen ondorioetarako. Paragrafo honetan xedatutakoa ez da aplikatuko higiezinen ekarpenak edo eskualdaketak zergaren mende ez badaude, jarraikiz Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarriari.

Salbuespenak.

3. artikulua.

1. Honako egintza hauengatik agertzen diren balio-gehikuntzak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza sozietatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren adjudikazioak eta beren ondasun komunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdaketak.

b) Herentziaz, legatuz, ezkonsariz, dohaintzaz edo, dohainik dela, beste nolanahi egiten diren ondasun-eskualdaketa guztiak, baldin aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.

c) Ezkontideen arteko edo seme-alaben aldeko ondasun-eskualdaketak, deuseztasun, banantzea edo dibortzio kasuetan epaiak betetzearen ondoriozkoak, ezkontzaren araubide ekonomikoa edozein dela ere.

Nolanahi ere, aurreko a), b) eta c) letretan aipatzen diren negozio juridikoak gertatzen direnean, eta balio-igoera lotua baina salbuetsia dagoelarik, ez dute etenik eraginen 5. artikuluko 1. apartatuan ezarritako hogei urteko epean. Higiezin horiek gero eskualdatzen direnean, ulertuko da lurren balio-igoera gertatu den urteen kopuruan ez dela etenik izan letra horietan ezarritako negozio juridikoen ondorioz. Era berean, 4. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, ez da eskurapen-baliotzat hartuko aipatutako negozio juridikoei dagokiena, beste egintza batzuen bidezko higiezinaren aurreko eskualdaketari dagokiona baizik.

d) Zortasun eskubide oro eratu eta eskualdatzea.

e) Ondasun-eskualdaketak edo jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eratze edo eskualdaketa irabazizkoa, baldin eta egiten badira uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean ezarritako zerga araubidea aplikatzekoa zaien entitateen alde (Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen Foru Legea), edo maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 4. artikuluan aipatzen den kultur mezenasgoaren onuradunak diren pertsonen eta entitateen alde (Nafarroako Foru Komunitatean kultur-mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen Foru Legea).

Letra honetan araututako salbuespenerako eskubidea izateko, beharrezkoa izanen da ondasun edo eskubide horiek 10/1996 Foru Legean jasotako entitateen berariazko xedea diren jarduerei atxikitzea, edo 8/2014 Foru Legean jasotako pertsonek edo entitateek egindako proiektuei edo jarduerei, baldin eta interes sozialaren deklarazioa badute, Nafarroako Gobernuan kulturaren eskumena duen departamentuak emana.

2. Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude balio-gehikuntzak, zerga hori ordaintzeko eginbidea pertsona edo entitate hauei dagokienean:

a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, autonomia-erkidegoak eta, orobat, horien erakunde autonomoak, baldin izaera administratiboa badute.

b) Zergapetzearen udalerria eta udalerri horretan sartutako gainerako toki-erakundeak, edo udalerria kide dutenak, bai eta haien erakunde autonomo administratiboak ere.

c) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak, Aseguru eta Berraseguru Entitateen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko uztailaren 14ko 20/2015 Legean araututakoak.

d) Nazioarteko tratatu edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsonak edo entitateak.

e) Itzulkizun diren emakida administratiboen titularrak, haiei atxikitako lurrei dagokienez.

Subjektu pasiboak.

4. artikulua.

1. Honako hauek dira zergaren subjektu pasiboak, zergadun gisa:

a) Lurren eskualdaketetan nahiz gozamen eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, irabazi-asmoz eratu edo eskualdatzean, lurraren eskuratzailea dena edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Lurren eskualdaketetan nahiz gozamen eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, kostu bidez eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzailea dena edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona.

Letra honetan aipatzen diren kasuetan, lurraren eskuratzailea edo kasuan kasuko eskubide erreala eratzen edo eskualdatu egiten zaion pertsona hartuko da zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat, baldin zergaduna Espainian bizi ez den pertsona fisikoa bada.

Eskuratzailea zergadunaren ordezkoa denean, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera, zilegi izanen du betiere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari jasanaraztea.

2. Hipoteka-zordunek ohiko etxebizitzaren gainean egiten dituzten eskualdaketetan, baldin eta etxebizitza hori bada subjektu pasiboaren titulartasuneko etxebizitza bakarra, higiezina eskuratzen duen entitatea zergadunaren ordezkoa izanen da, eta ezin izanen dio kargaren zenbatekoa jasanarazi zergadunari, honako kasu hauetan:

a) Finantza-erakunde batek eskatutako prozedura judizial batean.

b) Etxebizitzaren notario bidezko salmenta ez-judizialetan (Hipoteka Legearen 129. artikulua).

c) Etxebizitza ordainean ematen denean, hipoteka-zordunak finantza-erakunde batekin hipoteka-betearazpenaren ordezko neurri gisa erdietsitako akordioen ondorioz.

d) Etxebizitza finantza-erakunde hartzekodun baten, haren higiezin-filialen edo haren aktibo-kudeaketarako sozietateen alde eskualdatzen den gainerakoetan, zeinak definitzen baitira Kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legean.

3. Hipoteka-zordunek eskualdatzen dituztenean ohiko etxebizitzaz bestelako ondasun batzuk, hipotekaren betearazpen judizial edo ez-judizial bat egiten ari den bitartean, konkurtso-prozedura baten esparruan, higiezina eskuratzen duen pertsona edo entitatea joko da zergadunaren ordezkotzat, eta azken horri jasanarazten ahalko dio kargaren zenbatekoa.

Zerga-oinarria.

5. artikulua.

1. Zerga honen zerga-oinarria hiri-lurren balio-gehikuntza da, sortzapenaren unekoa, eta gehienez ere hogei urteko epean izandakoa; haren zenbatekoa kalkulatzeko, sortzapenaren unean lurrak zuen balioa (kalkulatuko dena artikulu honetako 3., 4., 5. eta 6. apartatuetan xedatutakoaren arabera) biderkatuko da sortzealdi horri dagokion koefizienteaz, 2. apartatuan ezarritakoaren arabera.

2. Balio-gehikuntzaren sortzealdia hau izanen da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, eskualdaketa kostu bidezkoa nahiz irabazizkoa izan, lurraren eskurapenaren egunetik eskualdatu arte igarotako urte kopurua.

b) Jabaria mugatzen duen eskubide erreal bat eratzen denean, lurraren eskurapenaren egunetik eskubide erreala eratu arte igarotako urte kopurua.

c) Jabaria mugatzen duen eskubide erreal bat eskualdatzen denean, eskubidearen eskurapenaren egunetik eskualdaketa egin arte igarotako urte kopurua.

Igarotako urteen kopurua kontatzean urte osoak hartuko dira, urte zatikiak kontuan hartu gabe. Sortzealdia urtebetetik beherakoa denean, urteko koefizientea hainbanatuko da, hilabete osoak soilik kontuan hartuta, eta ez hilabete zatikiak.

Sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea, artikulu honetan xedatutakoari jarraikiz kalkulatua, ordenantza honen eranskinean ezarritakoa izanen da, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera.

3. Lurren eskualdaketetan, zergaren sortzapenean lurrek duten balioa izanen da indarrean dagoen balorazio txostena aplikatzearen ondoriozkoa, ondasun berezitzat harturiko zati badira ere edo eskualdatutako ondasun higiezinaren banako balioa zehaztu gabe badago ere.

Aurrekoa gorabehera, lurraren eskualdaketa egiten den unean indarrean dagoen balorazio txostenean azaltzen ez bada lurrak zerga honen ondorioetarako duen hiri-lur izaera, edo lurraren hirigintzako ezaugarriak aldatu badira eta balorazio txostenean azaltzen direnak bezalakoak ez badira, behin-behineko likidazioa eginen da balorazio txosten horretan azaltzen den baliotik abiatuta. Behin balorazio txosten berria onetsitakoan, non sortzapenaren unean egoera berriarekin bat datorren balioa esleituko baitzaio lurrari, behin betiko likidazioa igorriko da, zergaren sortzapenaren datarekin, eta ordaindutakoak hori baino gehiago jotzen badu, soberakoa itzuli eginen zaio interesdunari.

Horiek horrela, balorazio txosten berrian ateratzen den balioa zuzendu eginen da; hain zuzen, aipatu balioa koefiziente batez biderkatuko da, zeina izanen baita biderkadura honen emaitza: sortzapenaren unean indarrean zegoen txostenak hiri-lurtzat hartutako lur guztiek metro koadroko zuten balioaren batezbesteko haztatua bider txosten berriak lur horiei metro koadroko esleitutako batezbesteko haztatua.

4. Jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealen eraketan eta eskualdaketan, 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz sortzealdiari dagokion koefizientea aplikatuko da aurreko apartatuan zehaztutako balioaren gainean, eskubide horien balioak egiten duen zatiaren gainean zehazki. Eskubideen balioa kalkulatzeko, aplikatuko dira ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren ondorioetarako ezarritako arauak.

5. Eraikin batean edo lursail batean solairu bat edo gehiago jasotzeko eskubidea eratu edo eskualdatzen denean, edo eraikina lur azpian egiteko eskubidea (azalerako eskubide errealik atxikita eduki gabe) eratu edo eskualdatzen denean, 2. apartatuan ezarritakoaren arabera sortzealdiari dagokion koefizientea aplikatuko da 3. apartatuan zehaztutako balioaren zati batean, hau da, balio horretatik eskualdaketaren eskrituran ezarritako proportzionaltasun moduluari dagokion zatian, edo, halakorik ezean, honako hau kalkulatuz ateratzen den moduluari dagokion zatian: lurgainean edo lurpean eraiki beharreko solairuen azaleraren edo bolumenaren eta, horiek eraiki ondoren, azalera edo bolumen eraiki osoaren arteko proportzioa.

6. Nahitaezko desjabetzeen kasuan, 2. apartatuan xedaturikoaren arabera sortzealdiari dagokion koefizientea aplikatuko da prezio-justutik lurraren balioari dagokion zatiaren gainean, salbu eta 3. puntuan zehaztutako balioa txikiagoa bada, kasu horretan horrek izanen baitu lehentasuna, prezio-justuaren aurretik.

7. Subjektu pasiboak eskatuta, egiaztatzen bada 2. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoaren arabera kalkulaturiko balio-gehikuntzaren zenbatekoa txikiagoa dela aurreko apartatuetan xedatutakoaren arabera kalkulaturiko zerga-oinarriaren zenbatekoa baino, balio-gehikuntza horren zenbatekoa hartuko da zerga-oinarritzat.

Karga-tasa.

6. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da ateratzen dena zerga-oinarriari ordenantza honen eranskineko karga-tasak aplikatzetik.

Sortzapena.

8. artikulua.

1. Zerga sortzen da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Edozein gozamen-eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gertatzen den egun berean.

2. Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamen-eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, hutsaldu edo suntsiarazi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul dakion, baldin egintza edo kontratu horrek irabazirik ekarri ez badio eta ebazpena irmo bihurtu eta bost urteko epean eskatzen badu itzulketa. Irabaziak izan direla iritziko zaio interesdunek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela frogatzen ez denean; itzulketa horiek jasotzen dira Nafarroako Foru Berriko 506. Legean eta horiekin bat datozenetan eta Kode Zibileko 1295. artikuluan. Egintzak edo kontratuak irabazirik ekarri ez badute ere, hutsaltzen edo suntsiarazten bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da deus itzuliko.

3. Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratugile biek adosturik hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren mendeko egintza berritzat hartuko da. Adostutako erabakitzat hartuko da adiskidetze-ekitaldian bat etortzea eta demandari amore ematea.

4. Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori etengarria bada, zenbatekoa ez da likidatuko baldintza hori bete arte. Baldintza hori suntsiarazlea bada, zerga berehala eskatuko da, baina, baldintza betetzen denean, itzulketa eginen da aurreko paragrafoko arauaren arabera.

Zergaren kudeaketa.

9. artikulua.

1. Zergadunak edo, hala balitz, haien legezko ordezkoak, beharturik daude aitorpena Udalean aurkeztera, hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.

2. Aitorpen hori aurkeztuko da, zergaren sortzapena gertatzen denetik hasita, honako epe hauetan:

a) Bizien arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da, luzagarria, urtebetekoa izanen baita subjektu pasiboak hala eskatzen badu.

3. Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, non ezarpena sortzen duen egintza, egitate edo kontratua agertuko den, eta haren fotokopia, bulego kudeatzailearen esku geldituko dena, bai eta subjektu pasiboak onuradun den aldetik eskatzen dituen salbuespenen egiaztagiri guztiak ere. Orobat, subjektu pasiboak uste badu balio-gehikuntzarik ez dela izan, hori frogatzen duen dokumentazioa erantsiko du, eta artikulu honetako 1. puntuan aipatu aitorpen ereduan adieraziko du.

4. Udal administrazioak eskatzen ahal dizkie interesdunei behar diren dokumentazio, datu, txosten, aurrekari eta frogagiriak, zerga likidatzeko.

5. Artikulu honetako 1. apartatuan xedatutakoa gorabehera, honako hauek Udalari zerga-egitatearen berri ematera beharturik daude, subjektu pasiboen epe beretan:

a) Dohaintza-emailea edo eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen duena, ordenantza honen 4.1 artikuluko a) letran jasotako kasuetan; bizien arteko negozio juridikoaren bidez gertatu badira.

b) Eskuratzailea edo eskubide erreala bere alde eratzen edo eskualdatzen duen pertsona, aipatu artikuluko b) letran jasotako kasuetan.

6. Notarioak beharturik egonen dira Burlatako Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zerga-egitatea gauzatu dela agerian uzten duten egitate, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira igortzera, epe berean, sinadura ezagutzeko edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, non agertuko baitira egitate, egintza edo negozio juridiko horiek.

Artikulu honetan ezarritakoak ez du galarazten lege orokorretan eta zerga arlokoetan xedatzen den laguntzeko betebehar orokorra.

ORDENANTZA FISKALA, HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

2. ORDENANTZA

Eranskina

Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak.

Karga-tasak: %18 aplikatuko da sortzealdi guztietan.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ETXEBIZITZA HUTSEN GAINEKO ZERGA

3. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; zehazki, II. tituluko VIII. kapituluko 184.etik 191.era bitarteko artikuluak, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da udal-mugartean diren etxebizitzen titulartasuna, Etxe Hutsen Erregistroan alta emanda agertzen badira.

3. artikulua. Zergaren ondorioetarako, etxe huts gisa hartzen da Etxe Hutsen Erregistroan alta emanda agerturik, holakotzat deklaratu dena.

Subjektu pasiboak.

4. artikulua. Zergaren subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak eta juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak, eta nortasun juridikorik izan ez arren unitate ekonomikoa osatzen duten entitateak edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta:

a) Etxebizitza hutsen gaineko jabetza-eskubidearen titular badira, etxebizitza horien gainean gozamenerako bestelako eskubide errealik ez denean.

b) Etxebizitza hutsen gaineko gozamen- edo erabilera-eskubide erreal baten titular baldin badira, eskubide hori jabeari ez dagokionean.

Salbuespenak.

5. artikulua.

1. Zergaren aplikaziotik salbuetsita egonen dira:

a) Etxebizitzen titularrak funtzionario publikoak badira, eta haiek etxebizitza dagoen herritik kanpora betetzen badituzte beren eginkizunak, aplikatzekoa zaien legediari jarraikiz.

b) Etxebizitzen titularrak baldin badira ohiko bizileku duten herritik kanpora aldi baterako joan behar izaten duten langileak, arrazoi teknikoengatik, antolamendukoengatik nahiz ekoizpenekoengatik edo, bestela, enpresaren jardunari dagozkion kontratazioengatik, edo langileek lanean tokiz aldatu behar izateagatik.

c) Administrazio Publikoaren esku jarri diren etxebizitzak (Nasuvinsa edo kasuan kasuko entitatearen esku), gizarte-alokairurako erabiltzeko.

2. Nolanahi ere, salbuespenak etxebizitza bakarra hartuko du barne.

Zerga-oinarria.

6. artikulua. Zerga-oinarria izanen da indarrean dagoena hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren ordainarazpenerako.

Karga-tasa.

7. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Tributu-kuota.

8. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikatzetik ateratzen dena.

Zergaren sortzapena.

9. artikulua.

1. Zerga lehen aldiz sortuko da ebazpen bat ematen denean deklaratzen duena etxebizitza hutsik dagoela.

2. Gero, zerga urte bakoitzeko lehen egunean sortuko da, Etxebizitza Hutsen Erregistroan etxebizitza alta emanda dagoen bitartean.

3. Kuotak seihilekokoak izanen dira, seihilekoak naturalak izanen direlarik, eta horien barnean, zatiezinak eta murriztezinak.

4. Subjektu pasiboek, dagokion espedientea izapidetuz, eskatzen ahalko dute itzul dakiela zergaren sortzealdiari dagozkion kuoten zati proportzionala, etxebizitzak okupatzen diren unetik aurrerakoa.

Zergaren kudeaketa.

10. artikulua. Zergaren ordainarazpena eginen da Etxebizitza Hutsen Udal Erroldan oinarriturik.

11. artikulua. Aurreko artikuluan xedatuaren ondorioetarako, Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak ofizioz jakinaraziko dizkio Burlatako Udalari Etxebizitza Hutsen Erregistroan gertatzen diren altak eta bajak, kasuko udal-mugarteari dagozkionak.

12. artikulua. Erregistroan alta emanda, Udalak titularrari jakinaraziko dio alta hori, zerga-oinarria eta karga-tasa indarduna adierazita.

13. artikulua. Zerga kudeatzeko, erabiliko dira lur-ondasunen gaineko kontribuzioa kudeatzeko erabiltzen diren arau berak, eta batera eginen dira kasuko likidazioak eta kobrantza-agirien igorpenak.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ETXEBIZITZA HUTSEN GAINEKO ZERGA

3. ORDENANTZA

Tarifen eranskina

Honako hau izanen da zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa, zerga-kuota kalkulatzeko:

Karga-tasa:

–Lehen urtea: %0,50.

–Bigarren urtea: %1.

–Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

Karga-tasa bat bera izanen da udal-mugarte osoan.

ORDENANTZA FISKALA, KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA

4. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea); zehazki, lehen tituluko IV. kapituluko 8. ataleko 109.etik 120.era bitarteko artikuluak, biak barne.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Honako hau da kontribuzio berezien zerga-egitatea: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea Udalak herri lanak egitearen ondorioz edo zerbitzu publikoak ezarri edo handitzearen ondorioz.

3. artikulua.

1) Honako hauek hartuko dira Udalaren obra eta zerbitzutzat:

a) Udalak bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak betetzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe titular gisa egiten dituenak.

b) Udalak beste entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartuta egiten dituenak.

c) Udalak dirulaguntza emanik, beste entitate publikoren batek edo haien emakidadunek egiten dituztenak.

2) Aurreko zenbakiko a) letran sartzen direnak Udalaren esparruko obra edo zerbitzutzat joko dira nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik Udalarena duten erakunde autonomo edo merkataritza elkarteak, edo Udalak dirulaguntza emaniko emakidadunak edo zergadunen administrazio elkarteak.

4. artikulua. Zein obra edo zerbitzutarako biltzen diren kontribuzio bereziak, haiexen gastuak ordaintzeko bakarrik erabiltzen ahalko dira.

Subjektu pasiboa.

5. artikulua.

1) Kontribuzio berezien subjektu pasiboak dira pertsona fisikoak zein juridikoak eta unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten nortasun juridikorik gabeko entitateak, onura berezia jasotzen badute haiek ordaindu beharra sortzen duten obrak egiteagatik edo Udalaren zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik.

2) Onura berezien hartzailetzat jotzen dira:

a) Kontribuzio berezia sortzen bada ondasun higiezinak ukitzen dituzten obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien jabeak.

b) Kontribuzio berezia sortzen bada enpresa ustiapenen ondorioz obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik, haien titular diren pertsona edo entitateak.

c) Kontribuzio berezia sortzen bada su-itzaltze zerbitzuak handitu edo hobetzeagatik, ukitutako ondasunen jabeak eta, gainera, arlo horretan udalerrian diharduten aseguru konpainiak.

d) Kontribuzio berezia sortzen bada lurpeko galeriak egiteagatik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

3) Jabetza horizontalaren araubideko kasuetan, jabeen erkidegoko ordezkaritzak udal administrazioari emanen dizkio jabekideen izenak eta erkidego horretan bakoitzak duen parte-hartzearen koefizientea, kuota indibidualak igor ditzan. Horrela egiten ez bada, kuota bakarra igortzea onartzen dela ulertuko da, eta erkidegoak berak eginen duela banaketa.

Zerga-oinarria.

6. artikulua.

1) Gehienez ere, obrak egiteagatik edo zerbitzuak ezarri edo handitzeagatik Udalak pairatzen duen kostuaren %90 osatuko du kontribuzio berezien zerga-oinarria. Udalak, antolatzeko erabakia hartzean, kasu bakoitzean aplikatu beharreko ehunekoa finkatuko du.

2) Kostu hori honako kontzeptu hauek osatuko dute:

a) Peritu lanen, proiektuak idaztearen eta obra-zuzendaritzaren eta plan eta egitarau teknikoen kostu erreala.

b) Egin beharreko obren edo zerbitzuak ezarri edo handitzeko lanen zenbatekoa.

c) Obra edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo Udalari doan eta nahitaez lagatako lurrak, edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak Udalari lagatako eraikinak.

d) Eraikinak eraisteagatik eta landaketak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalte-ordainak, bai eta eraitsi edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Obra edo zerbitzuetan inbertitu den kapitalaren interesa, Udalak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo, berdinduta ere, kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

3) Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuaren kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Kostu erreala handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

4) Obra edo zerbitzuak baldin badira 3.1 artikuluko c) letrak aipatzen dituenetakoak, edo artikulu horrexetako 2) zenbakiak aipatzen dituenetakoak, Udalak dirulaguntza emanik emakidadunek egindakoak, alegia, kontribuzio berezien zerga-oinarria finkatzeko, dirulaguntza horien zenbatekoa hartuko da kontuan; horrek ezertan ukatu gabe beste administrazio publiko batzuek obra edo zerbitzu horrexengatik ezar ditzaketenak. Nolanahi ere, artikulu honen lehen zenbakian aipatzen den muga begiratuko da, %90 alegia.

5) Zerga-oinarria finkatzeko, hau izanen da udal administrazioak bere gain hartutako kostua: kostu osoaren zenbatekoari udal administrazioak erdiesten dituen dirulaguntzak edo laguntzak kenduz ateratzen den kopurua.

6) Dirulaguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren subjektu pasibo batek emana bada, haren zenbatekoak pertsona edo erakunde horren kuota konpentsatzea izanen du lehen helburua. Dirulaguntzaren edo laguntzaren balioa kuota hori baino handiagoa bada, soberakinak gainerako subjektu pasiboen kuotak gutxitzeko hainbanatuko ditu.

Karga-tasa eta kuota.

7. artikulua.

1) Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, kontuan hartuz obra eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren, eta arau hauei jarraikiz:

a) Kasu guztietarako, batera nahiz bereiz, banaketa modulutzat ezarriko dira eraikinen fatxadako metro linealak, haien azalera, haien bolumen eraikigarria eta lurraren gaineko kontribuziorako duten katastroko balioa.

b) Su-itzaltze zerbitzua ezarri, handitu edo hobetu beharra delarik, udalerrian dauden ondasunengatik arriskua estaltzen duten entitate edo sozietateen artean eginen da banaketa, aurre-aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan egin ere. Subjektu pasibo bakoitzari eskatu beharreko kuota baldin bada berak bildutako primen %5 baino gehiagokoa, soberakina hurrengo ekitaldietara pasako da, erabat amortizatu arte.

c) Ordenantza honetako 5. artikuluko 2. zenbakiko d) apartatuan aipatzen diren obren kasuan, haiek erabili behar dituzten konpainia edo enpresen artean banatuko da kontribuzio bereziaren zenbateko osoa, bakoitzari erreserbatzen zaion espazioaren arabera edo haien sekzio osoarekiko proportzioan, nahiz eta berehala erabiltzekoak ez izan.

8. artikulua. Lege aplikagarriek edo nazioarteko tratatuek onura fiskalak ematen badituzte, onuradunei egokitzen zaizkien kuotak ez dira banatuko beste zergadunen artean.

9. artikulua. Ordaindu beharreko kuota finkatu delarik, Udalbatzak zilegi izanen du agintzea, subjektu pasiboak hala eskatuta, kuota zatikatu edo geroratu dadila, gehienez bost urtez.

Tributuaren sortzapena.

10. artikulua.

1) Obrak gauzatzen diren unean berean edo zerbitzua ematen hasten denean gertatzen da kontribuzio berezien sortzapena. Obrak zatikatzea zilegi baldin bada, obraren tarte edo zatiki bakoitza gauzatu denetik izanen da sortzapena subjektu pasibo bakoitzarentzat.

2) Aurreko zenbakian xedatu dena ukatu gabe, ezartzeko eta antolatzeko erabaki zehatza hartu delarik, Udalak zilegi izanen du eskatzea aurrez ordain daitezela kontribuzio bereziak, hurrengo urterako ezartzen den kostuaren arabera. Aurrerakina zer obratarako eskatu zen, hura gauzatu ez bada, ez da zilegi izanen beste urte batekoa aurreratzeko eskatzea.

3) Kontribuzio berezien sortzapen unea hartuko da kontuan finkatzeko nor dagoen beharturik ordaintzera 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, nahiz eta antolatzeko erabaki zehatzean beste subjektu pasibo bat agertu, hura onetsi zen datan hala zena, alegia, eta kuoten ordainketa berak aurreratu bazuen ere, artikulu honetako 2. zenbakian xedatzen denarekin bat. Baldin eta antolatzeko erabaki zehatzean subjektu pasibo gisa ageri den pertsonak (jakinarazpena jasota) eskualdatzen baditu ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gainean dituen eskubideak, erabaki hori onestetik hasi eta sortzapena gertatu arteko epean, egin den eskualdaketaren berri eman beharko dio Udalari eskualdaketaren datatik hasi eta hilabeteko epean, eta hala egiten ez badu, administrazio horrek zilegi izanen du kobratzeko ekintza zuzentzea espediente horretan subjektu pasibo gisa ageri zenaren kontra.

4) Obrak osorik nahiz partez gauzatu direlarik, edo zerbitzua ematen hasi delarik, zehaztuko dira subjektu pasiboak, oinarria eta behin betiko kuota indibidualizatuak, bidezko likidazioak igorriko dira, eta konturako entrega gisa konpentsatuko dira ordainketa aurreratuak, halakorik egin bada. Udalak eginen du behin betiko zehaztapen hori, jarraikiz obra edo zerbitzuari dagokion tributua antolatzeko erabaki zehatzaren arauei.

5) Tributuaren sortzapen egunean subjektu pasibo ez diren pertsona batzuek egin badituzte ordainketa aurreratuak, edo berez egokitzen zaien behin betiko kuota indibiduala gainditu badute, udal administrazioak ofizioz eginen du behar den itzulketa.

Ezarpena eta antolamendua.

11. artikulua.

1) Kontribuzio bereziak ordainarazteko, kasu bakoitzean hura ezartzeko erabakia hartu beharko da aldez aurretik.

2) Ez da zilegi izanen kontribuzio berezien bidez ordaindu beharreko obra bat egiteari edo zerbitzu bat ezarri nahiz handitzeari buruzko erabakia betearaztea, harik eta kontribuzio berezien antolamendu zehatza onesten den arte.

3) Antolatzeko erabakia nahitaez hartu beharrekoa izanen da eta obra eta zerbitzuen kostu zenbatetsia finkatu beharko du, bai eta onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa eta banaketa irizpideak ere. Antolatzeko erabaki zehatzak ordenantza honi eginen dio aipua.

4) Behin kontribuzio bereziak antolatzeko erabaki zehatza hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak finkatu, subjektu pasibo bakoitzari jakinaraziko zaizkio kuota horiek, baldin subjektua edo beraren helbidea ezagunak badira, eta, bestela, ediktu bidez. Interesdunek zilegi izanen dute errekurtsoa aurkeztea, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bederatzigarren tituluko II. kapituluak ezartzen duen moduan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

12. artikulua.

1) Udalaren eskumeneko obrak eta zerbitzuak Udalak beste toki-erakunde baten laguntzarekin egiten dituenean, eta baldin kontribuzio bereziak ezartzen badira foru arauetan xedatzen denaren arabera, obra egitea edo zerbitzuak ezartzea bere gain hartzen duen erakundea arduratuko da kontribuzio horiek kudeatu eta biltzeaz, nahiz horrek ez duen galarazten erakunde bakoitzak dagokion eskumena atxikitzea, ezartzeko eta antolatzeko erabakiei dagokienez.

2) Erakunde horietako batek onesten ez badu antolatzeko erabaki zehatza, jarduketa-unitatea baliogabetuko da, eta haietako bakoitzak bakarka hartuko ditu behar diren erabakiak.

Herritarren laguntza.

13. artikulua.

1) Lanek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboa sortzen ahal dute, sustatzeko Udalak obrak egin ditzan edo zerbitzuak paratu edo handitu ditzan, konpromisoa hartuz –obra edo zerbitzua zein izan, dagokien zatia ordaintzeaz gain– hari dagokion zatia ere ordaintzeko, Udalaren finantza egoerak hala eskatzen duenean.

2) Orobat, Udalak sustatutako lanak egitean edo zerbitzuak ezartzean edo handitzean ukituriko pertsonek berek sortzen ahal dituzte zergadunen elkarte administratiboak, kontribuzioak antolatzeko erabakia jendaurrean egon artean, Udalak aurretik erabakita eginen den obran edo zerbitzuan parte hartzeko.

3) Zergadunen elkarteen funtzionamendu eta eskumenak haien estatutuetan xedatzen direnak izanen dira. Estatutuek Udalaren onespena beharko dute. Nolanahi dela ere, zergadunen elkarteak gehiengo osoz hartzen dituen erabakiak, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badituzte, lotesleak izanen dira gainerakoentzat. Elkarteak, behar den quoruma bildurik, zuzendaritza batzordea izendatzen baldin badu, horrek hartutako erabakiak lotesleak izanen dira interesdun guztientzat.

14. artikulua. Aurreko artikuluan aipatzen diren zergadunen elkarte administratiboak eratzeko, ukitutakoen erabateko gehiengoaz hartu beharko da erabakia; ordaindu beharreko kuoten bi herenak ordezkatzen baldin badituzte edo, kuotak zehaztu gabe izanez gero, ukitutako jabetzaren bi herenak.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EMAN ETA IZAPIDETZEKO

5. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea ekartzen dute udal jarduerek, alderdi batek eskaturik udal administrazioak edo udal agintariek izapidetzen dituztenean beren eskumeneko agiriak. Esaterako, honako hauek:

1) Planoen kopiak.

2) Fotokopiak.

3) Euskarri digitaleko kopiak.

4) Artxiboetan dokumentazioa bilatzea.

5) Ziurtagiriak.

6) Ahalordeak askiestea.

7) Arma txartelak eta animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak.

8) Lanpostuak betetzeko deialdiak izapidetzea.

9) Txostenak eta kontsultak ematea.

10) Prentsan argitaratzea interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak.

11) Titulu eta lizentzien frogagiriak ematea.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da eskatze hutsarekin, norberak eskatzen duenean, norberaren intereserako, edozein agiri eman dezala udal administrazioak edo udal agintariek, betiere beren eskumeneko agiriak.

Subjektu pasiboa.

4. artikulua. Subjektu pasiboak dira pertsona natural nahiz juridikoak, eskatzen badute edo eragiten badute udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak egitea, edo agiri haien onura jasotzen badute.

Zerga-oinarria.

5. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza.

Hirigintza-jarduketen kasuan, zerga-oinarria lurzati edo lur-eremu bakoitzak zehazten du kasuan-kasuan.

Karga-tasa.

6. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

7. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak.

8. artikulua.

a) Udaltzaingo zerbitzuak eginen du berak eginiko agiriei dagozkien tasen diru-bilketa; tasa horiek jasoko dira Udaleko Diruzaintzari egiten dion kontu-ematean.

b) Gainerako tasen diru-bilketa Udaleko Diruzaintzak eginen du.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EMAN ETA IZAPIDETZEKO

5. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

1. EPIGRAFEA.–PLANOEN KOPIAK ETA FOTOKOPIAK

1,1. Plan orokorraren planoak edo espediente publikoetan direnak

–Udalaren bitartekoekin eginak

–Udalaz kanpoko saltokietan eginak

Zerbitzuaren kostua gehi %10

1,8

1.2. Agirien fotokopia bakoitza.

–DIN A4 tamainan

Zuri-beltzean

Koloretan

–DIN A3 tamainan

Zuri-beltzean

Koloretan

0,15

0,35

0,20

0,50

1.3. CDko kopia bakoitza

3,10

2. EPIGRAFEA.–25 URTE BAINO ZAHARRAGOAK DIREN AGIRIAK BILATZEA UDAL ARTXIBOETAN

–25 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzeagatik udal artxiboetan, katastro-lurzati bakoitzeko edo, bestela, hirigintza-unitate bakoitzeko

25,75

3. EPIGRAFEA.–ZIURTAGIRIAK

3,1. Ziurtagiri bakoitza

–Lau urte baino zaharragoak diren datuak –uneko urtea barne– behar dituzten ziurtagiriak, baldin datu horiek jadanik erregistro eguneratuetan jasota ez badaude

–Hirigintzako ziurtagiriak emateagatik

Ez dute tasa sortuko automatikoki egiten diren ziurtagiriek, baldin oinarritzen badira biztanleen erroldaren eta katastroaren erregistro informatizatuetan jasoriko datuetan

2,05

5,15

51,35

4. EPIGRAFEA.–ARMA TXARTELAK ETA ANIMALIA ARRISKUTSUAK EDUKITZEKO TXARTELAK IZAPIDETZEA

–Arma txartelen lizentzia bakoitza

–Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa izapidetzea

27,00

48,00

5. EPIGRAFEA.–LANGILEAK HARTZEKO DEIALDIEN IZAPIDETZEA

–Deialdi batean parte hartzeko eskabide bakoitzeko izangai bakoitzak ordaindu beharreko kuota zehaztuko da bete beharreko lanpostuaren mailaren eta deialdi motaren arabera, honako eskala honekin bat:

2022KO EKITALDIKO TASAK

Taldea

Plantilla organikoko jabetzako lanpostuak

Deialdia, kontratazio zerrendak
sortzeko

A

41,100

15,45

B

40,00

15,45

C

25,75

10,30

D

15,50

10,30

E

15,50

10,30

Tasa hau ordaintzetik salbuetsita egongo dira lan-eskatzaileak, baldin behar den bulegoan izena emanik badaude eta lan-eskatzailearen txartela aurkezten badute, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emana eta eguneratua. Ez dira salbuetsiko deialdian enplegua hobetzeko parte hartzen dutenak

6. EPIGRAFEA.–TXOSTENAK ETA KONTSULTAK

–Udaltzaingoak zirkulazio istripuen gaineko txostenak izapidetu eta egitea

–Hirigintzako jarduketetan, ondasunen tasazioen gaineko txostenak egitea, interesdunek eskatuta

Tasazio txostena kanpoko teknikari batek egiten badu, horrek sortutako kostua ordaindu beharko da, eta ez arestian adierazitako tasa

–Kontsultei erantzuteagatik, txosten tekniko bat egiten denean

(Kontsulta hirigintzako edukien ingurukoa bada, tasa sortuko da lurzati edo exekuzio-unitate bakoitzeko, kasuaren arabera)

–Hirigintza zedula ematea (lurzati edo exekuzio-unitate bakoitzeko, kasuaren arabera)

Txostena egiteko edo kontsultari erantzuteko, aurretiaz ikuskapena egin behar bada, ikuskapeneko ikustaldiari dagokion tasa ere likidatuko da

Betiere, eskatutako edozein txosten egiteko behar bada beste txosten bat edo kanpoko aholkulari teknikoen laguntza –txosten hori konplexua delako, teknikoa eta espezifikoa delako edo beste edozein inguruabar tartean dagoelako–, horren kostua gehituko da

72,00

103,00

103,00

103,00

7. EPIGRAFEA.–INTERESDUNEN EKIMENEZ HASITAKO ESPEDIENTEEN IRAGARKIAK PRENTSAN ARGITARATZEA

–Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da

8. EPIGRAFEA.–UDAL ZERBITZUAK ERABILTZEKO TXARTELA EMATEA

–Txartela ematea.

5,65

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UDALTZAINGOAREN ZERBITZU BEREZIAK EMATEKO TASAK

6. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da honako zerbitzu eta administrazio jarduera hauek egitea:

a) Ibilgailu handiak hirian barna gidatu, zaindu eta laguntzeko zerbitzua. Horri dagokionez, garraio astuntzat hartzen dira baimen berezia behar duten garraioak, Ibilgailuei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluarekin bat, haien masak, tamainak edo zoladuran egiten duten presioa erregelamenduzkoak gainditzeagatik.

b) Hiriko trafikoa erregulatu eta kontrolatzeko jarduera bereziak, ibilgailuen zirkulazioa errazte aldera, baldin jarduera horiek Udaltzaingoak trafikoa seinalatu eta antolatzeko egin ohi dituenak ez badira.

c) Partikularrek eragindako Udaltzaingoaren beste edozein zerbitzu berezi, aurreko apartatuetan jaso gabea.

Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Tasa hau ordaintzeko betebehar solidarioa dute garraio berezia egiten duen ibilgailuaren jabeek (pertsona naturalak edo juridikoak), edo zerbitzu hori eman dadin eskatzen dutenek, kasuaren arabera.

4. artikulua. Zaintza bereziko zerbitzuarengatik ordaindu beharreko tasak ezarriko dira zerbitzua egiten emandako denbora eta erabilitako baliabideen arabera, eta aplikatuko dira ordenantza honetako eranskinean agertzen diren tarifak.

Zerga-oinarria.

5. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskabide bakoitza edo egindako jarduera bakoitza.

Karga-tasa.

6. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

7. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Sortzapena.

8. artikulua. Zergak ordaintzeko betebeharra sortzen da kasuan kasuko baimena eskatzen denean edo zerbitzu bereziari ekiten zaionean, hura eskatu zein ez eskatu.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UDALTZAINGOAREN ZERBITZU BEREZIAK EMATEKO TASAK

6. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

–Parte hartzen duen udaltzain bakoitzeko, ordu edo ordu zatiki bakoitzeko

16. ordenantza fiskala

–Parte hartzen duen Udaltzaingoaren auto bakoitzeko, ordu edo ordu zatiki bakoitzeko

21,60

–Parte hartzen duen Udaltzaingoaren motor bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

11,50

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IZAPIDETZEKO HIRIGINTZA-LIZENTZIAK, OBREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA, OBREN IKUSKARITZA-ESPEDIENTEAK ETA HIRIGINTZAKO BESTELAKO JARDUKETAK

7. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Honako hau da tasen zerga-egitatea:

Zerbitzu publiko bat egitea edo tokiko eskumeneko jarduera administratibo bat egitea zuzenbide publikoko araubidean, honako hauekin zerikusia duena: hirigintza-lizentzien izapidetzea, obren erantzukizunpeko aitorpena, aurretiazko komunikazioa, obren ikuskaritza-espedienteak eta hirigintzako bestelako jarduketak. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan.

3. artikulua. Batzuk aipatze aldera, ordainarazpena aplikatuko zaie honako hauekin loturiko administrazio zerbitzuei:

a) Espedienteak izapidetzea hirigintza-lizentziari loturiko egintzetarako eta erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren araubideari loturiko egintzetarako, hots, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean zehaztu egintzetarako:

Hala, honako hauek lizentzia behar dute:

a) Mota guztietako eraikuntza- eta instalazio-obrak, oin berrikoak badira.

b) Lehendik dauden mota guztietako eraikin edo instalazioak handitzeko obrak.

c) Bestelako eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatzen edo berritzen dituzten obrak.

d) Eraikinen barneko banaketa aldatzen duten obrak, erabilera edozein izanik ere.

e) Behin-behinean egin beharreko obrak eta erabilerak.

f) Hirigintza-partzelazioak eta landa-lurreko finkak bereiztea eta zatitzea.

g) Lur-mugimenduak, hala nola lur-erauzketak, lur-berdinketak, hondeaketak eta betelanak, baldin eta ez badira zehaztu eta programatu onetsiriko urbanizazio edo eraikitze proiektu baten barnean gauzatzeko obra gisa.

h) Eraikinak eta instalazioak lehenengoz erabiltzea edo okupatzea, oro har, eta haien erabilera aldatzea.

i) Eraikinen eraispena, hur-hurreko aurri egoeran deklaratuena izan ezik.

j) Lurpeari eragiten dioten instalazioak.

k) Zuhaitzak eta zuhaixkak moztea, baldin badira zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke, izan planeamendu onetsia nahiz ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak direnean.

l) Presa, idoi eta defentsa-obrak egitea eta ubide publikoak zuzentzea, ez badira interes orokorreko obra publikoak.

m) Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazio emakida behar izanda ere.

n) Eta, oro har, erregelamendu bidez seinalatzen diren egintzak, berekin ekartzeagatik obrak, edo lurzoruaren nahiz lurpearen erabilera handiagoa, haien erabilera pribatiboa edo erabilera ez-normala edo lurren berezko nekazaritza edo oihangintzako erabileraz bestelakoa.

Eta erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa beharko dute:

a) Merkataritza jardueran aritzeko lokalak egokitzearekin lotutako obrak egitea, aplikatzekoa den araudi sektorialaren arabera.

b) Garrantzi edo tamaina txikiko obrak, kasuan kasuko udal ordenantzetan ezartzen direnak.

c) Itxiturak eta hesiak.

d) Bide publikotik ikusten ahal diren publizitate kartelak.

e) Obra txikiak.

f) Eraiki aurreko lanak, adibidez zundaketak, prospekzioak, laginak eta saiakuntzak.

Indarreko legeak hala eskatuta, obra ondoko egiaztapen kontrol espedienteak izapidetzea, hirigintza-lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena behar duten obretan.

Lurzoru, lurgain edo lurpearen besterentze-eta desafektazio-espedienteak izapidetzea, interes partikularra dela eta.

Partikularrek eskaturiko hirigintza tresnak izapidetzea, jabari eta erabilera pribaturako direnean eta udalerriaren onurarako egiten ez badira:

a) Plan bereziak.

b) Xehetasun azterketak.

c) Arestian adierazitako tresnen aldaketak, Udal Plan Orokorrekoak eta plan partzialetakoak.

Salbuespenak.

4. artikulua. Honako hauek salbuetsirik daude ordenantza honen xedeko tasa ordaintzetik:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen erakunde juridikoak.

b) Mankomunitateak, udalen batasunak, eta administrazio barrutiak, baldin eta Burlatako Udala kide bada, bai eta horiek beren helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

Subjektu pasiboa.

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak, eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare bereizia diren entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketak eskatzen badituzte, edo onura hartzen badute edo ukituta gertatzen badira egindako hirigintza-jarduketen edo emandako lizentzien ondorioz edo aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenen edo aurretiazko komunikazioen ondorioz.

Obra eraikitzen edo kontratatzen dutenek zergaduna ordezten ahalko dute ezarritako tasetan, lurzoruari eta hiri-antolamenduari buruzko araudian aurreikusitako hirigintza-lizentziak ematen direnean.

Zerga-oinarria.

6. artikulua. Kargaren zerga-oinarria kalkulatzeko, tarifen eranskinean ezartzen denaren arabera, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Eraikuntza, instalazio edo obrarako aurreikusten den kostu erreal eta benetakoa, halakotzat harturik 1. ordenantza fiskalaren 6. artikuluan zehazten den bezala, (Eraikuntza, instalazio edo obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza).

b) Zenbateko finko bat.

Karga-tasa.

7. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

8. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Sortzapena.

9. artikulua. Tasa eta, beraz, ordaindu beharra sortzen da zerga-egitatea osatzen duen udal zerbitzua edo jarduera egiten hasten denean, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 107. artikuluari jarraikiz.

Ondorio horietarako, zerbitzu edo jarduera hori abiatu dela ulertuko da hauetakoren bat aurkezten den egunean: hirigintza-lizentziaren eskaera, erantzukizunpeko adierazpena edo dagokion izapidetzearen eskaera, ordenantza fiskal honen xede denean. Obra ondoko egiaztapen kontrolaren kasuan, tasa sortuko da behin ikuskaritza espedientea abiatu denean.

Baldin obra edo bestelako jarduketak abiatu edo gauzatu badira aurkeztu gabe obra-lizentziaren eskaera edo erantzukizunpeko adierazpena, tasa sortuko da benetan hasten denean behar den zerbitzua edo administrazio jarduera, zehazteko delako obra edo jarduketa hori baimena jasotzeko modukoa den ala ez, edo ordenamendu juridikoaren araberakoa den ala ez.

Behin lizentzia eskatuta, edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta, edo dagokion izapidetzea eskatuta, eskatzaileak hari uko egiten badio edo atzera egiten badu, tasa %50 murriztuko da. Interesdunak eskatu egin beharko du itzulketa hori egin dakiola. Obren kasuan, murriztapen hori aplika dadin, ezinbesteko baldintza izanen da obra hasi gabe egotea.

Udalak lizentzia edo baimena ukatzen badu, edo erantzukizunpeko adierazpenaren eraginkortasunik eza adierazten badu, edo dagokion hirigintza-tresna onesten ez badu, tasa %50 murriztuko da. Interesdunak eskatu egin beharko du itzulketa hori egin dakiola.

Kudeaketa arauak.

10. artikulua.

1) Erantzukizunpeko adierazpenaren araubideari edo aurretiazko komunikazioari lotutako obrek, autolikidazio sistema bidez ordainduko dute zerga.

Adierazpena edo komunikazioarekin batera, nahitaez honako hauek aurkeztu behako dira: Burlatako Udalak emanen duen autolikidazio-agiria, behar bezala beteta, eta dagokion tasaren ordainagiria. Betebehar hori ez betetzea zerga arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoaren arabera zehatzen ahal dena.

Obrari ekin bazaio edo obra gauzatu bada aurkeztu gabe nahitaez aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpena edo kasuan kasuko aurretiazko komunikazioa, dagokion autolikidazioa egin beharko da.

2) Obra-lizentziaren araubidean dauden obren kasuan, nahitaezko obra-lizentzia eman zaien obren kasuan, edo nahitaezko lizentziarik gabe abiatu edo egindako obren kasuan, tasaren kuota ordaindu beharko da, gehienez ere bi hilabeteko epean, une hauetatik zenbatzen hasita:

a) Lizentzia jakinarazten den egunetik, edo –hura oraindik eskatu, eman edo ukatu gabe egonda– behar den zerbitzua edo administrazio jarduera benetan abiatu denetik, zehazteko delako obra edo jarduketa hori baimena jasotzeko modukoa den ala ez, edo ordenamendu juridikoaren araberakoa den ala ez; azken kasu horretan, egindako ordainketak ez dakar berekin ez inolako presuntziorik, ez eskubideen adierazpenerako inolako egintzarik subjektu pasiboaren alde.

b) Proiektua aldatzeagatik likidazio osagarririk baldin bada, proiektu berriaren baimena jakinarazten denetik aurrera, lizentziarik behar badu.

3) Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua edo xedea aldatzen bada, eta horren aurrekontuak gora egiten badu, subjektu pasiboek tasaren likidazio edo, hala behar denean, autolikidazio osagarri bat aurkeztu beharko dute, hasierako aurrekontuaren eta aldaketaren ondoriozkoaren artean dagoen aldea dela eta, ordenantza honetan ezarritako epe, baldintza eta ondorioei lotuta.

4) Gainerako kasuetan, tasaren kuota gehienez ere hogeita hamar eguneko epean ordaindu beharko da, likidazioaren jakinarazpena egiten denetik hasita.

11. artikulua.

1) Udal administrazioak egiaztatuko du likidazioak eta autolikidazioak egin direla ordenantza honen arauak zuzen aplikatuz eta, beraz, arau horien emaitza direla kalkulatutako oinarri eta kuotak.

2) Udal administrazioa likidazioekin edo, hala behar badu, autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Era berean, subjektu pasiboak aitortu ez dituen zerga-egitateen likidazioa eginen du.

Arau hausteak eta zehapenak.

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IZAPIDETZEKO HIRIGINTZA-LIZENTZIAK, OBREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA, OBREN IKUSKARITZA-ESPEDIENTEAK ETA HIRIGINTZAKO BESTELAKO JARDUKETAK

7. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

1. EPIGRAFEA.–HIRIGINTZA-LIZENTZIAK, ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAK ETA AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOAK IZAPIDETZEA

1.1) Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko eta zuhaitzak mozteko lizentziak izapidetzea, bai eta lizentzia behar duten gainerako egintzak ere, aurreko apartatuetan jaso gabeak:

–1.1.1. Oro har, hirigintzako obra-lizentzia guztien tasa kalkulatuko da, ez bada besterik adierazten, 6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuz karga-tasa hau

%1,00

–1.1.2. Aldez aurretik oinarrizko proiektuarekin lizentzia eskuratu zuten eta indarreko legearen arabera exekuzio-proiektua aurkeztu beharra duten hirigintzako obra-lizentzien kasuan, tasa honela kalkulatuko da:

* 1.1.2.1. Exekuzio-proiektuaren zerga-oinarriaren (ordenantza honen 6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztua) eta oinarrizko proiektuaren bidez emandako lizentziaren EIOZaren zerga-oinarriaren arteko aldeari, karga-tasa hau aplikatuko zaio

* 1.1.2.2. Bi proiektuen azterketa konparatiboagatik, exekuzio-proiektuaren zerga-oinarriari (ordenantza honen 6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztua), karga tasa hau

%1,00

‰1,00

–1.1.3. Emandako obra-lizentzien aldaketarako lizentzien kasuan, tasa kalkulatuko da lizentzia emandako obraren eta aldaketa obraren zerga-oinarriari (6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztua) karga-tasa hau aplikatuz

‰1,00

Betiere, gutxienekoa hau da:

103,00

1.2) Obren erantzukizunpeko adierazpena izapidetzea:

–1.2.1. Zerga-oinarria 2.500,00 euro (hau barne) bitartekoa bada, betiere 6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztua, obren erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko

26,00

–1.2.2. Zerga-oinarria 2.501,00 eta 5.000,00 euro (hau barne) bitartekoa bada, betiere 6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztua, obren erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko

51,50

–1.2.3. Zerga-oinarria 5.001,00 eta 7.500,00 euro (hau barne) bitartekoa bada, betiere 6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztua, obren erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko

77,00

–1.2.4. Zerga-oinarria 7.501,00 eta 10.000,00 euro (hau barne) bitartekoa bada, betiere 6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztua, obren erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko

103,00

–1.2.5. Zerga-oinarria 10.001,00 eurotik gorakoa bada, betiere 6.a) artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztua, tasa kalkulatuko da zerga-oinarri horri aplikatuz, obren erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko, karga-tasa hau

%1

1.3) Finken partzelazio-, bereizte-, elkartze- eta zatitze-lizentziak izapidetzea:

Lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira (euro/m²)

–1.3.1. Landa-lurzoruan edo zoru urbanizaezinean:

0,15

–1.3.2. Hiri-lurzoruan

2,05

Gutxienekoa honako hau izanik

Bereiztearen beharrik ez dagoela deklaratzea

103,00

103,00

1.4) Eraikinen lehen erabilerako edo lehengoz okupatzeko lizentziak izapidetzea:

–1.4.1. Lehen erabilerako lizentziak izapidetu eta ebazteagatik, gorakako etxebizitzen nahiz binakakoen, atxikien eta gisakoen sustapenei dagozkienak, etxebizitza bakoitzeko

51,50

–1.4.2. Familia bakarreko etxebizitza bakartu baten lehen erabilerako lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteagatik

51,50

–1.4.3. Lehendik dauden etxebizitzen lehen erabilerako lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteagatik, bizigarritasun-baldintzetan aldaketa eragin duen obra egin bada eta ondorioz beharrezkoa bada lehen erabilerako lizentzia berri bat:

51,50

1.5) Bestelako hirigintzako lizentzia eta baimenak izapidetzea:

–1.5.1. Eraikinen erabilera partez edo osoki aldatzen duen baimen bakoitza izapidetu eta/edo ebazteagatik

616,25

–1.5.2. Eraikinen dentsitatea partez edo osoki aldatzen duen baimen bakoitza izapidetu eta/edo ebazteagatik

616,25

–1.5.3. Dorre-garabien instalazio eta funtzionamendurako lizentzia bakoitza izapidetu eta/edo ebazteagatik

123,25

–1.5.4. Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak egiteko, aire zabalean zein esparru itxietan izan, ohiz-kanpoko baimen-espediente bakoitza izapidetu eta/edo ebazteagatik

123,25

–1.5.5. Ondasunen tasazio-espediente bakoitza izapidetu eta/edo ebazteagatik

Tasazio txostena kanpoko teknikari batek egiten badu, horrek sortutako kostua ordaindu beharko da

51,50

–1.5.6. Oztopo arkitektonikoak kentzeak eraginiko desjabetze-espediente bakoitza izapidetu eta/edo ebazteagatik

Zenbateko horri kudeaketaren eta tasazioaren kanpoko kostua gehituko zaio

103,00

–1.5.7. Lurzoru, lurgain edo lurpearen besterentze- eta desafektazio-espedienteak izapidetu eta/edo ebazteagatik, interes partikularra dela-eta edo, kasua bada, beharrik ez dagoela deklaratzea

Zenbateko horri kudeaketaren eta tasazioaren kanpoko kostua gehituko zaio

103,00

–1.5.8. Berezko tarifarik ez duten gainerako lizentzia edo baimenak izapidetu eta/edo ebazteagatik

103,00

–1.5.9. Lizentzia luzatzeko espediente bakoitza edo analogoa den administrazio-egintza bakoitza izapidetu eta/edo ebazteagatik

26,00

1.6) Obra-lizentzien titulartasuna aldatzeko aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena:

Ez du tasarik sortuko obra-lizentzien titulartasuna aldatzeko aurretiazko komunikazioak edo erantzukizunpeko adierazpenak

2. EPIGRAFEA.–OBRA ONDOKO KONTROLA ETA EGIAZTAPENA

Erantzukizunpeko adierazpenen araubideari edo obra-lizentziari loturiko obra ondoko kontrola izapidetzeagatik (deusetan ukatu gabe 1.1 eta 1.2 apartatuetan ezarritakoa)

103,00

3. EPIGRAFEA.–BESTELAKO HIRIGINTZA-JARDUKETAK

3.1) Partikularrek eskaturiko hirigintza tresnak izapidetzea, jabari eta erabilera pribaturako direnean eta udalerriaren onurarako egiten ez badira:

–3.1.1. Xehetasun-azterketa bakoitza eta halakoen aldaketa bakoitza izapidetzeagatik

205,50

–3.1.2. Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 61.1 artikuluko plan berezi bakoitza eta halakoen aldaketa bakoitza izapidetzeagatik

* 3.1.2.1. Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 61.1 artikuluko plan bereziaren kasuan, irisgarritasuna hobetzeari dagokionez

411,00

205,50

–3.1.3. Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 61.2 artikuluko plan berezi bakoitza eta halakoen aldaketa bakoitza izapidetzeagatik

1.027,00

–3.1.4. Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 62. artikuluko plan berezi bakoitza eta halakoen aldaketa bakoitza izapidetzeagatik

3.081,00

–3.1.5. Udal Plan Orokorraren edo plan partzial baten aldaketa bakoitza izapidetzeagatik

3.081,00

Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi arte, egun izapidetzen ari baita, 3.1.3 eta 3.1.4 epigrafeetako hirigintza-tresnak izapidetzeko tasak, Udalak behin-behinekoz onetsitako Udal Plan Orokorreko determinazioak osorik jasotzen badituzte, %50eko murriztapena izanen dute

3.2) Bestelako jarduketak izapidetzea:

–3.2.1. Interes edo onura publikoaren deklarazioagatik

154,05

–3.2.2. Planetan, arauetan edo ordenantzetan jasotzen diren eta berariazko kuotarik ez duten bestelako jarduketengatik

103,00

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA OROTARIKO JARDUEREN ESPEDIENTEAK, HAIEN HASIERA, TITULARTASUN ALDAKETA, UZTEAK ETA IKUSKAPENAK IZAPIDETZEKO

8. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea ezartzen da zerbitzu tekniko eta administratiboak emateagatik honako hauei loturik:

a) Indarreko ingurumen araudiaren arabera, jarduera sailkatuaren udal lizentzia edo jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpena behar duten instalazio eta jarduerak ezartzea, birdefinitzea, ustiatzea, lekualdatzea, eta haietan aldaketa funtsezko edo ez-funtsezkoak egitea.

b) Jarduera sailkatuak edo sailkatu gabeak hasteko erantzukizunpeko adierazpenak.

c) Titulartasun aldaketaren edo jarduera uztearen aurretiazko komunikazioa, kasuan kasukoa.

d) Jarduera guztietan, ondoko kontrolaren edo ikuskapenaren espedientea izapidetzea.

Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta, nortasun juridikorik ez izan arren, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia ematen, aldatzen edo berrikusten bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena.

Zerga-oinarria.

4. artikulua. Kargaren zerga-oinarria kalkulatzeko, tarifen eranskinean ezartzen denaren arabera, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Azalera, halakotzat hartuz, eraikuntzen edo lokalen kasuan, jarduerak okupatuko duen azalera eraiki osoa, hartan aritzeko behar diren lokal atxiki guztiak barne.

b) Zenbateko finko bat.

Karga-tasa.

5. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

6. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Sortzapena.

7. artikulua. Tasa eta, beraz, ordaindu beharra sortzen da zerga-egitatea osatzen duen udal zerbitzua edo jarduera egiten hasten denean, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 107. artikuluari jarraikiz.

Ondorio hauetarako, jarduera sailkatuen kasuan, jarduera edo zerbitzua hasitzat joko da lizentzia-eskaera edo jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpena aurkezten den egunetik.

Jarduera-hasieraren kasuan, jarduera sailkatua izan zein ez, jarduera edo zerbitzua hasitzat joko da hasieraren erantzukizunpeko adierazpena aurkezten den egunetik.

Jardueren ikuskapenen kasuan, dagokion ikuskapena egiteko zerbitzua edo administrazio jarduera benetan hasten denean.

Baldin jarduera hasi bada aurkeztu gabe behar den lizentzia-eskaera edo erantzukizunpeko adierazpena, tasa sortuko da benetan hasten denean behar den zerbitzua edo administrazio jarduera, zehazteko delako jarduera edo jarduketa hori baimena jasotzeko modukoa den ala ez, edo ordenamendu juridikoaren araberakoa den ala ez.

Behin lizentzia-eskaera edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta, eskatzaileak uko egiten badio edo atzera egiten badu, tasa %50 murriztuko da, baldin eta jarduera hasi ez bada. Interesdunak eskatu egin beharko du itzulketa hori egin dakiola.

Udalak lizentzia ukatzen badu, edo dagokion erantzukizunpeko adierazpenaren eraginkortasunik eza adierazten badu, tasa %50 murriztuko da. Interesdunak eskatu egin beharko du itzulketa hori egin dakiola.

Kudeaketa arauak.

8. artikulua.

1) Tasaren likidazioa onetsita, interesdunak dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du gehienez ere hogeita hamar egun baliodunean, jakinarazpena jasotzen duenetik hasita; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

2) Erantzukizunpeko adierazpenaren araubideari edo aurretiazko komunikazioari lotutako jarduera sailkatuek eta edozein jarduera moten hasierek autolikidazio sistema bidez ordainduko dute zerga.

Adierazpenarekin batera, nahitaez honako hauek aurkeztu behako dira: Burlatako Udalak emanen duen autolikidazio-agiria, behar bezala beteta, eta dagokion tasaren ordainagiria. Betebehar hori ez betetzea zerga arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoaren arabera zehatzen ahal dena.

Jarduera hasi edo gauzatu bada aurkeztu gabe nahitaez aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpena edo kasuan kasuko aurretiazko komunikazioa, dagokion autolikidazioa egin beharko da.

Betebehar hori ez betetzea zerga arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoaren arabera zehatzen ahal dena.

9. artikulua.

1) Udal administrazioak egiaztatuko du likidazioak eta autolikidazioak egin direla ordenantza honen arauak zuzen aplikatuz eta, beraz, arau horien emaitza direla kalkulatutako oinarri eta kuotak.

2) Udal administrazioa likidazioekin edo, hala behar badu, autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Era berean, subjektu pasiboak aitortu ez dituen zerga-egitateen likidazioa eginen du.

Arau-hausteak.

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA OROTARIKO JARDUEREN ESPEDIENTEAK, HAIEN HASIERA, TITULARTASUN ALDAKETA, UZTEAK ETA IKUSKAPENAK IZAPIDETZEKO

8. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

1. EPIGRAFEA.–JARDUERA SAILKATUEI DAGOKIEN GUZTIA IZAPIDETZEA

1.1) Jarduera sailkatua ezarri, aldatu eta berrikusteko lizentziak izapidetzea

–1.1.1) Jarduera sailkatuaren lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteko tasa

1.438,00

–1.1.2) Jarduera sailkatuaren lizentziaren funtsezko aldaketa, jarduera sailkatuaren lizentzia berrikustea dakarrena: jarduera-lizentziaren berrikuspen bakoitza izapidetzeko eta ebazteko tasa

1.438,00

–1.1.3) Jarduera sailkatuaren lizentziaren funtsezko aldaketa, jarduera sailkatuaren lizentzia berrikustea ez dakarrena: jarduera-lizentziaren aldaketa partzial bakoitza izapidetzeko eta ebazteko tasa

719,00

–1.1.4) Jarduera sailkatuaren lizentziaren aldaketa ez-funtsezkoa: udal txostena izapidetzeko eta emateko tasa

Txostenik egiten ez den kasuetan, ez da tasarik sortuko.

103,00

Erregistro ofizialetan inskribaturiko irabazi-asmorik gabeko entitateei murriztapena eginen zaie behar den tasaren gainean, honako ehuneko honetan:

%50

1.2) Jarduera sailkatua ezarri, aldatu eta berrikusteko erantzukizunpeko adierazpena izapidetzea

–1.2.1) Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpen bakoitza izapidetzeko tasa

719,00

–1.2.2) Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenaren aldaketa funtsezkoa, jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpena berrikustea dakarrena: jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenaren berrikuspen bakoitza izapidetzeko eta ebazteko tasa

719,00

–1.2.3) Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenaren aldaketa funtsezkoa, jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpena berrikustea ez dakarrena: jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenaren aldaketa partzial bakoitza izapidetzeko tasa

359,50

–1.2.4) Jarduera sailkatuaren aldaketa ez-funtsezkoa: udal txostena izapidetzeko eta emateko tasa

Txostenik egiten ez den kasuetan, ez da tasarik sortuko.

56,50

Erregistro ofizialetan inskribaturiko irabazi-asmorik gabeko entitateei murriztapena eginen zaie behar den tasaren gainean, honako ehuneko honetan:

%50

1.3) Jarduera sailkatua hasteko erantzukizunpeko adierazpena izapidetzea:

–1.3.1) Jarduera sailkatua hasteko erantzukizunpeko adierazpen bakoitza izapidetzeagatik

Egiaztagiria tasaren barnean dago

256,75

–1.3.2) Jarduera sailkatua hasteko erantzukizunpeko adierazpen bakoitza edo irekitzeko lizentzia bakoitza izapidetzeagatik, jardueran aldaketa funtsezko bat egin ondoren

* 1.3.2.1) Jarduera sailkatuaren lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena berrikusi denean

Egiaztagiria tasaren barnean dago

* 1.3.2.2) Jarduera sailkatuaren lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena partzialki berrikusi denean

Egiaztagiria tasaren barnean dago

256,75

154,05

–1.3.3) Jarduera sailkatua hasteko erantzukizunpeko adierazpenaren edo irekitzeko lizentziaren aldaketa bakoitza izapidetzeagatik, jardueran aldaketa ez-funtsezkoa egin ondoren

* 1.3.3.1) Obra handiak egin behar izan direnean eta, ondorioz, horren dokumentazioa egiaztatu

Egiaztagiria tasaren barnean dago

* 1.3.3.2) Obra handirik egin behar ez denean

Egiaztagiria tasaren barnean dago

205,40

103,00

–1.3.4) Gehienez ere urtebetez lokal bat aldi baterako irekitzeko erantzukizunpeko adierazpen edo lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteagatik, beste lokal batean egiten diren jarduerak lekualdatzeko

103,00

Erregistro ofizialetan inskribaturiko irabazi-asmorik gabeko entitateei murriztapena eginen zaie behar den tasaren gainean, honako ehuneko honetan:

%50

1.4) Titulartasun aldaketaren aurretiazko komunikazioa, jarduera sailkatuaren lizentzian edo erantzukizunpeko adierazpenean, eta jarduera sailkatuaren irekitzeko lizentzian edo hasieraren erantzukizunpeko adierazpenean:

Titulartasun aldaketaren aurretiazko komunikazioak ez du tasarik sortuko, aldaketa gertatzen denean jarduera sailkatuaren lizentzian edo erantzukizunpeko adierazpenean, edo jarduera sailkatuaren irekitzeko lizentzian edo hasieraren erantzukizunpeko adierazpenean

1.5) Jarduera sailkatuaren hasiera egiaztatzeko agiriak ematea:

Egiaztagiria emateagatik, horren kostua sartzen ez denean jarduera sailkatua hasteko erantzukizunpeko adierazpenen espedienteak izapidetzeko tasan, bai eta titulartasun aldaketaren aurretiazko komunikazioa egiten denean ere

10,30

2. EPIGRAFEA.–JARDUERA SAILKATU GABEEI DAGOKIEN GUZTIA IZAPIDETZEA

2.1) Jarduera sailkatu gabekoa hasteko erantzukizunpeko adierazpena izapidetzea:

–2.1.1. Jarduera sailkatu gabea hasteko erantzukizunpeko adierazpenaren espedientea izapidetzeagatik

Egiaztagiria tasaren barnean dago.

154,05

–2.1.2. Jarduera sailkatu gabea hasteko espedientea izapidetzeagatik, obrak egin ondoan berriz irekiko delako

77,05

–2.1.3. Gehienez ere urtebetez jarduera sailkatu gabe bat aldi baterako hasteko erantzukizunpeko adierazpena izapidetzeagatik, beste lokal batean egiten diren jarduerak lekualdatzeko

77,05

Tasa likidatuko da lokalak irekita irauten duen proportzioan. Behin-behineko likidazio bat eginen da, lizentzia ematean edo jarduera sailkatu gabea hasteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztean aurreikusitako denboraren arabera; gero, irekiera benetan bukatzen denean, behin betiko likidazioa eginen da

–2.1.4. Aisialdirako biltokia (iraunkorra edo aldi baterakoa) martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpenaren espedientea izapidetzeagatik

Egiaztagiria tasaren barnean dago

* 2.1.4.1. Aisialdirako aldi baterako biltokia erabiltzeko lizentzia berritze bakoitza izapidetu eta ebazteagatik

Egiaztagiria tasaren barnean dago

25,70

10,30

Erregistro ofizialetan inskribaturiko irabazi-asmorik gabeko entitateak honako murriztapen hau eginen da tasaren gainean

%50

2.2) Titulartasun aldaketaren aurretiazko komunikazioa, jarduera sailkatu gabearen irekitzeko lizentzian edo hasieraren erantzukizunpeko adierazpenean:

Titulartasun aldaketaren aurretiazko komunikazioak ez du tasarik sortuko, aldaketa gertatzen denean jarduera sailkatu gabearen irekitzeko lizentzian edo hasieraren erantzukizunpeko adierazpenean

2.3) Jarduera sailkatu gabearen hasiera egiaztatzeko agiriak ematea:

Egiaztagiria emateagatik, horren kostua sartzen ez denean jarduera sailkatu gabea hasteko erantzukizunpeko adierazpenen espedienteak izapidetzeko tasan, bai eta titulartasun aldaketaren aurretiazko komunikazioa egiten denean ere

10,30

3. EPIGRAFEA.–JARDUERA GUZTIEN HASIERAREN IKUSKAPEN FASEA IZAPIDETZEA

–3.1. Edozein jarduera hasteko ikuskapen fasea izapidetzeagatik (1.3 eta 2.1 epigrafeetan ezarritakoa gorabehera), espedienteak xede duen lokalean eraikitako azaleraren metro koadroko

5,15

–3.2. Edozein jarduera garatzen ari deneko ikuskapen fasea izapidetzeagatik (1.3 eta 2.1 epigrafeetan ezarritakoa gorabehera), espedienteak xede duen lokalean eraikitako azaleraren metro koadroko

2,60

Erregistro ofizialetan inskribaturiko irabazi-asmorik gabeko entitateei murriztapena eginen zaie behar den tasaren gainean, honako ehuneko honetan:

%50

Apartatu hauetako zerga-egitateek izanen dute likidatu beharreko 6.000,00 euroko gehieneko muga zergapeko egintzengatik, eta 100,00 euroko gutxieneko muga

4. EPIGRAFEA.–OSTATUAREN EDO KAFETEGIAREN LIZENTZIA BIRDEFINITZEA, OSTATU BEREZIA EDO IKUSKIZUNETARAKO KAFETEGIA IZATEKO

Lizentzia birdefinitzen den bakoitzeko, jardueraren izena eta funtzionamendu-araubidea egokitzeko, ostatu berezia edo ikuskizunetarako kafetegia bilakatzeko

256,75

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN ETA BESTELAKO ARAUETAN AURREIKUSITAKO ONESPENERAKO ETA KONTROLERAKO IKUSKAPENEN ETA ESKU-HARTZEEN GAINEKO TASAK

9. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea ezartzen da Udaleko langileek honako xede honekin egiten duten jardueragatik:

a) Egiaztatzea betetzen dela osasungintzaren eta jarduera sailkatuen (8. ordenantzan aurreikusirik ez dagoenerako) arloko araudiak ezartzen duena, eta orobat gainerako ordenantza, udal erabaki eta arau aplikagarriei dagokienez, betetzen ez badira edo ustez arau-hausterik bada.

3. artikulua. Ikuskapenak honako bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egiten ahalko ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Subjektu pasiboak.

5. artikulua. Ordaintzera beharturik egonen dira:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa egiten denean, uste bada –txosten teknikoaren arabera– ausartegi justifikatu gabekoa dela edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela, salatzailearen gain geldituko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

Zerga-oinarria.

6. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza.

Karga-tasa.

7. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

8. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Tasaren sortzapena.

9. artikulua. Tasa sortuko da udal langileek ikustaldiak eta egiaztapenak egiten dituztenean, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, eta arau hauek izanen ditu osagarri:

a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

Tasaren kudeaketa.

10. artikulua. Ikuskatzaileek agerraldia egin izanaren berri emanen diote behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta adieraziz ea salaketa, kasua bada, ausartegitzat edo arrazoitu gabetzat hartzen den, eta hark kasuari dagokion likidazioa eginen du, eta, behar izanez gero, zigorra gehituko da, eta behar den organoari onespena proposatuko zaio.

Onetsitakoan, zergapekoari jakinaraziko zaio, eta kuota ordaindu beharko da jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean. Ordaintzen ez bada, bestelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

Arau hausteak eta zehapenak.

11. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENAK EGITEKO

9. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

Hona hemen ikuskapenek sortzen dituzten tasak:

1. EPIGRAFEA.–OSASUNGINTZAREN ETA JARDUERA SAILKATUEN ARLOKO ARAUDIAK EZARTZEN DUENA BETETZEN DELA EGIAZTATZEA, ETA OROBAT GAINERAKO ORDENANTZA, UDAL ERABAKI ETA ARAU APLIKAGARRIEI DAGOKIENEZ, BETETZEN EZ BADIRA EDO USTEZ ARAU-HAUSTERIK BADA

Tasa, ikuskapeneko ikustaldi bakoitzeko, udal teknikarien 1,5 lanordurainoko iraupenarekin

72,00

Hortik gorako ordu edo zatiki bakoitzeko:

36,00

2. EPIGRAFEA.–BESTELAKO IKUSTALDIAK

Laneguna

Jaieguna

–Parte hartzen duen A mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

52,38

68,09

–Parte hartzen duen B mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

45,53

59,19

–Parte hartzen duen C mailako udaltzain bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

61,28

79,66

–Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

42,11

54,74

–Parte hartzen duen D mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

27,00

35,10

–Parte hartzen duen E mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

25,16

32,71

UDAL ORDENANTZA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK KENDU ETA GORDETZEKO

10. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea sortzen da Udalaren zerbitzuek ibilgailuak ibilgetzeko edo kentzeko zerbitzua egitean (ekintza hasia izan ala bukatua) eta, ondotik, interesdunari itzuli bitartean gordetzean.

3. artikulua. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude honako hauek:

1) Behar den baimena duten kabalkada, desfile, segizio, kirol-saio edo beste jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kentzen diren ibilgailuak.

2) Aparkaturik dauden tokian bide publikoa konpontzea edo garbitzea eragozteagatik kentzen diren ibilgailuak.

3) Jabeei ebatsitako ibilgailuak, bide publikotik kentzen direnean. Jabeak, horretarako, lapurreta salaketaren kopia aurkeztu beharko du.

Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena.

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra sortuko da zerbitzua egitean edo, besterik gabe, egiten hastean, eta une horretan bertan sortuko da, orobat, ibilgailua kentzeko tasa.

5. artikulua. Ibilgailua kendu eta 24 ordu iraganik sortuko da ibilgailua gordetzeko tasa.

Halaber, ordaindu beharra eta tasaren sortzapena etorriko da ibilgailua kentzen eta gordetzen bada epailearen aginduz edo errekerimendua egiteko agintari eskuduna denaren aginduz, eta hori jasanaraziko zaio zerbitzua egitea ekarri duen prozeduraren ondoriozko gastu edo kostuen erantzule denari.

Subjektu pasiboa.

6. artikulua. Indarrean dagoen legezko araudian xedatutakoari jarraikiz, ibilgailuaren gidariak ordaindu beharko du tasa, eta ibilgailuaren titularrak subsidiarioki erantzunen du.

Karga-tasa.

7. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Karga-oinarria.

8. artikulua. Ibilgetu, kendu edo gorde den ibilgailu bakoitza da karga-oinarria.

Salbuespenak.

9. artikulua. Soilik onartzen dira lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak.

Kuota.

10. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Tributuaren kudeaketa.

11. artikulua. Ordainarazpen honen diru-bilketarako arau berezi gisa, ezarri da Udaltzaingoaren diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko direla zerbitzu honek sortuko dituen tasak. Udaltzainek, ordainketa frogatzeko, behar den ordainagiriak edo tributu efektuak emanen dituzte.

12. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko, harik eta hura kendu eta gordetzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

13. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du baztertzen inola ere ordaindu beharra zirkulazio arauak hausteagatik bestalde dauden zehapen edo isunak, halakorik baldin badago.

Jabeek eraman gabeko ibilgailuak.

14. artikulua. Udalak adjudikatu eginen ditu bere gordailuetan dauzkan ibilgailuak, jarraikiz xedaturik dagoenari bide publikoan abandonatutako nahiz aparkatutako ibilgailuei buruzko 1965eko ekainaren 15eko eta 1967ko martxoaren 8ko aginduetan eta ibilgailu abandonatuak bide publikotik kendu eta gordetzeari buruzko 1974ko otsailaren 14ko aginduan.

UDAL ORDENANTZA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK BIDE PUBLIKOTIK KENDU ETA GORDETZEKO

10. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

IBILGAILU MOTA

GEHIENEZ ERE
3.500 KG-KO PISUA
DUTEN IBILGAILUAK.
ZIKLOMOTORRAK
ETA MOTOZIKLETAK

2 TM-TIK GORAKO
PISUA DUTEN
IBILGAILUAK.
FURGOIA

5 TM-TIK GORAKO PISUA DUTEN IBILGAILUAK.
NEURRIZ GAINDIKOA

1. EPIGRAFEA

Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren gordailuetara eramanik

123,75

165,35

322,00

2. EPIGRAFEA

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal gordailuetara eramateko lanak hasiak direlarik, nahiz eta lan hori ezin burutu, gidaria edo pertsona baimendua agertu eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzeagatik, garabia etortzeko deia egin eta 10 minutu iraganik

47,24

63,67

123,25

3. EPIGRAFEA

–Igande eta jaiegunetako zerbitzuak

185,89

247,51

482,70

–Lanegunetako zerbitzuak, 20:00etatik biharamuneko 08:00ak arte

185,89

247,51

482,70

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal gordailuetara eramateko lanak hasiak direlarik, nahiz eta lan hori ezin burutu, gidaria edo pertsona baimendua agertu eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzeagatik, garabia etortzeko deia egin eta 10 minutu iraganik, igandean, jaiegunean edo lanegunean, 20:00etatik aurrera eta biharamuneko 08:00ak arte

92,94

123,75

241,00

4. EPIGRAFEA

Ibilgailua kendu eta gordailura eramaten denetik 24 ordu iraganik, gordetzeko tarifa hau izanen da egun edo zatiki bakoitzeko:

5,14

10,30

5. EPIGRAFEA

Ibilgailua ibilgetzeko zerbitzua egiten denean (zepoa)

51,35

122,25

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA BETEARAZTEKO AGINDUEN, ORDEZKO BETEARAZPENEN ETA AURRI-EGOERAREN ESPEDIENTEAK IZAPIDETZEKO

11. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua.

1) Honako jarduera hauek egin eta honako zerbitzu hauek ematea da zerga-egitatea:

a) Betearazteko aginduen espedienteak izapidetzea eta/edo ebaztea, obrak beharrezkoak direnean bete daitezen erabilerarako, kontserbaziorako eta birgaitzerako betebeharrak, bai eta ingurumenera egokitzeko betebeharra ere, indarrean dagoen hirigintza-legedian ezarritako betebeharrekin bat.

b) Betearazte subsidiarioen espedienteak izapidetzea eta/edo ebaztea, aurreko apartatuko kasuei dagokien betearazteko agindu bat bete ez izanak eraginda edo, orobat, ordenantzek zein Udalaren erabakiek ezarritako betebeharrak bete ez izanak eraginda, baldin eta, aurrez, xede horretarako agindu edo ohartarazpen bat aintzat hartu ez bada.

c) Ofizioz nahiz edozein interesdunen eskariz hasitako aurri-egoeraren espedienteak izapidetzea eta/edo ebaztea.

2) Ordainarazpena sortzea ekarriko dute, nahiz eta zerbitzuak ez izan interesdunek eskatuak, interesdunek berek eragiten dituzten zerbitzuek edo, bereziki, haien mesederako diren horiek, eta, orobat, ondasunak berreskuratzeko presa dela medio eman beharreko zerbitzuek, edo ordena publikoa, segurtasuna, osasungarritasuna edo higienea direla medio.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, betiere, enpresa pribatu bat kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Presako kasuetan, eta kontratazio araudian xedaturikoarekin bat, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari fakultatiboen eta beste bitarteko partikular batzuen zerbitzuak. Gero horren berri eman beharko diote Alkatetzari edo, hala badagokio, Udalbatzari.

Subjektu pasiboa.

4. artikulua. Modu solidarioan ordaintzera behartuta daude legez erantzule diren pertsona natural nahiz juridikoak; hots, honako hauek:

a) Ondasunen jabeak edo zerbitzua eragin duten egitateen erantzuleak, bai eta zerbitzua ematearekin onura partikularrak jasotzen dituzten horiek ere.

b) Halakorik bada, errentariak edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazteko erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule direnak.

Zerga-oinarria.

5. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarriak:

a) Betearazteko agindua: egin beharreko obraren edo lanaren baloraziotik datorrena.

b) Ordezko betearazpena eta partikularrendako sorospenak: betearazpenaren edo egindako zerbitzuaren kostu osoa izanen da.

c) Beste kasu batzuetan: zenbateko finko bat izanen da.

Karga-tasa eta kuota.

6. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Hori guztia, deusetan ukatu gabe eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) likidazioak, eta obrak edo zerbitzuak egiteagatik egon litezkeen gainerako ordainarazpenak.

Tasaren sortzapena.

7. artikulua. Tasa kasuaren arabera sortuko da: betearazteko aginduaren, betearazte subsidiarioaren edo aurri-egoeraren espedientea abiatzen denean; edo, aurretiazko ebazpenik ez badago, betearazpenaren zerbitzua edo laguntza ematen denean.

Kudeaketa arauak.

8. artikulua. Betearazteko aginduei buruzko kudeaketa arauei dagokienez, ordenantza hau Burlatako Udaleko 1. eta 7. ordenantza fiskalei jarraikiko zaie.

Arau hausteak eta zehapenak.

9. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa gorabehera, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen den zehapen-espedientetik –halakorik irekiz gero– sortzen diren zehapenen aurrean; hori guztia, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeari.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA BETEARAZTEKO AGINDUEN ETA ORDEZKO BETEARAZPENEN TASAK

11. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

1. EPIGRAFEA.–BETEARAZTEKO AGINDUAK

–Karga-tasa izanen da hirigintzako lizentzien tasendako edo erantzukizunpeko adierazpenendako ezarritakoa

2. EPIGRAFEA.–ORDEZKO BETEARAZPENAK

–Kuota ezartzeko, %130 aplikatuko da zerga-oinarriaren zenbatekoaren gainean

3. EPIGRAFEA.–AURRI-EGOERAREN ESPEDIENTEAK

Aurri-egoeraren espediente bakoitza izapidetu eta/edo ebazteagatik

308,10

4. EPIGRAFEA–BESTE KONTSIDERAZIO BATZUK

Teknikari espezializatuei txostenak eskatu behar bazaizkie, ordaintzeko betebeharra bete behar duen pertsona fisikoak edo juridikoak ordaindu beharko du txosten horren kostua

ORDENANTZA FISKALA, ANIMALIAK BILDU ETA ZAINTZEKO ZERBITZUEN TASA ARAUTZEN DUENA

12. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da animaliak bildu eta zaintzeko zerbitzuak egitea.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra zerbitzua egitean hasten da. Hori egiten bada alde interesdunak eskaturik, aurretiaz eskatzen ahalko da kasu bakoitzerako finkatutako eskubideen ordainketa.

Subjektu pasiboak.

4. artikulua. Zerbitzuei kasu bakoitzean dagozkien tasak, honako hauek ordaindu beharko dituzte: eskatzaileek, edo, zuzenean interesdun izanik, zerbitzuaren onura jaso dutenek, edo Udalaren esku-hartzea derrigortu duten egoeren erantzule direnek.

Zerga-oinarria.

5. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskaera bakoitza edo gauzatzen den jarduera bakoitza.

Karga-tasa.

6. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

7. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Likidazioa eta diru-bilketa.

8. artikulua. Hona ordainarazpen hauen diru-bilketarako arau bereziak: ordenantza honen tarifaren arabera sortzen diren tasak Udaltzaingoko diru-bilketa zerbitzuan ordaindu beharko dira. Zerbitzu horrek ordainketa horien frogagiriak emanen ditu, eta kontu eman beharko du likidatu eta bildutako tasez.

ORDENANTZA FISKALA, ANIMALIAK BILDU ETA ZAINTZEKO ZERBITZUEN TASA ARAUTZEN DUENA

12. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

Biltzea zakurrak, katuak eta animaliak oro har

31,85

–Egonaldiak, eguneko: 10,50. Era berean, ordaindu beharko dira zaintza bereziek, medikazioek edo tratamenduek eta/edo laguntza medikoek eragindako gastuak, bai eta animalien zaindegien kostua ere, hala badagokio

10,80

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

13. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da hilerriko berariazko zerbitzuak ematea.

Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

Zerga-oinarria.

4. artikulua. Ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, zerga-oinarria finkatuko da honako kontzeptu hauei dagozkien zerbitzu moten arabera:

1.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

2.–Desobiratzeak.

3.–Hilobiak ixtea eta ikurrak paratzea.

4.–Gorpuzkiak garbitzea panteoietan.

5.–Panteoiak eskualdatzea.

6.–Hilobiak, nitxoak, kolunbarioak eta errauts-hobiak aldi baterako uztea.

Karga-tasa.

5. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

6. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Tarifak aplikatzea.

7. artikulua. Hilerri honetako beste hilobi batzuetatik atera eta nitxo batean berriz ere ehortziz gero, hilotza ateratzeagatik eta ehorzteagatik ordaindu beharko dira tasak. Gorpuzkiak beste hilerriren batetik ekarriz gero, ehorzketari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.

8. artikulua. Hilotzak nahiz gorpuzkiak erretzetik sortutako errautsek izanen dute gorpuzkiak ehorzteko tratamendu bera, ordenantza honi dagokionez.

9. artikulua. Baimen berritzat hartuko dira beste gorpuzki batzuek okupatzen dituzten nitxo edo kolunbarioetan gorpuzkiak ehorzteko lizentziak.

XEDAPEN OSAGARRIAK

10. artikulua. Aldi baterako emakiden tasak muga-egunera artekoak izanen dira, eta emakida bukatzen bada data hori baino lehen, eskubidearen titularrak ez du eskubiderik izanen erabili gabeko denborari dagokiona itzultzeko.

11. artikulua. Arau honetan aurreikusten ez den orotan, arau osagarri izanen dira Hilerriko Erregelamendua eta Hileta Osasunari buruzko Xedapenak.

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

13. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

1. EPIGRAFEA.–EHORZKETAK, BERREHORZKETAK ETA EHORZTEKO ESKUBIDEAK

–Panteoietan

129,50

–Nitxoetan

63,20

–Lurpean

129,40

–Kolunbarioetan

63,20

–Errauts-hobietan

16,45

2. EPIGRAFEA.–DESOBIRATZEAK

–Gorpuzkiak

18,00

–Hilotzak

59,60

3. EPIGRAFEA.–HILOBIAK IXTEA ETA IKURRAK PARATZEA

Hilobiak pilastra, barra eta harlauzekin ixteagatik eta hilobien gainean paratzeagatik hilarriak, estatuak, gurutzeak eta bestelako ikurrak zein, oro har, edozein eraikuntza-mota

9,25

4. EPIGRAFEA.–GORPUZKIAK GARBITZEA PANTEOIETAN

–Gorpuzki bakoitzeko

18,00

5. EPIGRAFEA.–PANTEOI, HILOBI, NITXO ETA KOLUNBARIOAK

5.1.

Panteoiak

–Lurraren erabilera lagatzea 25 urterako, panteoi bakuna (2,5 x 1 m), bikuna (2,5 x 2 m) edo familiarra (3 x 2,5 m) egiteko, m² bakoitzeko

632,15

–Luzapen bakarra beste 25 urterako, m² bakoitzeko

632,15

5.2.

Lurpeko hilobiak

–Lurraren erabilera lagatzea 25 urterako, (2,5 x m) edo bikuna (2,5 x 2 m) egiteko, m² bakoitzeko:

517,65

5.3.

Nitxoak

–10 urterako lagatzea, hiru luzapenekin:

* Aldi baterako lagapena (10 urte)

* Lehen luzapena, 10 urte gehiagorako

* Bigarren luzapena, 10 urte gehiagorako

* Hirugarren luzapena, 10 urte gehiagorako

309,65

309,65

309,65

309,65

5.4.

Kolunbarioak eta
errauts-hobiak

–10 urterako lagatzea, luzapen bakarrarekin

169,50

–Luzapena, hamar urte gehiagorako

215,70

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

14. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematean datza, babes harturik Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legea.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Ordaindu beharra sortuko da ezkontza zibila egiten den unean berean. Udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren emanen da.

Baldin ordenantza honetan ezarritako zerbitzu publikoa ematen ez bada subjektu pasiboari egotzi beharreko arrazoiengatik, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Subjektu pasiboa.

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonek.

Zerga-oinarria.

5. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskaera bakoitza edo gauzatzen den jarduera bakoitza.

Karga-tasa.

6. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

7. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

14. ORDENANTZA

Tarifen eranskina

1.1. Egokitutako lokalean asteburuan ezkontzeko tasa 130 euro izanen da.

Ezkontzarako erabili ohi den aretotik kanpo eginez gero, tasa %50 garestituko da.

Aretoa eta altzariak behar bezala utziko direla bermatzeko, 300 euroko fidantza emanen da aldez aurretik.

1.2. Alkatetzak zehaztutako lanegunean udaletxeko eraikinean ezkontzeko tasa 50 euro izanen da (iraupen laburrekoa izanen da eta 20 lagunendako lekua egonen da, ezkongaiak eta lekukoak barne).

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ETA ATSEDEN HARTZEKO ZERBITZUA EMATEKO

15. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da Burlatako bizilagunei etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzeko zerbitzua ematea, horrela eskatzen dutenean Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroaren bitartez.

Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Burlatako Udalaren etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan onetsitako tasak ordaindu beharko dituzte "Etxeko Laguntza Zerbitzua eta Atseden Hartzeko Zerbitzua" udal programako zerbitzuen zorroan dauden laguntzak jasotzen dituzten erabiltzaileek.

Zerga-oinarria.

4. artikulua. Zer zerbitzu mota eta zenbat denboraz hartzen den, horren araberakoa izango da zerga-oinarria.

Karga-tasa.

5. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

6. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak eta tarifen sortzapena.

7. artikulua. Kasuz kasu baloratuko dituzte teknikariek etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzeko zerbitzua emateko eskaerak, Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroan, eta zentroak dagokion proposamena eginen du, Alkatetzak edo zinegotzi ordezkariak onets dezan, behar diren tarifak aplikatuz.

8. artikulua. Tasak sortuko dira erabiltzaileak zerbitzuan alta ematen duenetik aurrera, alegia, zerbitzua ematen duen Udalaren ebazpena jakinarazten denetik.

9. artikulua. Tasaren diru-sarrera hilero eginen da, horretarako ezartzen den maneran, eta behar den ordainagiria aurkeztuta, zerbitzua egiten denetik hurrengo hilabetearen lehen bost egunetan. Alta ez badator bat hilaren lehen egunarekin, 10. artikuluan bajetarako ezarri den irizpide ekonomiko bera aplikatuko da.

10. artikulua. Bajak jakinarazi behar zaizkie etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzeko zerbitzua kudeatzen duten langileei, eta ondorioak izanen dituzte hilabete bakoitzaren 15etik edo 30etik aurrera, kontuan izanik nola jakinarazi den, hilaren 15aren aurretik edo haren ondotik.

11. artikulua. Erabiltzaile bati baino gehiagori laguntza bakarra ematen bazaie, etxebizitza berean, eta horiek familia-unitatea osatzen badute, zerbitzua eskatu duen erabiltzaileak baizik ez du tasa sortuko.

Xedapen osagarriak.

12. artikulua. Arau osagarritzat hartuko da, ordenantza fiskal honetan jaso gabe dagoenean, Burlatako Udalaren etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen indarreko udal ordenantzan xedatzen dena.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ETA ATSEDEN HARTZEKO ZERBITZUA EMATEKO

15. ORDENANTZA

Tarifen eranskina

I.–Aplikatu beharreko tarifen sistema, ELZ zerbitzuak.

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

PCEGa (per capita errent. garb.)
< LGSa (lanbide arteko gutx. sold.)

3,10 euroko tarifa finkoa, hilean

LGSa - LGSaren %105

6,20 euroko tarifa finkoa, hilean

LGSaren %105 - LGSaren %120

Prezio publikoaren 0,15

LGSaren %120 - LGSaren %135

Prezio publikoaren 0,31

LGSaren %135 - LGSaren %150

Prezio publikoaren 0,46

LGSaren %150 - LGSaren %165

Prezio publikoaren 0,62

LGSaren %165 - LGSaren %180

Prezio publikoaren 0,77

LGSaren %180 - LGSaren %195

Prezio publikoaren 0,92

PCEG > LGSaren %195

Prezio publikoa

Hileroko tarifa finkoak urtero igoko dira, urte bakoitzari dagokion KPIaren igoera adina.

II.–Aplikatu beharreko tarifen sistema, janari zerbitzuak.

"Janari prestatuen zerbitzuengatik" jarraian azaltzen diren prezio publikoak aplikatuko dira, errenta mailaren arabera:

Egiazko kostuaren arabera ordainduko ditu erabiltzaileak etxera eramaten zaizkion janari prestatuak, salbu eta haren per capita errenta taula honetan jasotzen direnetakoa bada:

LGSA-REN %65ETIK BEHERAKO DIRU-SARRERAK

KOSTU OSOAREN %60

LGSaren %65etik %80ra bitartekoak

Kostu osoaren %70

LGSaren %80tik %95era bitartekoak

Kostu osoaren %80

LGSaren %95etik gora

Kostu osoaren %100

Azken kasu horretan Udalak ez du inolako zor-erantzukizunik hartzen bere gain enpresa hornitzailearekin.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

16. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da aldez aurreko eskaera, udal lokalak erabiltzeko eskubidea eskuratzea dakarrena, eta Udalaren baimena.

Ez da prezio publiko hau erabiliko, baldin eta Udala laguntzaile bada dena delako ekitaldietan eta lokalak lagatzen badizkie antolatzaileei.

Udalak, oro har, lagunduko du kultura, aisia, tokiko merkataritza eta antzekoak sustatzeko dituen ahalmenen barnean, baldin partikularrek aurrera eramanen duten jarduera pertsona guztientzat eta doan egiten bada.

Gaztelekuren kasuan, aretoen erabilera ez da tasa honen mende egonen, baldin eta aretoak erabiltzen badira zentroaren berezko helburuetarako, 30 urtera arteko gazteek (horiek barne) eskatzen badituzte, eta erabiltzen badira eraikina irekitzeko ordutegiaren barnean. Udal ataletan parte hartzen duten kolektiboek aretoak erabiltzea ere ez da tasa honen mende egonen.

Ordaindu beharra noiz sortzen den.

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da, ekitaldia egin baino bi egun lehenago, gutxienez.

4. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Subjektu pasiboa.

5. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek dira subjektu pasiboak eta beharturik daude prezio publikoa ordaintzera.

Erabilera.

6. artikulua.

1) Burlatako Udalaren kirol instalazioak jabari eta zerbitzu publikoko udal ondasunak dira, batez ere kirol jardueretan erabiltzekoak; tarteka, baina, inguruabarren bat dela medio, aipaturikoez bestelako jardueretan erabiltzen ahalko dira.

Lokal horien funtzionamendua arautzea Burlatako Udalari dagokio eta erabiltzeko baimenak emanen dira udal lokalak erabiltzeko Udalbatzak onesten dituen arauekin bat.

Entitate edo partikularrek instalazioak erabiltzeko baimenak beti egonen dira Udalak antolatu edo babesten dituen jardueren erabileraren mende.

Instalazioen erabilera publikorako orduak Udalak ezarriko ditu, aintzak hartuz eskura dituen udal langileak eta erabiltzeko eskaerak.

Instalazioak erabiltzeko eskabideak Udalaren bulego orokorretan aurkeztu behar dira. Eskabide horretan azalduko da lokala zertarako erabiliko den eta horretarako arrazoiak.

2) Eskatzailearen betebeharrak dira eta, beraz, haren gain egonen dira:

I.–Edozein tasa, kontribuzio edo zerga ordaintzea.

II.–Egile eskubideak ordaintzea, horrelakorik izanez gero.

III.–Jarduera egiteko behar diren administrazio baimen guztiak.

IV.–Jarduera gauzatzeko behar diren elementuak muntatu eta kentzea, antolamendua Udalarena ez denean, eta betiere, Udaleko langileek edozein unetan ematen dituzten oharrei kasu egitea.

V.–Bere gain hartzea erantzukizun zibila, penala, administratiboa, lan-arlokoa edo beste edozein arlotakoa, eta bere kargura hartzea bere erantzukizunetik eratorritako kalte-galeren kalte-ordainak, Udala horietatik arrunt salbu geldituko baita; orobat, beharrezkotzat jotzen badu, erantzukizun zibileko poliza bat kontratatu beharko du, gauzatu beharreko jardueratik eratorritako balizko kontingentziak estaltzeko.

VI.–Udalak ez du inongo erantzukizunik izanen jendeak egiten dituen gauzengatik, eskatzailearena baita, oso-osorik, erantzukizun hori.

VII.–Orokorrean, instalazioen barrenean ezin izanen da inongo publizitate eta propagandarik egin, Udalak kasu bakoitzean espresuki baimentzen duena izan ezik.

VIII.–Udalak bere esku gordetzen du jendeari kargu hartzeko eskubidea, bai eta instalazioetatik alde eginaraztekoa ere, horrelako tokitan behar den portaera ez dutenei.

IX.–Lokalean dauden altzariak Udaleko langileek erabiliko dituzte edo entitate antolatzaileak behar bezala akreditaturiko adituek, Udalak bere adostasuna eman ondotik.

X.–Jarduera burutzean, eskatzailea arduratuko da instalazioak erabiltzeko ongi geldi daitezen, jarduera hasi aurretik zeuden egoera berean; horrek instalazioez arduratzen diren langileen ikus-onespena beharko du.

XI.–Eskatzaileek beren gain hartuko dute instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondamen edo kalteak konpondu edo ordaintzeko ardura, edozein izanik ere haien arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak aurkeztuko dio likidazioa, non ez den bera zuzenean egin behar diren konponketen kargu egiten, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.

Zerga-oinarria.

7. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskaera bakoitza edo gauzatzen den jarduera bakoitza.

Karga-tasa.

8. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

9. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kuota osoa %10 murriztuko da, eskabidea bi egunetarako bada, %20, hiru egunetarako bada eta %30, lau egun edo gehiagori badagokio. Kasu horretan, erabiltzeari uko eginez gero, eskabidean aplikatutako murriztapenak galduko dira.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

16. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

–Udalaren lokala lagatzea, oro har, eguneko

15,70

–Musika Eskolako lokala lagatzea, orduko

13,65

–Askatasuna pilotalekua lagatzea, kirolez kanpoko jarduera baterako, orduko

13,65

–Hilarión Eslava kiroldegia lagatzea, kirolez kanpoko jarduera baterako, orduko

13,65

–Kiroldegi handia lagatzea, kirolez kanpoko jarduera baterako, orduko

13,65

–Udalaren jauregiko lokalak lagatzea:

a) Erdisotoko eta lehen solairuko aretoak:

–Burlatako irabazi-asmorik gabeko entitateak eta elkarteak:

1 ordu

Egun erdia (gehienez ere 4 ordu)

Egun osoa (gehienez ere 8 ordu)

1,55

5,15

10,30

–Burlataz kanpoko irabazi-asmorik gabeko entitateak eta elkarteak:

1 ordu

Egun erdia (gehienez ere 4 ordu)

Egun osoa (gehienez ere 8 ordu)

42,00

130,00

260,00

–Norbanakoak, enpresak eta antzeko erakundeak:

1 ordu

Egun erdia (gehienez ere 4 ordu)

Egun osoa (gehienez ere 8 ordu)

52,00

162,30

324,55

a) Bigarren solairuko aretoak:

–Burlatako irabazi-asmorik gabeko entitateak eta elkarteak:

1 ordu

Egun erdia (gehienez ere 4 ordu)

Egun osoa (gehienez ere 8 ordu)

1,05

3,10

5,15

–Burlataz kanpoko irabazi-asmorik gabeko entitateak eta elkarteak:

1 ordu

Egun erdia (gehienez ere 4 ordu)

Egun osoa (gehienez ere 8 ordu)

26,00

88,30

176,55

–Norbanakoak, enpresak eta antzeko erakundeak:

1 ordu

Egun erdia (gehienez ere 4 ordu)

Egun osoa (gehienez ere 8 ordu)

32,45

110,35

220,70

Norbanakoei, erroldaturik badaude, agur zibilak edo antzeko ospakizunetarako lagatzeagatik, gehienez ere hiru orduz: 50,00 euro

–Gaztelekuko lokalak lagatzea:

a) Bilera-gela, metro koadro eta ordu bakoitzeko

0,12

b) Entsegu gela:

Unean uneko erreserbak, orduko

Hiruhilekoko erreserbak, asteko 3,5 ordu gehienez, hiruhilekoaren prezioa

Banakako erreserba: 30 urtetik beherakoak eta Burlatan erroldatuta daudenak

Taldeko erreserba: kideen %50 30 urtetik beherakoa bada edo kideen %50 Burlatan erroldatuta badago

2,05

30,85

Ez da tarifarik ordaindu behar

Ez da tarifarik ordaindu behar

c) Sukaldea, orduko

10,30

%25eko beherapena eginen da 20 ordutik gorako ikastaroen zenbatekoan

Langileen, garbiketaren eta mantentze-lanen gastuak gehituko zaizkie tarifa horiei. Aipatu gastuak lokalak kudeatzen dituzten patronatuei ordaindu beharko zaizkie. Patronatuek egokitzat jotako fidantzak ezarriko dituzte, gastuen ordainketa bermatzearren

Udal langileek parte hartuz gero:

Laneguna

Jaieguna

–Parte hartzen duen A mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

52,38

68,09

–Parte hartzen duen B mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

45,53

59,19

–Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

42,11

54,74

–Parte hartzen duen C mailako udaltzain bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

61,28

79,66

–Parte hartzen duen D mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

27,00

35,10

–Parte hartzen duen E mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

25,16

32,71

ORDENANTZA FISKALA, BABESPEKO APARTAMENTUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

18. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da Udalaren baimena, babespeko apartamentuak erabiltzeko eskubidea eskuratzea dakarrena.

Ordaindu beharra noiz sortzen den.

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da babespeko apartamentu bat adjudikatzean eta, beraz, hango zerbitzuak erabili ahal izatean.

4. artikulua. Betebehar hori bukatuko da adjudikaziodunak babespeko apartamentua erabiltzeari utzi edo hari uko egiteko gaztigua egiten duen unean, edo delako apartamentua erabiltzeko arauak aplikatzeak ondorio bera dakarrenean.

Subjektu pasiboa.

5. artikulua. Udalak apartamentuen erabilera nori adjudikatzen dion, haiexek dira subjektu pasiboak.

Zerga-oinarria.

6. artikulua. Zerga-oinarria eratzen da apartamentua erabiltzeko eskubidearen adjudikaziodun bakoitzak urtean dituen diru-sarreren arabera, eta diru-sarrera horiek egiaztatzen dira ordenantza honen tarifen eranskineko 1. apartatuan ezarritako moduan.

Karga-tasa.

7. artikulua. Aplikatu beharreko tasa %25ekoa izanen da.

Kuota.

8. artikulua. Kuota honako honen emaitza izanen da: zerga-kuota bider 7. artikuluan ezarritako tasa, ordenantza honen tarifen eranskineko 3. apartatuan ezarritako moduan.

Erabilera.

9. artikulua. Babespeko apartamentuak erabiltzeko arauen eta xedapenen arabera emanen da baimena. Arau eta xedapen horiek Udalbatzak onetsiko ditu.

Apartamentua hutsik badago segidako 60 egun naturaletik gora urtean, ulertuko da apartamentuari uko egiten diola eta adjudikazioa eta dagozkion erabilera-eskubideak bukatutzat ematen dituela. Subjektu pasiboa behartuta egonen da erabilerari bukaera ematen dion ebazpenaren egunera arteko kuota ordaintzera.

Kudeaketa arauak.

10. artikulua. Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorrari dagokio tasa honen kudeaketa.

Tasak hil natural osoetan sortuko dira. Subjektu pasiboak apartamentuak uzten ez dituen bitartean, ez da deskonturik onartuko ospitaleraturik egoteagatik, ez oporretan ibiltzeagatik, ez besterengatik.

Aldia ez badator bat hil naturalarekin, hainbanaketa eginen da egun naturalen artean.

11. artikulua. Tasa kobratuko da unean uneko hil bakoitzaren lehen 5 egunen barnean, eta Udalak ezarri moduan kudeatuko da.

ORDENANTZA FISKALA, BABESPEKO APARTAMENTUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

18. ORDENANTZA

Tarifen eranskina

1. atala. Tarifak kalkulatzeko, kontuan hartuko dira babespeko apartamentuaren adjudikaziodunak izan dituen urteko diru-sarrera guztiak, aurreko urtean egindako PFEZaren ekitaldiko 550 + 529 laukitxoetan adierazitako kontzeptuei dagokienez.

2. atala. Apartamentua bi pertsonak okupatzen badute, okupatzaile guztien diru-sarrerak hartuko dira kontuan, eta per capita errenta erabiliko da kuota kalkulatzeko.

Erabiltzailea ez dagoenean beharturik PFEZaren aitorpena egitera, ahalmen ekonomikoa zehaztuko da Ogasunean ageri diren aurreko urteko datu fiskalen arabera.

Ofizioz, urtero egiaztatuko dira Foru Ogasunean babespeko apartamentuen erabiltzaileen diru-sarrerak.

3. atala. Apartamentu bakoitzeko ordaindu beharreko tasa honela kalkulatuko da: hileko diru-sarrerak (ordenantza honen eranskineko 1. atalean zehaztutakoaren arabera) bider %25eko tasa.

Apartamentua bi pertsonak okupatzen badute, horren emaitza den tasari %25eko igoera aplikatuko zaio.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN, ETA EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO BIDE PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN

19. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain edo lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia, hala nola argindarra, ura, gasa edo beste edozein isurkari garraiatzeko hariteria, hodiak eta galeriak; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, salmenta automatikorako makinak eta gisakoak, zerbitzu ematearekin zerikusia badute.

Tasa hau bateragarria izanen da beste zerbitzu edo jarduera batzuk egiteagatik ezartzen diren beste tasa batzuekin.

Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honen 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, tokiko jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote. Salbuespen dira hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak, tributu gisa herrian sortzen diren diru-sarrera gordinen %1,5 ordaintzen dutenak.

Zerga-oinarria.

4. artikulua. Kasuan kasuko aprobetxamendu berezia egiteko ireki, mugiarazi edo altxatu behar den tokiko jabari publikoaren azalerak ekarriko du tasa zehazteko oinarria.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei edo erabilera pribatiboei dagozkien tasak arautuko dira horren gaineko ordenantza fiskalen arabera edo horiek arautzeko udal erabakien arabera.

Karga-tasa.

5. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

6. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Sortzapena.

7. artikulua. Zergak ordaindu beharra sortzen da tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, berrezarri edo konpontzea.

8. artikulua. Onuradunak, behar den tasa ordaintzeaz gain, ezin hobeki lehengoratu beharko ditu jabari publikoan ukituriko elementu guztiak: bideak, espaloiak, zintarriak, zuhaixka eta zuhaitz landaketak, sareak, kale-argiak, kutxatilak eta abar, horiek obren ondorioz hondaturik gelditzen badira, gisa hartara beterik aplikagarri zaizkion ordenantza eta/edo araudietan ezarritakoa, eta eraikuntzako jardunbide egokiak.

9. artikulua. Kalte konponezinak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu; zenbatekoa izanen da suntsituriko ondasunen balioa halako bi. Udal teknikariek proposatuko dute egungo balioaren zenbatekoa, gai suntsituek balio dutenaren edo kaltetuen balio galeraren arabera, aplikagarri den legediarekin bat. Bereziki, konponezintzat hartuko dira kalteak, baldin interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan egin badira edo 20 urte baino gehiagoko zuhaitzak hondatzen badira.

10. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak bermea eratu beharko du, lehenik eta behin, betelana behar bezala egiteko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, bai eta konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko ere.

Indarreko araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke bermea.

Berme horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz. Bermea eskudirutan ordaintzen ahalko da, edo kreditu-entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal zein fidantza baten bidez. Abal edo fidantza bidez ordainduz gero, modu solidarioan eta epe mugagabe baterako egin beharko da, Udalak haren deuseztapena baimendu ezean eta ordena-, eskusio- eta zatiketa-onurei berariaz uko eginez.

Bermea itzultzeko, aurretiaz aldeko txosten bat beharko da, non islatuko baita hertsiki bete dela indarreko araudia eta lizentziaren baldintzak eta zoladura behar bezala konpondu dela. Horretarako, interesdunak Obra Departamentuari jakinarazi beharko dio, behar den aurrerapenez, zangak bete eta zoladura konpondu aurretik, eta lanak bukatzen diren unean. Azken jakinarazpen hartatik aurrera, txostena eginen da obrak gauzatzeari buruz eta, geroago, urtebete iragan ondoan, beste txosten bat emanen da, bermea itzuli aurretik; une horretan, bidezkoa bada, Diruzaintzari igorriko zaio, itzulketa gauzatzeko. Izapide hori bete ezean, zangak husteko agintzen ahalko da, lanei berriz hasieratik ekiteko, eta gastuak interesdunaren kontura izanen dira.

Zangaren sustatzailea Burlatako Udala kide duen zerbitzu mankomunitateetako bat denean, salbuetsita egonen da aurreko paragrafoetan adierazitako fidantza ordaintzetik.

Arau hausteak eta zehapenak.

11. artikulua. Gainerako arau-hausteetan eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN, ETA EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO BIDE PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN

19. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

1. EPIGRAFEA.–ZANGAK IREKITZEA

1.1.

Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapen hau izanen du

25,70

1.2.

Zanga, laginketa edo zuloaren zabalerak metro lineal bat baino gehiago duenean, bi metro linealekoa edo txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapen hau izanen du

35,95

1.3.

Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera bi metro lineal baino handiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapen hau izanen du

51,35

Zanga irekitzeagatik, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, aurreko epigrafeetako tarifei %30 gehituko zaie

2. EPIGRAFEA.–ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEA

–Ukitutako azalerako m² bakoitzeko

25,70

Bermeak eratzeari buruzko eranskina

BERMEAK ZANGAK, LAGINKETAK EDO ZULOAK IREKITZEAGATIK ETA ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEAGATIK

1.

Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapen hau izanen du:

–Harrizko zoladura duten lekuetan

–Zoladura orokorra duten lekuetan

–Zoladurarik gabeko lekuetan

220,850

154,05

87,30

2.

Zanga, laginketa edo zuloaren zabalerak metro lineal bat baino gehiago duenean, bi metro linealekoa edo txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapen hau izanen du

–Harrizko zoladura duten lekuetan

–Zoladura orokorra duten lekuetan

–Zoladurarik gabeko lekuetan

267,05

179,75

101,70

3.

Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera bi metro lineal baino handiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapen hau izanen du

–Harrizko zoladura duten lekuetan

–Zoladura orokorra duten lekuetan

–Zoladurarik gabeko lekuetan

308,10

205,40

123,25

4.

Zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteagatik, metro koadro bakoitzak honenbesteko sortzapen hau izanen du:

–Harrizko zoladura duten lekuetan

–Zoladura orokorra duten lekuetan

267,05

179,75

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO IBILGAILUA GELDITZEKO, NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO

20. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta bide publikoa erreserbatzea, aparkaleku esklusiborako edo ibilgailuak gelditzeko, nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.

Halaber, pasabidetzat hartuko da espazio baten edozein erreserba, ibilgailuak eraikinetara sar daitezen, espaloian barna joan gabe.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean izanen da eta zergaldiak urte naturala hartuko du, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten edo burutzen denean, halakoetan zergaldia seihilekoari lotuko baitzaio. Gisa hartara, erabilera edo aprobetxamendua egiten denean seihileko naturalaren edozein momentutan, seihileko osoagatik galdatuko da tasa. Seihileko naturalaren lehenbiziko egunean titular gisa ageri denak ordaindu beharko du.

Subjektu pasiboa.

4. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta, ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako kasuetako batekin bat etorriz, tokiko jabari publikoa beren alde erabili edo aprobetxatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horiek sarbidetzat dituzten finka eta lokalen jabeak. Azken horiek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei edo erabilera pribatiboei dagozkien tasak arautuko dira horren gaineko ordenantza fiskalen arabera edo horiek arautzeko udal erabakien arabera.

Zerga-oinarria.

5. artikulua. Aprobetxamenduaren emakida urte naturala hasi ondotik egiten bada, emakida zer seihilekotan egin den, harengatik osoagatik eskatuko da tasa, eta behin betiko baja gertatzen denean, seihilekoko kuota osorik ordainduko da.

6. artikulua.

1) Espaloien barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da kontuan hartuz erabilitako pasabidearen zabalera –gutxienez 5 metrokoa izanen baita–, plaza kopurua eta kalearen kategoria edo eremu fiskala, kasuan kasukoa.

Familia bakarreko etxebizitzetan, familia bakarreko etxebizitzaren unitatea hartuko da oinarritzat.

2) Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarritzat.

Karga-tasa.

7. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

8. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak.

9. artikulua. Lizentziak emanen dira haiek emateko onesten den arauari jarraikiz.

10. artikulua. Ibilgailuak espaloietan barna aiseago iragan ahal izateko zoladuran mugimenduren bat egiten bada, aldi berean eskatu beharko da lanak egiteko behar den lizentzia, eta kasuan kasuko tasa eta zergak ordainduko dira.

Era berean, hala zoladura mugimenduren bat egiten den kasuan, nola pasabidearen aurreko titularrek egindako obren kasuan, titular berriak fidantza bat eratu beharko du. Hura, lehenik eta behin, erabiliko da espaloiaren beheragunea behar bezala gauzatzeko nahiz hura lehengoratzeko, eta, orobat, konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Indarreko araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke bermea.

Berme horien zenbatekoak aprobetxamendurako zoladuran egin beharreko mugimenduak ukitutako azaleraren arabera zehaztuko dira, tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz. Bermea eskudirutan ordaintzen ahalko da, edo kreditu-entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal zein fidantza baten bidez. Abal edo fidantza bidez ordainduz gero, modu solidarioan eta epe mugagabe baterako egin beharko da, Udalak haren deuseztapena baimendu ezean eta ordena-, eskusio- eta zatiketa-onurei berariaz uko eginez.

Bermea itzultzeko, aurretiaz aldeko txosten bat beharko da, non islatuko baita hertsiki bete dela indarreko araudia eta lizentziaren baldintzak eta zoladura behar bezala konpondu dela. Horretarako, interesdunak Obra Departamentuari jakinarazi beharko dio, behar den aurrerapenez, zoladura konpondu aurretik, eta lanak bukatzen diren unean.

Bermea bi hilabeteko epean itzuliko da Udalak jakinarazten duenetik espaloia lehengoratzeko lanak bukatu direla edo, pasabidea titularrez aldatu delako, espaloia beheragunearekin mantentzen bada, pasabidearen titular berriak dagokion bermea gordailuan jartzen duen unetik aurrera.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen sarbideen kasuan, administrazio emakidak eta planeamenduan garajeetarako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu horietan zintarriak beheratua egon behar baitu eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko, pasabide horrek baimena izan beharko du eta, prezio publikoak ordaindu beharko dira eta gordailua egin beharko da.

Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenek gordailuari eragiten ahalko diote. Fidantza berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, frogatzen duena bete direla segurtasun eta trafiko arauak eta lizentziaren baldintzak, eta behar bezala konpondu dela zoladura.

11. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

12. artikulua. Tasaren bilketa seihilekoko bi epetan eginen da.

13. artikulua. Lizentziaren titularrak, aprobetxamendua bukatutakoan, beharturik daude zentsuan baja ematera, eta, behar izanez gero, Udalak utzitako diskoak itzultzera eta espaloia eta espaloi-zintarria lehengoratzera. Ez badira lehengoratu bi hilabeteren buruan, Udalak eginen du obra hori, betearazte subsidiarioren bidez, bat etorriz Betearazteko aginduen eta ordezko betearazpenen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritakoarekin.

14. artikulua. Udalak emanen ditu seinalizazio diskoak, ezarritako tasa ordaindu ondoan, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek paratzea, mantentzea, berriz paratzea, kasua bada, eta kentzea, erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan.

15. artikulua. Udalaren Ikuskatzailetzak eta Udaltzaingoak, baldin aprobetxamendu hori egiten duen lokalik edo lekurik ikusten badute, pasabide lizentziarik gabe, horren berri emanen diote Udalari.

Arau hausteak eta zehapenak.

15. artikulua. Arau-haustetzat hartuko da behar den baimenik eskatu gabe aprobetxamendua egitea.

16. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO IBILGAILUA GELDITZEKO, NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO

20. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

1. EPIGRAFEA.–IBILGAILUEN PASABIDEA

1.1. a) Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1-4 ibilgailu (1. tarifa)

42,25

–5-10 ibilgailu (2. tarifa)

68,40

–11-25 ibilgailu (3. tarifa)

117,30

–26-50 ibilgailu (4. tarifa)

176,80

–51-100 ibilgailu (5. tarifa)

206,95

–101-150 ibilgailu (17. tarifa)

225,50

–151-200 ibilgailu (18. tarifa)

245,35

–200 ibilgailutik gora (19. tarifa)

261,05

1.1. b) Ibilgailuendako garaje pribatuak, familia bakarreko etxebizitza unitate bakoitzeko, urtean (6. tarifa):

106,65

1.2. Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuendako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1.1 epigrafeko ibilgailuekin parekatuko dira, kalkulu hau eginez: batetik, autobusetarako, ibilgailu bat 10 plaza edo horren zati bakoitzeko eta, bestetik, kamioi edo herrestako ibilgailuetarako, ibilgailu bat haien gehieneko zamaren bi tona edo horren zati bakoitzeko

1.3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, euroak metro lineal bakoitzeko, urtean (7. tarifa)

66,15

1.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–50 ibilgailu bitarte (12. tarifa)

88,75

–50 ibilgailutik gora (13. tarifa)

105,90

1.5. Ibilgailuak pasatzeko lizentziak lanaldi oso baterako: aurreko apartatuetako tarifen %50

Ibilgailuak pasatzeko lizentziak lanaldi erdi baterako: aurreko apartatuetako tarifen %30

1.6. Mugazuri eta Iturrondo industrialdeetan, %50 murriztuko dira aurreko apartatuetako tarifak

1.7. Plaka bereizgarri bakoitza (14. tarifa)

25,70

2. EPIGRAFEA.–LEKUA ERRESERBATZEA

2.1. Gau eta eguneko erreserba:

–Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean (15. tarifa)

43,70

2.2. Ordutegi mugatuko erreserba:

–Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean (16. tarifa)

21,95

2.3. Aldi baterako erreserba:

–Obra edo jarduketa baterako erreserba noizean behin egiteko, aurreko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutxieneko eskubide hauek ordaindu beharko dira

–Erreserba kale bateko bi espaloietan baimendu bada, eta horietan aparkatzeko txandakako debekua badago, tarifa alde bakar baten neurrien gainean kalkulatuko da; zehazki, luzeenaren gainean

6,90

Bermeak eratzeari buruzko eranskina

BERMEAK, ZOLADURA EDO ESPALOIA MUGITU BEHAR DENEAN IBILGAILUAK ESPALOIAN BARNA PASATZEKO

Zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteagatik, metro koadro bakoitzak honenbesteko sortzapen hau izanen du

–Harrizko zoladura duten lekuetan

275,05

–Zoladura orokorra duten lekuetan

185,15

21. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA TOKIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO, ETA/EDO ERABILERA PUBLIKOA ESLEITURIK DUEN BESTE EDOZEIN LURZATIRENA

21. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitateak dira tokiko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola honako hauek:

a) Lurrak okupatzea salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, eskora, asto, aldamio edo gisako instalazioekin.

b) Honako hauek instalatzea: pisuetako burdin sareak, argi-zuloak, arnasbideak, ateak, karga-ahoak edo gisako elementuak, lurzorua edo lurpea okupatzen dutenak, soto edo erdisotoei emateko argia, aireztapena, pertsonen sarrera edo ibilgailuen sarbidea; orobat, argi-sare publikotik egindako hargunea.

c) Lurgaina okupatzea markesina, eguzki-oihal edo gisako instalazioekin, hegal eginez bide publikoaren gainean edo fatxadaren lerrotik ateratzen direnak, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.

d) Toki-erakundeko bide publiko edo jabari publikoko bestelako lurretan edo haien lurgainean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, –argindarra, ura, gasa edo beste edozein isurkari eramateko–; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

e) Irabazi-asmoz lurrak okupatzea mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak paratuz. Ez da irabazi-asmotzat hartuko, lurzorua karpak, haimak edo antzekoak instalatzeko okupatzen bada edo espazio bat mugatzen bada kontzertuak, emanaldi artistikoak edo antzekoak egiteko –herriko festak edo antzeko ekitaldiak direla eta–, baldin eta ikusleak horietara doan badoaz.

f) Kioskoak paratzea.

g) Postu, barraka, salmenta-etxola, ikuskizun, atrakzio eta jolaskizunak paratzea, bai eta kale-industria ibiltariak eta zinema filmaketa ere.

h) Portaleak, erakusleihoak eta beira-arasak.

i) Erregai-depositu eta -hornigailuak eta, oro har, edozein artikulu edo salgairenak.

j) Iragarkiak tokiko jabari publikoko lurzatiak okupatuz paratzea, bertan afixak, errotuluak, oihalak, begi-iruzurrak (trompe l'oeil) eta publizitateko edo informaziozko beste zenbait elementu jarrita, kale-argietan, aldamioetan edo euskarri bertikaletan, baldin eta, azken kasu horretan, publizitatea ez bada emakida baten xede. Ez da tasarik ordaindu beharko Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako orientazio-seinaleengatik, edo bestelakoak adierazteko plakak paratzeagatik, aurrekoen diseinu eta ezaugarri antzekoak dituztenak, udalaren baimenarekin paratuak badira.

k) Lurrei, eraikinei edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak.

l) Azienda igarotzea tokiko bide publiko edo jabari publikoko lurretan barna.

m) Beste aprobetxamendu batzuk, baldin eta horietan inguruabar berezi batzuk badira, hala nola arriskugarritasuna, erabilera-intentsitatea, errentagarritasun berezia edo horien gisako beste batzuk, eta, bereziki, bide publikora ematen duten fatxadetan kutxazain automatikoak paratzeak eta hainbat produktu saltzeko makinak paratzeak dakarten aprobetxamendua eta telefonia-antenak paratzeak edo bestelako aprobetxamendu ekonomiko batzuek dakartena.

Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten entitateak, baldin eta, tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgaina eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

"Aurreko artikuluko e) letraren kasuan, okupazioarekin lotuta dagoen jarduketa-lizentziaren edo/eta lokalaren irekieraren titularra izanen da subjektu pasiboa. Salbuespenetan, Udalak baimena ematen ahalko dio negozioa kudeatzen duen alokatzaileari berau instalatu dezan."

Bide publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrez gain edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, edukiontzien jabeek eta eraikuntza-enpresek ere ordaindu beharko dute.

4. artikulua. Dagokien ordenantza fiskalaren arabera edo aplikagarri diren udal erabakien arabera arautuko dira erabileraren edo aprobetxamenduaren tasak, baldin hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek erabiltzen edo aprobetxatzen badute lurzorua, lurgaina eta lurpea.

Zerga-oinarria.

5. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabileraren edo aprobetxamenduaren iraupenaren eta tokiko jabari publikoan okupatutako azaleraren arabera.

Karga-tasa.

6. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Kuota.

7. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Ordaindu beharra.

8. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean, eta aurretik eskatu behar da egoki den baimena.

Udalaren nahitaezko lizentzia izan gabe hasten bada erabilera edo aprobetxamendua, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa ordaintzeak ez du legeztatuko egindako erabilera edo aprobetxamendua, eta instalazioak kentzeko agindu daiteke, kalte-ordainik eman gabe.

Ordenantza honen xedeko erabilerak edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sortzapena agintzen duenean, hura urtarrilaren 1ean sortuko da, urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta, berdin, kuota hainbanatuko.

Kudeaketa arauak.

9. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakarrenean tokiko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, beharturik dago berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera, edo, kasua bada, ezin hobeki lehengoratzera jabari publikoan ukituriko elementu guztiak: bideak, espaloiak, zintarriak, zuhaixka eta zuhaitz landaketak, sareak, kale-argiak, kutxatilak eta abar, horiek obren ondorioz hondaturik gelditzen badira, gisa hartara beterik aplikagarri zaizkion ordenantza eta/edo araudietan ezarritakoa, eta eraikuntzako jardunbide egokiak.

Udaleko teknikariek egingo dute gastu horien balorazioa, haien kostu zenbatetsiarekin bat. Halakorik ez bada, 19. ordenantza fiskalean ezarritako kalte-ordainak aplikatuko dira, hots, Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta bide publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

10. artikulua. Erabilera dela-eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak suntsitutako ondasunek gaur egun zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio-galera norainokoa den, halako bi emanen dio ordainetan Udalari, Udaleko teknikariek egindako zenbatespenarekin bat. Bereziki, konponezintzat hartuko dira kalteak, baldin interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan egin badira edo 20 urte baino gehiagoko zuhaitzak hondatzen badira.

11. artikulua. Udalak fidantza jartzea eskatzen ahalko du aurreko artikuluetan adierazten diren kalteei erantzuteko, udal teknikarien zenbatespenarekin bat.

Gordailua, lehenik, kalteen ordainari lotetsiko zaio; ondoren, indarreko araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenei lotzen ahalko zaio, edo bestela, tasaren beraren ordainketari.

Bermea itzultzeko, aurretiaz aldeko txosten bat beharko da, non islatuko baita hertsiki bete dela indarreko araudia eta lizentziaren baldintzak eta kalteak behar bezala konpondu direla.

12. artikulua.

1) Ordenantza honetan arautzen diren tasei lotutako erabilerek edo aprobetxamenduek, ohikoak eta etengabeak badira, behar den errolda edo zentsua izanen dute. Kobratzeko ondorioetarako, zor horiek jakinarazpen gabekoen artean sailkatuko dira, eta urtero likidatzen ahalko dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera.

2) Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badu, dagokion kuota aurretik ordaindu beharko da. Horrela izanez gero, agiria jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen den pertsonaren eskutik.

3) Gainerako kasuetan, likidazioa eginen da dagokion administrazio zerbitzuan. Tasa lizentzia edo baimena eman dela jakinarazi baino lehen ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, ordainketa eginen da erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan, hau da, baimena edo lizentzia eman zaion pertsonak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean. Pertsona horrek ez badu betetzen jakinarazteko duen betebeharra, ulertuko da erabilera edo aprobetxamendua egiten jarraitu duela udal zerbitzuek baimendutako okupazioa bukatu dela egiaztatu arte.

4) "Mahai, aulki eta beladoreak" izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utz dezake, edo aldi baterako eten, egonez gero bidezko arrazoi bat, obrak, konponketak eta abar, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera egonen da beharturik.

Merkatu txikiak Udalak zehazten duen egunetan eta esparruetan baizik ez dira eginen, eta debekaturik egonen da mota guztietako salgaiak Burlatako eremu publikoan saltzea egun eta toki horietatik kanpora.

Lurzoruaren okupatzaileek erabilitako tokiak garbitu beharko dituzte.

Eskubide guztiak aldez aurretik ordaindu beharko dira, salbu eta mahai, aulki eta beladoreen okupazioa eta obrako material edo instalazioen okupazioa, obra handietarako lizentziaren bidezko obretan".

5) 1.1 epigrafean (mahaiak, aulkiak, beladoreak eta plataformak) eta 1.2 epigrafean (merkatu txikia) jasotako aprobetxamendu berezietarako, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia hasteko edo, kasu bada, baimena automatikoki baliogabetzeko arrazoia izanen da udal ogasunarekin zorretan egotea borondatezko ordainketa epetik kanpo, zor horiek jardueraren eta/edo hura gauzatzen den establezimenduaren ondoriozkoak direlarik, eta, orobat, zaratari buruzko araudia ez betetzeagatik zehatua izatea.

Zor edo zehapen horiek jarraitzen badute eta aldi berean tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak jarraitzen badu, erabilera edo aprobetxamenduaren onuradunak 48 orduko epea izanen du, gehienez, hura eteteko. Bestela, epe hori iragandakoan, udal zerbitzuek espazio hori zigilatzen ahalko dute edo ondasunak eta gauzak hartu, desmuntatu eta udal instalazioetara eraman ahalko dituzte, edo hondakin gisa kudeatu, horren ondoriozko kostu ekonomikoak arduradunari egotzita.

Arau hausteak eta zehapenak.

13. artikulua.

1) Arau-haustea da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

2) Bestelako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin zerikusia duten afera guztietan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraikiko zaio. Udalak, betearazpen bidez, lizentzia edo baimenik gabeko instalazioak bide publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta jabearen kargu geldituko dira instalazio hori desmuntatu, garraiatu, biltegiratu eta egin behar den beste edozergatik sortutako tasak eta gastuak.

14. artikulua. Aprobetxamendu hauetaz baliatzeko, Udalbatzak emakida egiteko onesten dituen baldintza-agirian xedatutakoa bete beharko da.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TOKIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN

21. ORDENANTZA

Tarifen eranskina (eurotan)

1. EPIGRAFEA.–LURZORUKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

1.1. Mahaiak, aulkiak, beladoreak eta plataformak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko:

mahaiaren okupazioa, aulkiak eta guzti, 4 metro koadro adina da. Upela 2 metro koadro adina da.

Mahai eta aulkien eskaerak urte naturaletan aurkeztuko dira. Urtean zehar ez da aldatzen ahalko mahaien eta/edo aulkien kopurua. Lizentziaren titulartasuna aldatzen ahalko da. Azaroan, hurrengo urterako terraza eskaera aurkeztu beharko da. Bestela, urtarrilaren 1ean terraza kendu egin beharko da.

Plataformak eta beladoreak paratzeko eskaerak erregularrak eta jarraituak dira. Ondorioz, errolda edo zentsuan sartuko dira. Kobratzeko ondorioetarako, zor horiek jakinarazpen gabekoen artean sailkatuko dira, eta urtero likidatzen ahalko dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera. (12.4. artikulua).

Zergaldia urtekoa izanen da. Plataforma edo beladoreen aldizkako sortzapen-data urtarrilaren 1a izanen da. Mahai eta aulkien kasuan, sortzapen-data urte bakoitzeko urtarrilaren 1a izanen da. Hiruhilekoko likidazioak eginen dira hiruhilekoa iragandakoan.

Terrazekin eta/edo beladoreekin okupatzeko lizentziaren titulartasun-aldaketaren, bajaren edo alten kasuan, likidazioa hilabeteka hainbanatuko da.

–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan

11,90

–Gainerako kaleetan

7,55

Azaroaren 1etik apirilaren 30era bitarteko tasa, hilabete eta metro koadro bakoitzeko

–%75 murriztuko da aurreko apartatuko tarifa

–Abuztuko festetan zehar soil-soilik, aprobetxamendu berriengatik edo lehendik dauden aprobetxamenduak handitzeagatik, metro koadro bakoitzeko

12,50

Beladoreengatik, plataformengatik eta bestelako elementu finkoengatik, okupazioko hilabete eta metro koadro bakoitzeko. Aparkatzeko tokiak hartzen dituzten elementuetan, kendutako aparkatzeko tokien azalera guztia zenbatuko da, nahiz eta instalazioek haien zati bat baino ez hartu.

–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan

5,95

–Gainerako kaleetan

3,80

Tasen ordainarazpenerako, bankuko kontuaren zenbakia aurkeztu beharko dute adjudikaziodun diren pertsona edo entitateek, kasuan kasuko ziurtagiria ordainaraz dakien, edo banku transferentzia bat egin beharko dute, Udalak emanen dien kontuaren zenbakira.

1.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitza (6 metro lineal):

Saltokiak hilabeteko, hiruhilekoko, seihilekoko eta urtebeteko aldietarako adjudikatuko dira, eta aldiaren hasieran eta zatikatu gabe tarifa hauek ordaindu beharko dira:

–Hilabetea

113,30

–Hiruhilekoa

309,90

–Seihilekoa

548,95

–Urtea

968,80

Tarifa horiek merkatu txikiaren 51 eguni dagozkie eta haietatik kanpo daude Burlatako festekin bat datorren asteko egunei

Saltoki bat ez badago okupaturik merkatu txikiko egun baten jardueraren hasieran, egun horretarako adjudikatzen ahalko da, eskatzen duten pertsonen artean zozketa eginez, eta zenbateko hau ordaindu beharko da

34,00

Saltoki erdiren bat balego (3 metro lineal), %50 murriztuko da prezioa

1.3. Beste aprobetxamendu batzuk (etxolak, barrakak, salmenta, ikuskizun edo dibertimendurako edozein motatako postuak), metro koadro edo zatiki bakoitzeko:

–Egunean

0,70

–Abuztuko festetan, %50 handituko dira tarifak, salbu eta adjudikazioa enkante bidez eman bada

–Urtearen gainerakoan, okupazioa 30 egun baino gehiagotan bada, tarifa %50 murriztuko da 30. egunaren biharamunetik hasita

–200 m²-tik gorako okupazioetan, gehienez ere 10 egunez, tarifa %50 murriztuko da

1.4. Bestelako erabilera eta aprobetxamendua, jarduera ez-ekonomikoetarako, hala nola edukiontziak, hesiak eta jarduera ekonomikorik ez duten beste batzuk, metro koadro edo zatiki bakoitzeko, edo haren oinplanoko proiekzioaren arabera:

Tokiko jabari publikoaren aprobetxamendua, oro har:

–Egunean 0,25 euro, lehen 30 egunetan; eta gerokoetan, 0,04 euro.

Tokiko jabari publikoaren aprobetxamendua, azaleko akaberan ereintza, zuhaitzak eta abar daudela:

–Egunean 0,15 euro, lehen 30 egunetan; eta gerokoetan, 0,02 euro.

Tokiko jabari publikoaren aprobetxamendua, azaleko behin betiko akaberarik gabe (zoladura, ereintza, etab.):

–Egunean 0,10 euro, lehen 30 egunetan; eta gerokoetan, 0,01 euro.

Erregaia deskargatzeko / hodiak libratzeko / aldairak egiteko / eta antzekoetarako kamioien kasuan: 10 euro eguneko

1.5. Beste jarduera ekonomiko batzuetarako bestelako erabilera edo aprobetxamendua, aurreko apartatuetan jaso ez direnak: 2,00 euro m²-ko hilean

1.6. Bide publikora jotzen duten fatxadetan egindako instalazioak, unitate bakoitzeko urtean:

–Banku entitateen kutxazainak

562,30

–Saltzeko makinak, eta beste

47,15

1.7. Jabari publikoan kartelak eta publizitate panelak paratzeko lizentzia bakoitza izapidetu eta/edo ebazteagatik

123,25

Lurzorua okupatzeko, Udaltzaingoaren jarraibideak bete beharko dira, sarbideen arautzeari eta pertsonen bide publikoko trafikoari dagokienez

2. EPIGRAFEA.–LURGAINEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

–Lurgainean egiten diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak izanen dira 1.4 epigrafean ("Bestelako erabilera eta aprobetxamendua, jarduera ez-ekonomikoetarako") ezarritakoen %50

3. EPIGRAFEA.–LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

–Instalatutako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.540,50 euro

–Lurpean egiten diren beste aprobetxamendu batzuen truke ordaindu beharreko tarifak izanen dira 1.4 epigrafean ("Bestelako erabilera eta aprobetxamendua, jarduera ez-ekonomikoetarako") ezarritakoen %25

4. EPIGRAFEA.–GUTXIENEKO ESKUBIDEAK

Aurreko 1.3 eta 1.4 epigrafeengatik likidatu beharreko zenbatekoak ez badira zenbateko horretara iristen, 53,95 euro ordaindu beharko da.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO TOKIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASAK

22. ORDENANTZA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea da tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia, hala nola argindarra, ura, gasa edo beste edozein isurkari garraiatzeko hariteria, hodiak eta galeriak; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, salmenta automatikorako makinak eta gisakoak, zerbitzu ematearekin zerikusia badute eta herritar guztiei edo frankori eragiten dieten hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egiten badituzte.

Ordenantza honetan arautzen den tasaren ordainketak berekin dakar beste tasa tasa batzuk espresuki baztertzea, beste ordenantza batzuetan araututakoak eta Udalaren bide publikoetako lurzoruaren, lurpearen edo lurgainaren erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu berezien ondoriozkoak direnak, erabilera eta aprobetxamendu horiek beharrezkoak direlako hornidurako zerbitzu publikoak emateko.

Hala ere, tasa hau bateragarria izanen da beste zerbitzu edo jarduera batzuk egiteagatik ezartzen diren beste tasa batzuekin.

Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Enpresak tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, baldin eta egiten badute tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, edo hari onura ateratzen badiote, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko.

Zerga-oinarria.

4. artikulua. Kuota kalkulatze aldera, tasa aplikatuko zaion oinarria izanen da diru-sarrera gordinen araberakoa, kontuan izanik fakturazioaren bidez enpresek udal-mugartearen barnean urtean lortutako diru-sarrera gordinak.

Karga-tasa.

5. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean ageri dena.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki-erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Kuota.

6. artikulua. Kuota kalkulatuko da zerga-oinarriari aplikatuz ordenantza honen eranskinean ageri den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Sortzapena.

7. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta aprobetxamendua urte hartan hasten edo bukatzen bada, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Kudeaketa arauak.

8. artikulua. Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, erabilera pribatu edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar badute, lehenago horren berri eman beharko diote Udalari eta haren baimena eskuratu; gainera, kasuan kasuko zerbitzua egiteko gaitzen duen tituluaren jabe izan beharko dute

9. artikulua. Erabilera edo aprobetxamendua gauzatzeko obraren bat egin behar bada, enpresek behar den obra-lizentzia beharko dute, eta bete beharko dira, "ondasunak eta instalazioak berreraiki, berrezarri edo konpontzeko" arau hauek:

9.1) Onuradunak, behar den tasa ordaintzeaz gain, ezin hobeki lehengoratu beharko ditu jabari publikoan ukituriko elementu guztiak: bideak, espaloiak, zintarriak, zuhaixka eta zuhaitz landaketak, sareak, kale-argiak, kutxatilak eta abar, horiek obren ondorioz hondaturik gelditzen badira, gisa hartara beterik Urbanizazioaren gaineko ordenantzaren 2. kapituluak dioena (Eremu publikoko obrak).

9.2) Kalte konponezinak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu; zenbatekoa izanen da suntsituriko ondasunen balioa halako bi. Udal teknikariek proposatuko dute egungo balioaren zenbatekoa, gai suntsituek balio dutenaren edo kaltetuen balio galeraren arabera, aplikagarri den legediarekin bat. Bereziki, konponezintzat hartuko dira kalteak, baldin interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan egin badira edo 20 urte baino gehiagoko zuhaitzak hondatzen badira.

9.3) Aurreko puntuetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak bermea eratu beharko du, lehenik eta behin, betelana behar bezala egiteko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, bai eta konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko ere.

Indarreko araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke bermea.

Bermea itzultzeko, aurretiaz aldeko txosten bat beharko da, non islatuko baita hertsiki bete dela indarreko araudia eta lizentziaren baldintzak eta zoladura behar bezala konpondu dela. Horretarako, interesdunak Obra Departamentuari jakinarazi beharko dio, behar den aurrerapenez, zangak bete eta zoladura konpondu aurretik, eta lanak bukatzen diren unean. Azken jakinarazpen hartatik aurrera, txostena eginen da obrak gauzatzeari buruz eta, geroago, urtebete iragan ondoan, beste txosten bat emanen da, bermea itzuli aurretik; une horretan, bidezkoa bada, Diruzaintzari igorriko zaio, itzulketa gauzatzeko. Izapide hori bete ezean, zangak husteko agintzen ahalko da, lanei berriz hasieratik ekiteko, eta gastuak interesdunaren kontura izanen dira.

9.4) Enpresek aprobetxamenduak halako jarraitutasun edo aldizkakotasun batez egiten badituzte, horren ondoriozko kudeaketa administratiboa errazte aldera, itundu daiteke berme orokor bat ezar dezaten, eta hura eskudirutan ordaintzen ahalko da, edo kreditu entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal baten edo fidantza solidario baten bidez. Abal edo fidantza bidez ordainduz gero, modu solidarioan eta epe mugagabe baterako egin beharko da, Udalak haren deuseztapena baimendu ezean eta ordena-, eskusio- eta zatiketa-onurei berariaz uko eginez. Berme orokorra itundutako epeetan berrikusiko da, eta kuantifikazioa epe horietako aprobetxamenduetan eragin daitezkeen kalteen araberakoa izanen da.

Hornitzaileen urteko fidantza horren kopurua urtero berrikusiko du Burlatako Udalak. Horrela, zehazten ahalko du ea aski den urte horietan zehar enpresa hornitzaile bakoitzak egindako obrek jabari publikoan eragin ditzaketen kalteak kopuru horrekin estaltzeko.

10. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoaz landa, obrak egiten direlarik, erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean tokiko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura erabilera hutsaren ondorioz, onuraduna beharturik egonen da suntsitutakoa edo narriatutakoa berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera, eta jabari publikoa egoera ezin hobean uztera; bestela, eraikuntza edo konponketa gastuen kostu osoa ordaindu beharko du, udal teknikariek egiten duten balorazioaren arabera.

11. artikulua. Enpresek dagokien tasaren zenbatekoa Udalean berean edo horretarako ezarri erakundean ordaindu beharko dute.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO TOKIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASAK

22. ORDENANTZA

Tarifen eranskina

1.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako diru-sarrera gordinen gainean aplikatzeko tasa

%1,5

Bermeak eratzeari buruzko eranskina

Enpresa hornitzaile bakoitzarekin (subjektu pasiboa) sinatuko den hitzarmenean ezarriko da bermearen eraketa.

Dagokion hitzarmena izenpetzen ez den kasuetan, bermearen eraketaren zenbatekoa kalkulatzeko, jarraikiko zaio 19. ordenantza fiskalaren eranskinean bermeak eratzeari buruz ezarritakoari (erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeari eta bide publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteari buruzko ordenantza).

ARAUA, UDALAREN ALTZARIAK ETA TRESNAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1. ARAUA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari, zehazki, lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari, eta baliatuz haren 28. artikuluko baimena.

Kontzeptua.

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira Udalaren altzariak eta tresnak erabiltzeko eskubidea dakarren udal baimenagatik.

Ez da prezio publiko hau erabiliko, baldin eta Udala laguntzaile bada dena delako ekitaldietan eta elementu horiek lagatzen badizkie antolatzaileei.

Orobat, ez da prezio publiko hori ordaindu beharko Udalarenak ez diren elementuak garraiatzen direnean, jarduera sozialekin, ongintzakoekin, kulturalekin edo interes publikokoekin loturik, baldin lankidetza hitzarmen bat sinatu bada ongintza, gizarte edo kultura arloko entitate batekin; eta, era berean, ez da prezio publiko hori ordaindu beharko baldin erantzuna eman behar bazaie banakako egoera bat-bateko eta salbuespenezkoei, gabezia ekonomiko larriak dituzten pertsona edo familien kasuan, zailtasun handiak badituzte presaz eta berehalakoan betetzeko oinarrizko beharrak, hala nola ostatu-hartzea, osasungarritasuna, etab. Betiere, kasu horietan gizarte-zerbitzuen txostena beharko da.

Udalak oro har lagunduko du, kultura, aisia, tokiko merkataritza eta antzekoak sustatzeko dituen ahalmenen barnean, baldin partikularrek aurrera eramanen duten jarduera Burlatako udal-mugartean egiten bada pertsona guztientzat eta doan.

Halaber, ez da prezio publikorik sortuko aulkiak, mahaiak edo bestelako elementuak lagatzeagatik, irabazi-asmorik gabeko erakundeek antolatzen dituzten ekitaldietan erabiltzen badira eta/edo horiek antolatzeko Udalaren babes berariazko eta publikoa badago.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

3. artikulua. Baimena ematean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra, eta altzariak eskuratu baino bi egun lehenago ordaindu beharko da, beranduenez.

4. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egiten ahalko dio ekitaldirako ezarritako eguna baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

5. artikulua. Aipatutako altzariak eta tresnak erabiltzeko baimena Udalak nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

6. artikulua. Baimena emanen da Udalaren altzariak eta tresnak erabiltzeko Udalbatzak onetsitako arauen arabera.

Tasak materiala eraman baino lehenago ordaindu beharko dira.

Kalterik egiten bada, eskatzaileak hartu beharko du bere gain, Udaleko teknikariek balorazioa egin ondotik.

Tarifak.

7. artikulua. Altzariak eta tresnak erabiltzeko tarifak eranskinean ageri dira.

ARAUA, UDALAREN ALTZARIAK ETA TRESNAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1. ARAUA

Tarifen eranskina (eurotan)

I. EPIGRAFEA.–TARIFAK

–Agertokiko modulua, eguneko

5,15

–Lanetarako hesi metalikoak, egun eta unitate bakoitzeko

1,55

–Agertoki estalia, eguneko

158,70

–Aulkiak, eguneko

0,55

* Karpa handia (600 m²), jarduera ekonomikorik gauzatu gabe, eguneko

412,35

* Karpa handia (600 m²)

158,70

* Karpa txikia (modularra), jarduera ekonomikoa gauzatzeko, metro koadroko eta eguneko

0,75

* Karpa txikia (modularra) jarduera ekonomikorik gauzatu gabe, metro koadroko eta eguneko

0,35

Gainera, egoera onean itzuliko direla bermatzeko, eraman aurretik 2 euroko gordailua eginen da unitate bakoitzeko

Elementuak garraiatu behar badira, tarifak handitu eginen dira, honela:

Laneguna

Jaieguna

–Parte hartzen duen A mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

52,38

68,09

–Parte hartzen duen B mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

45,53

59,19

–Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

42,11

54,74

–Parte hartzen duen C mailako udaltzain bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

61,28

79,66

–Parte hartzen duen D mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

27,00

35,10

–Parte hartzen duen E mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko

25,16

32,71

–Kamioia erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko

52,40

52,40

–Makinak (teleskopikoa, erratz-makina, garbigailua) erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko

35,95

35,95

–Ibilgailua erabiliz gero eta hura kamioia ez bada, ordu edo zatiki bakoitzeko

19,55

19,55

ARAUA, SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA UDALAK ANTOLATZEN DITUEN HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOKO IKASTARO ETA JARDUERETAKO

2. ARAUA

Funtsa.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean ezarritakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua.

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak urtean antolatzen dituen ekitaldi, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartzean, edo inskripzioa edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ordainduko dira ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan.

5. artikulua. Ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, eta arrazoia ezin bazaio egotzi prezioa ordaintzera behartuta dagoenari, ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira, edo, bestela, ezarriko dira egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz.

Tarifen eranskina (eurotan)

Hezkuntza

Aste Santuko hiri-kanpamentuak

1 haur

2 haur

3 haur edo gehiago

42,00

58,50

65,00

Udako hiri-kanpamentuak

(* Txanda batera baino gehiagora joateko prezioa)

1 haur

2 haur

3 haur edo gehiago

63,00

87,00

94,00

*51,50

*69,50

*71,50

Adinekoen alorra.

ADINEKOENDAKO IKASTAROA: 50 EURO IKASTARO BAKOITZEKO

Kirol alorra.

Udal igerilekuetako abonua dutenendako tarifak (eurotan):

URTEKO TARIFA

PCE TARTEAK
(per capita errenta)

>12.001

<6.000

6.001-8.000

8.001-10.000

10.001-12.000

8.001-12.000

12.001-15.000

Kategoria /
Hobariaren %

%0

%80

%60

%30

%10

%45*

%25*

18 urte baino gehiago

236,25

47,25

94,50

165,35

212,60

129,95

177,20

14 urtetik 17 urtera bitartekoak

132,50

26,50

53,00

92,75

119,25

-

-

4 urtetik 13 urtera bitartekoak

46,25

9,24

18,50

32,35

41,60

-

-

SARRERA KUOTA

PCE TARTEAK
(per capita errenta)

>12.001

<6.000

6.001-8.000

8.001-10.000

10.001-12.000

8.001-12.000

12.001-15.000

Kategoria /
Hobariaren %

%0

%80

%60

%30

%10

%45*

%25*

18 urte baino gehiago

118,15

23,65

47,25

82,70

106,30

65,00

88,60

14 urtetik 17 urtera bitartekoak

51,35

10,30

20,55

35,95

46,22

-

-

4 urtetik 13 urtera bitartekoak

25,70

5,15

10,30

18,00

23,15

-

-

(*) PCE tarteak pertsona bakarreko familia-unitateendako.

Zergak Burlatan ordaintzen dituztenendako soilik aplikatzekoak diren tarifa hobaridunak:

IGERILEKUETAKO GIMNASIOA (abonatuendako soilik)

Gimnasioaren hileko tarifa

4,15

EGUNEKO SARRERAK

Laneguna, helduentzat

12,50

Laneguna, gazteentzat

7,00

Laneguna, haurrentzat

5,00

Jaiegunak, helduentzat (udan soilik)

14,50

Jaiegunak, gazteentzat (udan soilik)

8,75

Jaiegunak, haurrentzat (udan soilik)

6,50

Sarrera soilik dutxetarako (udal ekitaldietarako babesa, festak eta abar)

3,10

Abonatu gabeen sarrera, 21:00etatik aurrera

3,00

ERRETOKIAK (udako denboralditik kanpo)

Udal igerilekuko abonatu gabe bakoitzeko

4,50

URTEBETETZE ARETOA / TERRAZAK (udako denboralditik kanpo)

Udal igerilekuko abonatu gabe bakoitzeko

2,50

ALDI BATERAKO ABONU ETA SARRERAK UDAN

15 egun natural ondoz ondo

18 urte baino gehiago

84,65

14 urtetik 17 urtera bitartekoak

46,50

4 urtetik 13 urtera bitartekoak

32,25

Uda osoa

18 urte baino gehiago

279,10

14 urtetik 17 urtera bitartekoak

151,00

4 urtetik 13 urtera bitartekoak

106,00

14 urtetik 17 urtera bitartekoak - Burlata kirol eskola

112,50

4 urtetik 13 urtera bitartekoak - Burlata kirol eskola

78,70

2026-2027ko neguko abonuak

18 urte baino gehiago

189,10

14 urtetik 17 urtera bitartekoak

114,50

4 urtetik 13 urtera bitartekoak

39,85

BESTE ARTIKULU BATZUK

Txartela

5,65

Egurra

5,15

Txanoa

2,60

Armairuko giltza galtzea

4,15

Giltzarrapoa

6,20

HILARION ESLAVA KIROLDEGIA ETA ASKATASUNA PILOTALEKUA

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

28,15

Kantxa, aldagelak eta dutxak erabili gabe (ordu bakoitzeko)

20,00

Argia (ordu bakoitzeko)

10,10

ASKATASUNA PILOTALEKUA (PILOTARAKO SOILIK)

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko), abonatu gabeendako

10,10

Kantxa, aldagelak eta dutxak erabili gabe (ordu bakoitzeko), abonatu gabeendako

6,90

Argia (ordu bakoitzeko), abonatuendako eta abonatu gabeendako

10,10

KANPOKO PISTAK (ASKATASUNA / ERMITABERRI / HILARIÓN)

Futbol pista (aldagela eta dutxa barne, ordu bakoitzeko)

34,30

Pista, aldagelak eta dutxak erabili gabe (ordu bakoitzeko)

12,55

Argia (ordu bakoitzeko)

10,10

ELIZGIBELA KIROLDEGIA

Kantxa osoa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

34,30

Kantxa osoa, aldagelak eta dutxak erabili gabe (ordu bakoitzeko)

26,15

Kantxa osoko argiak (ordu bakoitzeko)

14,40

Kantxaren 1/3, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

17,25

Kantxaren 1/3, aldagelak eta dutxak erabili gabe (ordu bakoitzeko)

8,75

Kantxaren 1/3, argiak (ordu bakoitzeko)

4,85

ELIZGIBELA KIROL ARETOAK

–Gela urdina-gimnasia, aldagelekin

–Erabilera kolektiboa (ordu bakoitzeko)

65,40

–Erabilera indibiduala (ordu eta pertsona bakoitzeko)

2,20

Gela urdina-gimnasia, aldagelak eta dutxak erabili gabe

–Erabilera kolektiboa (ordu bakoitzeko)

57,20

–Erabilera indibiduala (ordu eta pertsona bakoitzeko)

1,40

–Tatami-gela, aldagelekin

–Erabilera kolektiboa (ordu bakoitzeko)

43,60

–Erabilera indibiduala (ordu eta pertsona bakoitzeko)

2,20

Tatami-gela, aldagelak eta dutxak erabili gabe

–Erabilera kolektiboa (ordu bakoitzeko)

35,45

–Erabilera indibiduala (ordu eta pertsona bakoitzeko)

1,40

–Osagarria, kirol-materiala erabiltzeagatik (prezioa pertsona bakoitzeko)

0,80

–Gela gorria (1. gela), aldagelekin

–Erabilera kolektiboa (ordu bakoitzeko)

21,80

–Gela gorria (1. gela), aldagelak eta dutxak erabili gabe

–Erabilera kolektiboa (ordu bakoitzeko)

13,70

–Gela berdea (2. gela), aldagelekin

–Erabilera kolektiboa (ordu bakoitzeko)

32,75

–Gela berdea (2. gela), aldagelak eta dutxak erabili gabe

–Erabilera kolektiboa (ordu bakoitzeko)

24,55

–Osagarria, kirol-materiala erabiltzeagatik (prezioa pertsona bakoitzeko)

0,80

ELIZGIBELAKO BILERA GELA

Orduko

17,10

ELIZGIBELAKO GIMNASIOA

Erabilera kolektiboa (kluben kategoria), taldeko eta orduko

1,15

Erabilera kolektiboa (gehienez 15 pertsona), taldeko eta orduko

21,80

Erabilera indibiduala, hilabete eta pertsona bakoitzeko

2,80

BEISBOL ZELAIA

Zelai osoa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

75,65

Zelai osoa, aldagelak eta dutxak erabili gabe (ordu bakoitzeko)

59,35

Zelai erdia, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

44,45

Zelai erdia, aldagelak eta dutxak erabili gabe (ordu bakoitzeko)

28,15

Zelaiaren herena, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

30,30

Zelaiaren herena, aldagelak eta dutxak erabili gabe (ordu bakoitzeko)

14,00

Argiaren osagarria, %100 (ordu bakoitzeko, zelai osorako, zelai erdirako eta zelaiaren herenerako)

44,45

Argiaren osagarria, %50 (ordu bakoitzeko, zelai osorako, zelai erdirako eta zelaiaren herenerako)

26,15

HAREAZKO ZELAIA, jaurtiketa atletikoen gunea

Erabilera indibiduala, ordu eta pertsona bakoitzeko (aldagela eta dutxak barne)

3,30

–Erabilera kolektiboa

Gehienez 20 pertsona (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak barne)

27,50

Gehienez 20 pertsona (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak erabili gabe)

15,20

21 eta 50 pertsona artean (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak barne)

77,80

21 eta 50 pertsona artean (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak erabili gabe)

53,25

50 pertsona baino gehiago (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak barne)

101,15

50 pertsona baino gehiago (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak erabili gabe)

68,45

BELARREZKO ZELAIA

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

166,10

Zelaia, aldagelak eta dutxak erabili gabe (ordu bakoitzeko)

149,70

Argiaren osagarria (ordu bakoitzeko)

44,45

UDAL IGERILEKUAK

1 kale (ordu bakoitzeko)

21,50

2 kale (ordu bakoitzeko)

38,40

Hidromasaje ontzia (ordu bakoitzeko)

42,85

–Osagarria, kirol-materiala erabiltzeagatik (prezioa pertsona bakoitzeko)

0,80

ERRIPAGAÑA FUTBOL ZELAIA

–11ko futbola

Zelaia, aldagela eta dutxak (ordu bakoitzeko)

94,25

Zelaia, aldagela eta dutxak erabili gabe (ordu bakoitzeko)

81,20

Zelaia, aldagela eta dutxak (partida osoa)

141,15

Zelaia, aldagela eta dutxak erabili gabe (partida osoa)

121,50

Argiaren osagarria (ordu bakoitzeko)

44,45

–8ko futbola

Zelaia, aldagela eta dutxak (ordu bakoitzeko)

47,10

Zelaia, aldagela eta dutxak erabili gabe (ordu bakoitzeko)

37,30

Zelaia, aldagela eta dutxak (partida osoa)

58,80

Zelaia, aldagela eta dutxak erabili gabe (partida osoa)

44,15

Argiaren osagarria (ordu bakoitzeko)

22,25

–Burlatako areto-futboleko txapelketa (2026-2027 denboraldi osoa)

Jokalarien %25etik behera abonaturik duten taldeak

226,40

Jokalarien %25etik %49,9ra bitarte abonaturik duten taldeak

186,90

Jokalarien %50etik %59,9ra bitarte abonaturik duten taldeak

110,00

Jokalarien %60tik %69,9ra bitarte abonaturik duten taldeak

79,35

Jokalarien %70 edo hortik gora abonaturik duten taldeak

0,00

–Boscos txapelketa (2026-2027 denboraldi osoa)

Jokalarien %25etik behera abonaturik duten taldeak - Zelaia

679,25

Jokalarien %25etik %49,9ra bitarte abonaturik duten taldeak - zelaia

464,15

Jokalarien %50etik %59,9ra bitarte abonaturik duten taldeak - zelaia

271,75

Jokalarien %60tik %69,9ra bitarte abonaturik duten taldeak - zelaia

181,25

Jokalarien %70 edo hortik gora abonaturik duten taldeak - zelaia

0,00

Jokalarien %25etik behera abonaturik duten taldeak - pista

339,70

Jokalarien %25etik %49,9ra bitarte abonaturik duten taldeak - pista

232,10

Jokalarien %50etik %59,9ra bitarte abonaturik duten taldeak - pista

135,80

Jokalarien %60tik %69,9ra bitarte abonaturik duten taldeak - pista

90,55

Jokalarien %70 edo hortik gora abonaturik duten taldeak - pista

0,00

(*) Burlatako udal igerilekuetako abonatuak diren jokalariak

ERRIPAGAÑAKO ARETOAK

Erripagañako zurezko gela, aldagela eta dutxekin (ordu bakoitzeko)

32,75

Erripagañako zurezko gela, aldagela eta dutxarik erabili gabe (ordu bakoitzeko)

24,55

Erripagañako kluben gela (ordu bakoitzeko)

16,35

–Osagarria, kirol-materiala erabiltzeagatik (prezioa pertsona bakoitzeko)

0,80

ATLETISMOKO PISTAK

–Igerilekuko abonatuak

Urteko abonua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

6,00

–Burlatako udal igerilekuetan abonatu gabeak:

Eguneko sarrera (aldagelak eta dutxak barne)

3,30

Urteko abonua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

203,80

Hiruhilekoko abonua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

69,75

Hilekoko abonua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

27,90

–Erabilera kolektiboa

Gehienez 20 pertsona (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak barne)

27,50

Gehienez 20 pertsona (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak erabili gabe)

15,20

21 eta 50 pertsona artean (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak barne)

77,80

21 eta 50 pertsona artean (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak erabili gabe)

53,25

50 pertsona baino gehiago (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak barne)

101,15

50 pertsona baino gehiago (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak erabili gabe)

68,45

Argiaren osagarria (ordu bakoitzeko)

44,45

–Osagarria, kirol-materiala erabiltzeagatik (prezioa pertsona bakoitzeko)

0,80

PISTETAKO KARPA

–Erabilera kolektiboa

Gehienez 20 pertsona (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak barne)

27,50

Gehienez 20 pertsona (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak erabili gabe)

15,20

21 eta 50 pertsona artean (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak barne)

77,80

21 eta 50 pertsona artean (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak erabili gabe)

53,25

50 pertsona baino gehiago (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak barne)

101,15

50 pertsona baino gehiago (ordu bakoitzeko) (aldagelak eta dutxak erabili gabe)

68,45

Argiaren osagarria (ordu bakoitzeko)

4,85

–Osagarria, kirol-materiala erabiltzeagatik (prezioa pertsona bakoitzeko)

0,80

%10eko deskontua aplikatuko da bigarren ordutik aurrera.

20 euroko penalizazioa aplikatuko da ordu bakoitzeko, erreserbatutako instalazioa erabiltzen ez bada eta Udalari ez bazaio jakinarazten 24 ordu lehenago.

Burlatako Txapelketako eta Boscos Txapelketako tasak ordainketa bakar bidez ordainduko dira denboraldi hasieran.

UDALAREN KIROL JARDUERAK

PREZIOA, SAIO BAKOITZEKO

ABONATUAK

ABONATU GABEAK

Lehorreko jarduera orokorra, ordubete

Lehorreko saio orokor bakoitzaren prezioa – A tarifa

3,15

3,45

Lehorreko saio orokor bakoitzaren prezioa – B tarifa

2,55

2,75

Lehorreko saio orokor bakoitzaren prezioa – C tarifa

2,05

2,05

Lehorreko jarduera orokorra, ordu bat eta 15 minutu

Lehorreko saio orokor bakoitzaren prezioa – A tarifa

3,60

3,90

Lehorreko saio orokor bakoitzaren prezioa – B tarifa

2,90

3,15

Lehorreko saio orokor bakoitzaren prezioa – C tarifa

2,20

2,35

Lehorreko jarduera orokorra, 45 minutu

Lehorreko saio orokor bakoitzaren prezioa – A tarifa

2,40

2,60

Lehorreko saio orokor bakoitzaren prezioa – B tarifa

1,90

2,05

Lehorreko saio orokor bakoitzaren prezioa – C tarifa

1,40

1,55

Indoor zikloa, 55 minutu

Indoor zikloko saio bakoitzaren prezioa – A tarifa

3,90

4,25

Indoor zikloko saio bakoitzaren prezioa – B tarifa

3,20

3,45

Indoor zikloko saio bakoitzaren prezioa – C tarifa

2,65

2,85

Saio osagarriaren prezioa (jarduera osagarria)

Urteko jardueretan parte hartzen ez duena (55 minutuko saioa)

4,25

4,70

Urteko jardueretan parte hartzen ez duena (45 minutuko saioa)

3,45

3,80

Haurtxoen igeriketa, 30 minutu

Saio bakoitzaren prezioa – A tarifa

3,55

5,00

Saio bakoitzaren prezioa – B tarifa

2,90

3,90

Saio bakoitzaren prezioa – C tarifa

2,25

2,80

Haurtxoen igeriketa, 40 minutu

Saio bakoitzaren prezioa – A tarifa

4,20

5,65

Saio bakoitzaren prezioa – B tarifa

3,35

4,65

Saio bakoitzaren prezioa – C tarifa

2,55

3,45

Haurren eta helduen igeriketa, 45 minutu

Saio bakoitzaren prezioa – A tarifa

4,60

6,40

Saio bakoitzaren prezioa – B tarifa

3,75

5,10

Saio bakoitzaren prezioa – C tarifa

2,80

3,80

Helduen entrenamendu-igeriketa, ordubete

Saio bakoitzaren prezioa – A tarifa

4,05

5,55

Saio bakoitzaren prezioa – B tarifa

3,25

4,50

Saio bakoitzaren prezioa – C tarifa

2,70

3,30

Aquagym eta uretako gimnasia lasaia, 45 minutu

Saio bakoitzaren prezioa – A tarifa

2,35

3,15

Saio bakoitzaren prezioa – B tarifa

1,90

2,55

Saio bakoitzaren prezioa – C tarifa

1,35

1,95

Haurren udako igeriketa

45 minutuko saioa

3,10

4,20

35 minutuko saioa

2,40

3,25

Haurren eskola igeriketa

Ikasturtea urritik maiatzera (astean behin 30 minutuko saio bat)

59,50

59,50

B eta C tarifak zergak Burlatan ordaintzen dituzten abonatutakoei soilik aplikatuko zaizkie.

A TARIFA

B TARIFA

C TARIFA

PCE TARTEAK (per capita errenta)

>12.001

<6.000

6.001-12.000

UDALAREN KIROL ESKOLAK - DENBORALDIAREN PREZIOA

Kirol eskolen 2026-2027 denboraldia, abonatu gabeak

207,50

Kirol eskolen 2026-2027 denboraldia, abonatuak

186,00

ARAUA, BURLATAKO KULTUR ETXEAN IKUSKIZUNAK, IKASTAROAK ETA TAILERRAK EMATEKO ETA ESPAZIOAK ERABILTZEKO ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

3. ARAUA

Funtsa.

1. artikulua. Arau honetako prezio publikoak ezarri dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean.

Kontzeptua.

2. artikulua. Prezio publikoak ordaindu beharko dira honako zerbitzu hauek emateagatik:

a) Arte eszenikoen arloko ikuskizunak.

b) Film zinematografikoen proiekzioa.

c) Ikastaroak eta tailerrak.

d) Antzokia eta erabilera anitzeko gelak erabiltzea honakoetarako: hitzaldiak, jardunaldiak, sinposioak, biltzarrak, bilerak, asanbladak, aurkezpenak edo mahai-inguruak; aurrekoen antzeko bestelako edozein ekitaldi egitea, artikulu honetako a, b eta c apartatuetan jasotakoak barne.

Espazioen erabilera. Kudeaketa arauak.

3. artikulua. Baimena ematen denean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra, eta lokala erabili baino astebete lehenago, gutxienez, ordaindu beharko da.

4. artikulua. Kultura eta Festetako Alorrak nori ematen dion lokalak erabiltzeko baimena edo zerbitzuak nork jasotzen dituen, haiexek ordaindu beharko dute prezio publikoa, I. eranskinaren arabera.

5. artikulua. Kultur etxeko antzokia erreserba gauzatuko da ordaintzen denean erabiltzeko aurreikusitako aurrekontuaren %25. Gainerako %75a, beranduenez, aurreko egun baliodunean ordainduko da, eta %100 ordaintzea ezinbesteko baldintza izanen da espazioa erabiltzeko.. Azken likidazioa ordainduko da erabileraren benetako ordu kopurua jakindakoan, kontzeptu guztiak barne. Erreserba bertan behera uzten bada, ez da %25 itzuliko, salbu eta ezinbesteko kasuetan.

6. artikulua. Kultur etxeko edozein espaziorako eginiko erreserbak bertan behera uztea onartuko da, soil-soilik, modu fede-emailean justifikatzen diren arrazoiengatik.

7. artikulua. Espazioak (aretoak eta antzerkia) erabiltzen direnean Udaleko departamentuek antolaturiko jarduerak egiteko, erabilera doakoa izanen da, baldin eta ez badute aparteko kosturik eragiten. Halakorik eraginez gero, dena delako alorraren konturakoa izanen da gastua, eta zuzenean ordainduko zaio zerbitzua kudeatzeaz arduratzen den enpresari.

8. artikulua. Kultur Etxeko espazio bat zenbait egunetan jarraian erabiltzeak %20ko beherapena izango du dagokion tarifan, hirugarren egunetik aurrera (hirugarren egun hori barne).

9. artikulua. Kultur Etxeko espazioak erabiltzeagatik ordaintzetik salbuetsita egonen dira Kultura eta Festetako Atalean dauden kultur arloko talde eta elkarteak, baldin eta jarduerak ez badu aparteko kosturik eragiten.

10. artikulua. Lokalak erabiltzeko eskaria Kultur Etxeko instalazioen eskaintza baino handiagoa denean, udal jarduerek eta kultur arloko elkarteek izanen dute lehentasuna haiei espazioak lagatzeko.

11. artikulua. Espazioak (aretoak eta antzerkia) erabiltzen direnean Burlatako ikastetxe eta institutuek antolaturiko jarduerak egiteko, erabilera doakoa izanen da, baldin eta ez badute aparteko kosturik eragiten. Halakorik eraginez gero, dena delako alorraren konturakoa izanen da gastua, eta zuzenean ordainduko zaio zerbitzua kudeatzeaz arduratzen den enpresari.

12. artikulua. Langileak behar badira, langile horien gastua I. eranskineko prezio publikoei gehituko zaie.

I. ERANSKINA.–LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK (EUROTAN)

1. tarifa.–Burlatan egoitza duten elkarteak eta Kultura Ataleko taldeak, baldin eta sarrera kobratzen badute.

1 ORDU

4 ORDU

8 ORDU

Laneguna

Larunbat,

igande eta

jaiegunak

Laneguna

Larunbat,

igande eta

jaiegunak

Laneguna

Larunbat,

igande eta

jaiegunak

Antzokiko agertokia (entseguak, laguntza teknikorik gabe)

25,00

37,50

70,00

105,00

130,00

195,00

Antzokia, laguntza teknikoarekin (teknikari batekin): muntatzea, emanaldia eta desmuntatzea

Beharrezkoa bada teknikari bat baino gehiago egotea, tarifa proportzioan handituko da, behar den teknikari kopuruaren arabera

55,00

82,50

190,00

285,00

370,00

555,00

Erakusketa aretoa eta atondoa

30,00

45,00

95,00

142,50

160,00

240,00

Erabilera anitzeko gela

15,00

22,50

50,00

75,00

85,00

127,50

2. tarifa.–Egoitza Burlatan ez duten elkarteak eta Burlatan egoitza dutenak, baldin eta sarrera kobratzen badute.

1 ORDU

4 ORDU

8 ORDU

Laneguna

Larunbat,

igande eta

jaiegunak

Laneguna

Larunbat,

igande eta

jaiegunak

Laneguna

Larunbat,

igande eta

jaiegunak

Antzokiko agertokia (entseguak, laguntza teknikorik gabe)

65,00

97,50

215,00

322,50

400,00

600,00

Teknikariarekin

Antzokia, laguntza teknikoarekin (teknikari batekin): muntatzea, emanaldia eta desmuntatzea.

Beharrezkoa bada teknikari bat baino gehiago egotea, tarifa proportzioan handituko da, behar den teknikari kopuruaren arabera

160,00

240,00

590,00

885,00

1170,00

1755,00

Erakusketa aretoa eta atondoa

45,00

67,50

135,00

202,50

260,00

390,00

Erabilera anitzeko gela

30,00

45,00

95,00

142,50

180,00

270,00

3. tarifa.–Egoitza Burlatan ez duten elkarteak, baldin eta sarrera kobratzen badute, eta partikularrak, enpresak edo antzeko antolakundeak.

1 ORDU

4 ORDU

8 ORDU

Laneguna

Larunbat,

igande eta

jaiegunak

Laneguna

Larunbat,

igande eta

jaiegunak

Laneguna

Larunbat,

igande eta

jaiegunak

Antzokiko agertokia (entseguak, laguntza teknikorik gabe)

80,00

120,00

260,00

390,00

495,00

742,50

Teknikariarekin

Antzokia, laguntza teknikoarekin (teknikari batekin): muntatzea, emanaldia eta desmuntatzea.

Beharrezkoa bada teknikari bat baino gehiago egotea, tarifa proportzioan handituko da, behar den teknikari kopuruaren arabera

200,00

300,00

745,00

1117,50

1460,00

2190,00

Erakusketa aretoa eta atondoa

55,00

82,50

170,00

255,00

310,00

465,00

Erabilera anitzeko gela

35,00

52,50

115,00

172,50

205,00

307,50

II. ERANSKINA.–IKUSKIZUNETARA ETA BESTELAKO JARDUERETARAKO JOATEKO PREZIO PUBLIKOAK

Haurren sarreren prezio publikoak (eurotan).

ALDEZ
AURRETIK

TXARTELDEGIAN

A TARIFA

Haurrendako ikuskizunak, horien gastua orotara 1.500 eurotik beherakoa bada, barne direla zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileenak eta aretoko teknikarienak

4,00

6,00

B TARIFA

Haurrendako ikuskizunak, horien gastua 1.501 eurotik 3.000 eurora bitartekoa bada, barne direla zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileenak eta aretoko teknikarienak

5,00

7,00

C TARIFA

Haurrendako ikuskizunak, horien gastua 3.001 eurotik 5.000 eurora bitartekoa bada, barne direla zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileenak eta aretoko teknikarienak

7,00

9,00

D TARIFA

Haurrendako ikuskizunak, horien gastua 5.001 eurotik gorakoa bada, barne direla zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileenak eta aretoko teknikarienak

9,00

11,00

E TARIFA

Haurrendako ikuskizunak, enpresa sustatzaileak edo banatzaileak aldez aurretik zehaztutako sarrera prezioekin kontratatuak

Zehaztu beharrekoa

Zehaztu
beharrekoa

F TARIFA

Haurrendako ikuskizunak, tailerrak, ikastaroak eta abar, formatu txikikoak

Zehaztu beharrekoa

Zehaztu
beharrekoa

Helduen sarreren prezio publikoak (eurotan).

ALDEZ
AURRETIK

TXARTELDEGIAN

G TARIFA

Helduendako ikuskizun amateurrak, horien gastua orotara 1.500 eurotik beherakoa bada, barne direla zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileenak eta aretoko teknikarienak

5,00

7,00

H TARIFA

Helduendako ikuskizun profesionalak, horien gastua orotara 1.501 eurotik 3.000 eurora bitartekoa bada, barne direla zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileenak eta aretoko teknikarienak

7,00

9,00

I TARIFA

Helduendako ikuskizun profesionalak, horien gastua orotara 3.001 eurotik 5.000 eurora bitartekoa bada, barne direla zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileenak eta aretoko teknikarienak

9,00

11,00

J TARIFA

Helduendako ikuskizun profesionalak, horien gastua orotara 5.001 eurotik gorakoa bada, barne direla zeharkako gastuak, atezaintzako eta txarteldegiko langileenak eta aretoko teknikarienak

11,00

13,00

K TARIFA

Helduendako ikuskizunak, enpresa sustatzaileak edo banatzaileak aldez aurretik zehaztutako sarrera prezioekin kontratatuak

Zehaztu beharrekoa

Zehaztu
beharrekoa

L TARIFA

Helduendako ikuskizunak, tailerrak, ikastaroak eta abar, formatu txikikoak, catering zerbitzuarekin eta abarrekin.

Zehaztu beharrekoa

Zehaztu
beharrekoa

Beste erabilera batzuen prezio publikoak (eurotan).

Haurrendako pintura

93,00

Helduendako pintura

196,00

Argazkilaritza

103,00

Tailugintza

196,00

Esmalteak

206,00

Iragarkiaren kodea: L2517087