22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa Udal Planean, Mercedarias urbanizazioko 14an. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2025eko abenduaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Ikusirik erregistroan 2025/2794 sarrera-zenbakia duen idazkia, Alberto Mateo Lópezek aurkeztua. Idazkian eskatzen da aldaketa puntual bat izapidetzeko, Mercedarias urbanizazioko 14an dagoen eraikinaren lerrokadura alda dadin, igogailua jartzeko.

Kontuan harturik aurtengo abuztuaren 14an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsi zela Corellako Udal Planaren aldaketa puntual bat, Alberto Mateo Lópezek aurkeztu duena Mercedarias urbanizazioko 14ko jabeen erkidegoaren izenean.

Kontuan harturik espedientea jendaurrean egon den epean ez dela alegaziorik aurkeztu.

Kontuan harturik alkatearen azaroaren 6ko 1485/2025 Ebazpenaren bidez onesten dela ingurumen txosten estrategikoa.

Kontuan harturik arkitektoaren txostena eta Udaleko idazkariarena, zeinak espedientean baitaude.

Kontuan harturik, orobat, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Aho batez, honako hau erabakitzen da:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Corellako udal planaren aldaketa puntuala, Alberto Mateo Lópezek aurkeztu duena Mercedarias urbanizazioko 14ko jabeen erkidegoaren izenean.

Bigarrena.–Erabaki hau interesdunei helaraztea.

Hirugarrena.–Espedientea igortzea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura, jakinaren gainean egon dadin eta Nafarroako Plangintzaren Erregistroan inskriba dezaten.

Corellan, 2025eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2516572