22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

570E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Martín José Azcárate Seminario jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Azterlanen eta Lan Teknikoen Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Martín José Azcárate Seminario jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Azterlanen eta Lan Teknikoen Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Burutzan aritzeko azken eguna 2026ko urtarrilaren 14a izanen da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 17an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2600432