22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

57E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe deklaratzen baita 69851 zenbakiko plaza, García Orcoyen ospitaleari atxikitakoa, destinoa Lizarran duena, kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren prozesuan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arloko fakultatibo espezialisten 104 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan. Ebazpen horren I. eranskinean zehazten da gehienez ere 9 plaza daudela kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako espezialitatean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 6ko 274E/2024 Ebazpenaren eta martxoaren 5eko 578E/2024 Ebazpenaren bidez (deialdiaren webgunean argitaratu ziren 2024ko otsailaren 7an eta 2024ko martxoaren 5ean, hurrenez hurren), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda onetsi ziren.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 3an emandako 342/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zituzten kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2025eko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11koan.

Izendapenaren ondoren, José Miguel Subies Flamarique jaunari, Adrian Lozano Casarrubios jaunari eta Daniel Martínez Ogalla jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, jabetza hartzen duten egunetik, une horretan beste administrazio batean zerbitzu finkoak edo aldi baterakoak ematen ari zirelako. Hori dela eta, izendapen proposamen osagarria egin zen, eta deialdiaren web-orrian argitaratu 2025eko martxoaren 6an. Halaber, 2025eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 15ekoan, dagokion izendapen osagarria argitaratu zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 902/2025 Ebazpenaren bidez.

Izendapenaren ondoren, Francisco Javier Margallo Remón jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, jabetza hartzen duen egunetik, une horretan beste administrazio batean zerbitzuak ematen ari zelako. Hori dela eta, izendapen proposamen osagarria egin zen, eta web-orrian argitaratu zen 2025eko apirilaren 22an. Halaber, 2025eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27koan, dagokion izendapen osagarria argitaratu zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 1218/2025 Ebazpenaren bidez.

Izendapenaren ondoren, Rocío Montoya Sáenz andreak ez zuen plazaren jabetza hartu, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izateko eskubide guztiak galdu zituen. Hori dela eta, izendapen proposamen osagarria egin zen, eta deialdiaren web-orrian argitaratu zen 2025eko uztailaren 1ean. Halaber, 2025eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9koan, dagokion izendapen osagarria argitaratu zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2128/2025 Ebazpenaren bidez.

Izendapenaren ondoren, Ana Pérez Borque andreak ez zuen plazaren jabetza hartu, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izateko eskubide guztiak galdu zituen. Hori dela eta, izendapen proposamen osagarria egin zen, eta deialdiaren web-orrian argitaratu zen 2025eko urriaren 15ean. Halaber, 2025eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9koan, dagokion izendapen osagarria argitaratu zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 3460/2025 Ebazpenaren bidez.

Izendapenaren ondoren, José Carlos Irigoyen Chávez jaunak ez zuen plazaren jabetza hartu, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izateko eskubide guztiak galdu zituen. Plaza bete gabe geratu dela deklaratzen da, ez dagoelako plazarik lortu gabe probak gainditu dituen izangairik, eta ezin delako plaza bete.

Hori dela eta, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe geratu dela, probak gainditu dituen izangai gehiagorik ez dagoelako, 69851 zenbakiko plaza, García Orcoyen ospitaleari atxikitakoa, destinoa Lizarran duena, kirurgia ortopedikoko eta traumatologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2070E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren prozesuan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-orrian argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 14an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2600510