22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zenbait eskumenen erabilera departamentuko zuzendari nagusien esku eta departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileen esku uzten duena.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku uzten ahal dutela.

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren jardunean efizientzia eta arintasun handiagoa lortu nahian, komenigarritzat jotzen da indarreko araudiak ekonomia eta aurrekontuak kudeatzeko arloan kontseilariari ematen dizkion zenbait eskumenen erabilera departamentuko zuzendari nagusien eta zuzendari kudeatzaileen esku uztea.

Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak, hala ere, noiznahi beregana dezake edozein espediente edo gai, ebazteko.

Foru agindu honen ondoriozko eskuordetzearen bitartez ematen diren ebazpenetan inguruabar hori berariaz adierazi beharko da. Ebazpen horiek, ondorio guztietarako, kontseilariak emanak balira bezala hartuko dira, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua.

Horrenbestez, aipatu legezko araudiak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko zuzendari nagusien esku eta hari atxikitako erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileen esku uztea, bakoitzari dagozkion esparruen barrenean, gastuak baimendu eta xedatzeko, ordaintzeko betebeharra aitortzeko eta aurrekontuko aldaketak egiteko indarreko araudiak ematen dizkidan eskumenen erabilera.

2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko zuzendari nagusiei eta departamentu horretako erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileei, departamentu horretako Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia Atalera eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatura.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 9an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2600318