22. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

561E/2025 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Nafarroako olioa" jatorri deitura babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia hartu eta aditzera ematen baita.

Nafarroako Oliba Olio Birjinaren Elkarteak (IFZa G31886831) 2025eko martxoaren 24an Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eskatu zion (erregistro-zenbakia: 2025/427584) "Nafarroako olioa" jatorri deitura babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egiteko. Aldaketa horren xedea da, alde batetik, baldintza-agiriaren idazketa aldatzea, arbekina eta enpeltre barietate bakarreko olioak merkaturatzen dituzten operadore jakin batzuekin gertatzen den diskriminazio egoera bat zuzentzeko; izan ere, baldintza-agirian ezarritako baldintzak bete arren, ezin dira "Nafarroako olioa" JDB gisa merkaturatu. Eta, bestetik, baldintza-agirian ezarri nahi da frutaren gutxieneko balioa 4 izatea eta azido oleikoaren edukia %65 izatea. Bi balio horiek azken urteetan gertatzen ari den klima-aldaketak baldintzatzen ditu, eta ekoizpen etxeek haren gainean esku hartzeko ahalmen mugatua dute.

Eskaera ebaluatu ondoren, egiaztatu da "Nafarroako olioa" jatorri deitura babestuak betetzen dituela eskatzaile izateko 2024/1143 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluan ezarritako baldintzak, eta aldaketa arrunta egiteko aurkeztu duen eskaerak betetzen dituela aipatu erregelamenduaren 24. artikuluko baldintzak, bai eta Batzordearen 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4. artikuluan ezarritakoak ere.

"Nafarroako olioa" jatorri deitura babestuaren ekoizpen eremua Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan dago, eta bertako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio ebazpen hau emateko eskumena, 2025/27 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4. artikuluko 1. puntuan ezartzen den bezala.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren ekainaren 18ko 273E/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko irailaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), jakitera eman zen "Nafarroako olioa" jatorri deitura babestuaren baldintza-agiria aldatzeko eskaera.

Ebazpen horren bidez, aurka egiteko Espainiako prozedura hasi zen, eta jendaurreko aldia ireki zen, bi hilabetekoa, bat etorriz martxoaren 7ko 149/2014 Errege Dekretuaren artikulu bakarraren laugarren puntuan ezarritakoarekin. Errege dekretu horrek urriaren 3ko 1335/2011 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen du (1335/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita deitura babestuak eta adierazpen geografiko babestuak Europar Batasuneko erregistroan inskribatzeko eskaerak izapidetzeko eta horiei aurka egiteko prozedura).

Epe hori 2025eko azaroaren 29an bukatu zen, eta ez zen aurkako idazkirik aurkeztu. Hori dela eta, bukatutzat ematen da atariko prozedura hori, eta, ondorioz, bidezkoa da "Nafarroako olioa" jatorri-deitura babestuaren baldintza-agiria aldatzearen aldeko erabakia ematea.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. "Nafarroako olioa" jatorri deitura babestuaren baldintza-agirian aldaketa arrunt bat egitearen aldeko erabakia hartzea eta aditzera ematea (eskaera 2025eko martxoaren 24an aurkeztu zen), egiaztatu baita betetzen direla 2024/1143 (EB) Erregelamenduan ezarritako baldintzak eta haren ondorioz emandako xedapenak.

2. Baldintza-agiria eta dokumentu bakarra helbide hauetan daude argitaratuta:

Aldatutako baldintza-agiria esteka honetan argitaratu da:

http://pcacna25.navarra.es

Aldatutako dokumentu bakarra esteka honetan argitaratu da:

http://duacna2025.navarra.es

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Oliba Olio Birjinaren Elkarteari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Kalitate Berezituaren eta Nekazaritza Ekologikoaren Zuzendariordetza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko abenduaren 17an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F2600228