2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren bi plaza betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa-prozeduraren bidez. Izendapenak
Amaitu da prozesua, Udaltzaingoko agente lehenaren bi plaza kategoriaz igotzeko lehiaketa-prozeduraren bidez betetzekoa. Deialdi hori alkatearen urtarrilaren 18ko 49/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2023ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an.
Alkatearen urtarrilaren 8ko 9/2026 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zen:
Iñigo Urdániz Osinaga izendatzea Burlatako Udaleko agente lehen, plantilla organikoan 11.4 zenbakia duen plazarako.
Manuel Vázquez Navarrete izendatzea Burlatako Udaleko agente lehen, plantilla organikoan 11.6 zenbakia duen plazarako.
Agente biek lanpostuaren jabetza hartzeko eguna finkatzea, 2026ko urtarrilaren 15a izanen baita.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2600294