2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Xehetasun-azterketa, Udal Plan Orokorraren lurzoru industrialeko UO-B exekuzio-unitateko 2. poligonoko 1135., 1136. eta 1137. lurzatietan. Behin betiko onespena
Alesbesko Udalak, alkatearen 2025eko apirilaren 25eko 218 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Alesbesko Udal Plan Orokorraren erabilera industrialeko lurzoru urbanizagarriko UO-B exekuzio-unitateko 2. poligonoko 1135., 1136. eta 1137. lurzatietan, Precocinados Frisa SLk sustatua.
Espedientea jendaurrean jarri da 20 egun baliodunean, iragarkia 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, maiatzaren 22an, bai eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan ere, eta ez da alegaziorik aurkeztu.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Alesbesen, 2025eko abenduaren 24an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2517126