1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
571E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Araceli Urra Ruete andrea, Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua. Bulego hori Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketetarako Zerbitzuari atxikita dago, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Araceli Urra Ruete andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzuko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Burutzan aritzeko azken eguna 2026ko urtarrilaren 14a izanen da.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 17an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2600430