218. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 30a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

77/2026 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, jarraitu beharreko prozedura arautzen duena irailaren 29ko 25/2026 Errege Lege-dekretuaren bidez ezarritako aldi baterako laguntza bereziak kudeatu eta ordaintzeko, zeinen helburua baita ordaintzen laguntzea, alde batetik, nekazaritzako ekoizleek kontsumitzen duten gasolioaren prezioa, eta, bestetik, hidrokarburoen gaineko zergaren zati bat itzultzeko eskubidea duten ibilgailuen titularrek kontsumitzen duten gasolioaren prezioa.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

66/2026 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Clara María Jover Hernando andrea Nafarroako Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien II. Erregistroko titular izendatzen duena.

418E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Jon Echávarri Redondo jauna Arauen Koordinaziorako eta Azterketarako Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako. Unitate hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Arauen Garapenerako eta Lan Harremanetarako Zerbitzukoa da.

319E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Rubén Osés Martínez andrea izendatzen baita Mahastizaintzako Bulegoko buru bitarte baterako.

1938E/2026 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Iñigo Lalueza Ayesa jauna Oinarrizko Osasun Laguntzako Mantentze-lanen Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1950E/2026 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, María Luisa Berrio San Julián andrea, Donibaneko OOLTko Laguntza Unitateko burua.

2131E/2026 EBAZPENA, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Ana Isabel de Miguel Muñoz andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradiodiagnostikoko I. Laguntza Unitateko burua.

8599/2026 EBAZPENA, urriaren 9koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Araceli Lecumberri Merino andrea, Programen eta Baliabideen Plangintza eta Kudeaketa Ataleko Planen eta Zerbitzuen Plangintza eta Kudeaketa Bulegoko burua. Atal hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikita dago.

8601/2026 EBAZPENA, urriaren 9koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Araceli Lecumberri Merino andrea Esku-hartzea Kudeatzeko Bulegoko (3. Lurralde Taldeak) buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Babesgabetasun Egoeretan Esku Hartzeko Atalekoa da.

8602/2026 EBAZPENA, urriaren 9koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatu baitu, Natalia Pérez de Obanos Rodrigo andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Haurren Eskubideen Sustapenaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegoko burua.

8603/2026 EBAZPENA, urriaren 9koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Natalia Pérez de Obanos Rodrigo andrea Planen eta Zerbitzuen Plangintza eta Kudeaketa Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzako Planen, Programen eta Baliabideen Plangintza eta Kudeaketa Atalari atxikita dago, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian.

3306/2026 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Pneumologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

3334/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen baitira eta izangai batzuen kontratazioa egitea bidezkoa dela ezartzen baita, 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

3335/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen baitira eta izangai batzuen kontratazioa egitea bidezkoa dela ezartzen baita, hezitzaileen eta haur-hezitzaileen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

355E/2026 EBAZPENA, urriaren 13koa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Marta Lizarrondo Alcalá andrea Nafarroako Foru Ogasuneko Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Koordinatzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3332/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidarien plaza huts batzuk (C mailakoak) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, eta deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzen duena.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 18ko 201/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 24ko 161/2026 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 12ko 348/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi eta argitara eman dira, batetik, aldi baterako kontratazioak egiteko behin betiko izangai zerrendak, 2026-2027 ikasturtean indarrean izanen direnak, lanpostu hauetarako: Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle eta katedradunen kidegoetakoak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegokoak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako sarrerako hautapen prozesuetan iragarritako espezialitateetan; bestetik, haren bidez onetsi eta argitara eman da sartu ez diren izangaien behin betiko zerrenda, izangai horiek ez dutelako betetzen Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2 artikuluan ezarritakoa.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko farmaziako teknikarien 21 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka.

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez lau transkribatzaile-postu betetzekoa, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du. Izendapen-proposamena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

150E/2026 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko tituludunentzako prestakuntza beka baterako deialdia onesten duena, onuradunak ezagutza teorikoa eta praktikoa lor dezan kirol entrenamenduaren oinarri zientifikoen gainean, lesioen prebentzioaren gainean eta jarduera fisikoak osasunarekin duen loturaren gainean. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan eginen da. DDBN kodea: 933659.

206E/2026 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2026-2027ko deialdia onesten duena Nafarroako gazteen entitateei dirulaguntzak emateko, gazteriaren arloko jarduera-programak garatu eta ekipamenduak eros ditzaten. DDBN kodea: 935295.

968E/2026 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, landa eremuan eurotaxi ibilgailuak egokitzeko laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN kodea: 933708.

280E/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita aldatzea "Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa (MOVES III)" dirulaguntzaren 2025eko deialdirako aurrekontua. DDBN kodea: 851015, 850973, 850960 eta 850938.

284E/2026 EBAZPENA, urriaren 19koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza deialdi honetan baimendutako gastua handitzea: "Laguntzak ibilgailu elektrikoetarako eta horiek kargatzeko azpiegituretarako (Tximista-Auto Plana)". DDBN kodeak: 900234, 900239 eta 900241.

1.7. BESTELAKOAK

1126E/2026 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Israel Pérez Aicuak sustatutako txerri gizendegia 5.212 tokira arte handitzeko (625,44 AzLU) proiektuaren ingurumen inpaktuaren adierazpena egiten baita.

1131E/2026 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen inpaktuaren adierazpena ematen duena proiektu honetarako: Cadreitako udal-mugarteko Cuartochico parajean 1.910 aratxerendako gizendegi bat instalatzea. Ganados Jiménez Cambra SL enpresak sustatu du Cadreitako udal-mugarteko Cuartochico parajean.

1149E/2026 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez egiten baita ingurumen-inpaktuaren txostena Funesko udal-mugarteko 10. poligonoko 251 eta 252 lurzatietan Rancho Luna Power SLUk sustatutako ""Funes Solar" 2,1 MW-eko eta "Pinta Solar" 2,21 MW-eko eguzki-hibridazio fotovoltaikoko instalazioak eta ebakuazio-azpiegiturak" proiektuari buruz.

1153E/2026 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-txosten estrategikoa egiten baita Olorizko udal plan orokorraren aldaketa batez, 3. poligonoko 152. lurzatiaren esparruan, Orizinen (UE-6.8 exekuzio unitatea), Olorizko Udalak sustatuta.

1158E/2026 EBAZPENA, urriaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena ematen baita "aireko linea berria, zirkuitu bikoitzekoa eta 66 kV-ekoa, "Tutera 2" eta "Tutera 3" izenekoa, Mélida-Zarrakaztelu tartea" izeneko proiektuaz. I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUk sustatu du Mélidako, Santakarako eta Zarrakazteluko udal mugarteetan.

1170E/2026 EBAZPENA, urriaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen-inpaktuaren txostena egiten duena Iribasen oilaskoak zatikatzeko areto baten proiekturako. Sustatzailea Josu Oreja Arratibel da.

1177E/2026 EBAZPENA, urriaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baitzaio Agrotecnología de Navarra SLk Cárcarren sustatutako hondakinen bermikonpostatze bidezko tratamendu biologikoko instalazioaren proiektuari.

Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa. Telleri 641 NA ENSari dagokion inskripzioa deuseztatzea.

ENKANTEA, Elizagorriko ondasun higiezin batzuena.

ENKANTEA, San Martin Unxeko eta Tafallako ondasun higiezin batzuena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Oposizio-lehiaketa, animatzaileen bi plaza betetzeko, lan-araubide finkoan

MIRANDA ARGA

Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialen bi plaza betetzeko barne-igoera murriztuan

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Larriongo 4. poligonoko 352. eta 353. lurzatietan. Behin betiko onespena

Plan partziala Etxabarriko UNC-3an, familia bakarreko hiru etxebizitza bakartu eraikitzeko. Behin betiko onespena

ANDOSILLA

Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

ANTSOAIN

Aldaketa, honako honen behin betiko onespenean: Ordenantza fiskala, arautzen duena lurraren kontribuzioa

ATETZ

Aldaketa, alde batetik, Hirigintzako Araudi Orokorraren 36. artikuluan, eta, bestetik Eraikingintza ordenantzan eta hirigintza-fitxetan (37., 38. eta 42. Artikuluak). Behin betiko onespena

BERA

Herri-lurren desafektazioa 1. poligonoko 1. lurzatian (Garaitarreta alderdia). Hasierako onespena

BIDAURRETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 2. lurzatian. Behin betiko onespena

BURLATA

26-01281, 26-1300, 26-01312, 26-01365 eta 26-01366 gora jotzeko errekurtsoak, hizpide dutenak gaueko ordutegiko eta jaiegunetako lanagatiko ordainsari-aldeak ordaintzea aldi baterako ezintasuneko egoeran, eta aparteko pagak birkalkulatzea

26-01314 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena ordainsari-alde batzuk –antzinatasunaren kontzeptuan eta atzeraeraginezko ondorearekin– ordaintzeko eskaera baten onespena

ZIRAUKI

Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Paternaingo 5. poligonoko 25. lurzatian. Behin betiko onespena

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2059., 2060., 2061., 2062., 2063. eta 2064. lurzatiena. Behin betiko onespena

ETXALAR

2027rako zerga-tasak. Hasierako onespena

ITZA

26-01737 gora jotzeko errekurtsoa, udal-mugarte osoan sua aisialdirako erabiltzeko aldi baterako debekua dela-eta

XABIER

Ordenantza fiskala, autokarabanak eta bizitegi-ibilgailuak autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua ematea arautzen duena. Behin betiko onespena

LAPOBLACIÓN

2026. urteko lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

LARUNBEKO KONTZEJUA

Ordenantza, Larunbeko auzo-bideen, lurzati-berrantolamenduko bideen eta mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena

LEITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 85. Lurzatian. Behin betiko onespena

1. poligonoko 123. eta 124. lurzatien xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

MURCHANTE

26/00955 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena ordainsari-diferentzia batzuk ordaintzea, gauez eta jaiegunean lan egiteagatik

Ordenantza, arautzen duena ibilgailu elektrikoak kargatzeko Udalaren puntuen erabilera. Behin betiko onespena

ERRIBERRI

Jarduera-lizentzia ematea. Gizarte eta kultur zentroa

IRUÑA

Deialdia, egin dadin Ikaskuntza Zerbitzuko Proiektuen 2026ko Lehiaketa. Laburpena

Aldaketa, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan: eremua zabaltzea, 11. sektore berria ezarrita (Sadar eta Arrosadia multzoa)

Aldizkako zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epea. 2026ko bigarren seihilekoa

RIBAFORADA

Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

URRITZOLAKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Behin betiko onespena

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Iruñelako 34. poligonoko 65. lurzatian. Behin betiko onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia, Eraulgo UE-ERA-18 unitatean. Behin betiko onespena

Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko