218. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3332/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidarien plaza huts batzuk (C mailakoak) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, eta deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 10eko 2550/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean gidari lanpostua zegoen, C mailakoa. Deialdia 2026ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 3206/2026 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko urriaren 2an.

Zerrenda horren kontra erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, orobat, deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gidarien plaza huts batzuk (C mailakoak) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen I. eranskinean ageri dena, eta deialdiko plazak bete gabe gelditu direla deklaratzea, ez baitago izangai onarturik.

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2026ko urriaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

ERANSKINA.–GIDARIEN (C MAILA) LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

Deialdiko 3.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

DE ALBA MORÁN, JAVIER

MORRÁS BARRENA, JOSÉ LUIS

Iragarkiaren kodea: F2613604