1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
66/2026 FORU DEKRETUA, urriaren 21ekoa, Clara María Jover Hernando andrea Nafarroako Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien II. Erregistroko titular izendatzen duena.
Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2026ko irailaren 8an emandako Ebazpenaren bidez (irailaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), 325. lehiaketa arruntaren deialdia egin zen jabetza erregistroak, merkataritza erregistroak eta ondasun higigarrien erregistroetako lanpostuak betetzeko.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten jabetzaren eta merkataritzaren erregistratzaileak izendatzeko eskumena.
Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak antolatutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita aipatu zuzendaritza nagusiaren 2026ko urriaren 2ko Ebazpena ere, lehiaketa hori ebazten duena (2026ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Bidezkoa da, beraz, Nafarroako Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien II. Erregistroko titularra izendatzea, Lehendakaritza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak egindako proposamenaren arabera.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko urriaren hogeita batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Clara María Jover Hernando andrea Nafarroako Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien II. Erregistroko titular izendatzea.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Hirugarrena.–Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Erregistratzaileen Elkargoko dekanoari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari.
Iruñean, 2026ko urriaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.
Iragarkiaren kodea: F2613764