1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
284E/2026 EBAZPENA, urriaren 19koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza deialdi honetan baimendutako gastua handitzea: "Laguntzak ibilgailu elektrikoetarako eta horiek kargatzeko azpiegituretarako (Tximista-Auto Plana)". DDBN kodeak: 900234, 900239 eta 900241.
Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 69E/2026 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza deialdi hau onetsi zen: "Laguntzak ibilgailu elektrikoetarako eta horiek kargatzeko azpiegituretarako (Tximista-Auto Plana)".
Ebazpen horretan, aurrekontu-kreditu hau baimendu zen:
AURREKONTU PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
820001 82500 7819 425206 Laguntzak ibilgailu elektrikoetarako eta horiek kargatzeko azpiegituretarako | 2026 | 4.700.000 |
Baimendutako gastua honela banatu zen:
NEURRIA | AURREKONTU-KREDITUA (eurotan) |
1. neurria.–Ibilgailu elektrikoak erostea | 3.700.000 |
2. neurria.–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea | 1.000.000 |
Halaber, gehienez ere 3.000.000 euroko kopuru gehigarria finkatu zen, zeinak ez baitzuen beste deialdi bat beharko dirulaguntzetan erabiltzeko. Gehigarri hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera arautuko da. Kopuru gehigarri hori eraginkortasunez erabili ahal izateko, kreditu gehigarria baimendu beharko da, artikulu horretan xedatutako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz. Kopuru gehigarri hori arestian adierazitako neurri bakoitzari banatzeko, hasiera batean egindako banaketa bera eginen da, salbu kopuru gehigarri horren gaineko argitalpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean egiten denerako dagoeneko amaitu bada 2. neurrirako eskaerak aurkezteko epea (2. neurria: Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea).
660.557,70 euroko kreditu erabilgarria dago aurrekontuko 820001 82500 7819 425206 partidan (Laguntzak ibilgailu elektrikoetarako eta horiek kargatzeko azpiegituretarako).
Deialdiaren oinarrietan neurri bakoitzerako laguntza-eskaerak aurkezteko ezarritako epea honako hau da:
- 1. neurria. Ibilgailu elektrikoak erostea: 2026ko urriaren 31.
- 2. neurria. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea: 2026ko abuztuaren 31.
Aipatutako legearen 31.3 b) artikuluan ezarritako baldintza bete behar da, hau da; kreditu gehigarriaren onespena eta argitalpena egin beharko dira laguntza eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen. Hori dela eta, kreditu gehigarri osoa erabiliko da 1. neurriko eskaerei erantzuteko (Ibilgailu elektrikoak erostea), baldintza hori betetzen baita.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea laguntza deialdi honen konpromisoei erantzuteko baimendutako gastua handitzea: "Laguntzak ibilgailu elektrikoetarako eta horiek kargatzeko azpiegituretarako (Tximista-Auto Plana)", honela:
AURREKONTU PARTIDA | EKITALDIA | ZENBATEKOA |
820001 82500 7819 425206 Laguntzak ibilgailu elektrikoetarako eta horiek kargatzeko azpiegituretarako | 2026 | 660.557,70 |
Baimendutako gastua honela banatuko da:
NEURRIA | AURREKONTU-KREDITUA (eurotan) |
1. neurria. Ibilgailu elektrikoak erostea | 660.557,70 |
2. neurria. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea | 0 |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2026ko urriaren 19an.–Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.
Iragarkiaren kodea: F2613697