1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3334/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen baitira eta izangai batzuen kontratazioa egitea bidezkoa dela ezartzen baita, 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1320/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen hogeita hamalau plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 25eko 1831/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko ekainaren 27an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 2615/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko irailaren 10ean.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1859/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko. Horiek eginda, euskarazko jakite maila ezarrita duten hiru plaza huts gelditu ziren esleitu gabe, horiek aukeratzeko baldintzak betetzen zituen izangairik ez zegoelako deitutakoen artean.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen edo kontratazio proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako baldintzak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko uztailaren 23an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2530/2026 Ebazpenaren bidez xedatu zen izendapena edo kontratazioa.
Izendapenaren ondoren, txanda irekiko izangai Carlos Alberto Balseiro Santos jaunari borondatezko eszedentzia eman zaio, plazaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan Nafarroako beste administrazio publiko batean zerbitzu finkoak ematen ari zelako.
Deialdiaren 9.4 apartatuarekin bat, hutsik gelditu diren plazak beteko dira gainditutakoen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin, baldin eta plaza horietarako baldintzak betetzen badituzte; hortaz, 2026ko irailaren 30ean argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, izendapen proposamen osagarria.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:
–Txanda irekia:
LEÓN GARCÍA, SERGIO
VALENCIA LABIANO, RUBÉN
ECHEVESTE YANCI, MARKEL
2. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Izendatutako izangaiek 2026ko azaroaren 18an hartu beharko dute plazaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Adieraztea Rubén Valencia Labiano eta Markel Echeveste Yanci jaunek euskarazko jakite maila ezarrita duten plaza elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen dutela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.
5. 38976 plaza hutsa bete gabe gelditu dela deklaratzea, 2026ko azaroaren 18tik aurrerako ondorioekin.
6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko urriaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA | KARGAK MANEIATZEA |
León García, Sergio | Txanda irekia | 0038973 | Hezkuntza Departamentua | Tafalla-IBP | Funtzionarioa | Tafalla | X | | B | X |
Valencia Labiano, Rubén | Txanda irekia | 0040186 | Hezkuntza Departamentua | Sarriguren-Sarriguren BHI | Funtzionarioa | Zenbait lekutan | X | Euskara (B2) | B | X |
Echeveste Yanci, Markel | Txanda irekia | 0040469 | Hezkuntza Departamentua | Bera-Toki Ona BHI | Funtzionarioa | Bera | X | Euskara (B2) | B | X |
Iragarkiaren kodea: F2613611