218. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, San Martin Unxeko eta Tafallako ondasun higiezin batzuena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko abuztuaren 27an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin bahituak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatu Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04062.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200104062

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–LEHENBIZIKO LOTEA.

San Martin Unxeko 6042 zenbakiko finka (Idufir 31016001055239), Tafallako 1 Jabetza Erregistroko 2083. liburukia, 75. liburua, 121. folioa, C azken-inskripzioa.

Erregistroa:

"Hiri-finka: San Martin Unxeko UO-7A exekuzio-unitateko laugarren lurzatia, hirurehun eta hogeita bi metro eta hemeretzi dezimetro karratuko azalera duena eta familia bakarreko etxebizitza bakartuaren erabilera. Eraikigarria da, San Martin Unxeko udal planaren eta haren aldaketen determinazioen arabera. Mugakideak: iparraldean, 5. lurzatia; hegoaldean, 3. lurzatia; ekialdean, Sol kalea; eta mendebaldean, San Miguel kalea".

Katastroan:

San Martin Unxen, 1. poligonoa, 2150. lurzatia, 1. azpiunitatea, 1. hiri-unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001656152DK.

KOKAPEN KODEAK: (*)
EDO ALDERDIA

HELBIDEA

AZALERAK

(m2)

ERABILERA, XEDEA EDO LUR MOTA

Nagusia

1 2150 1 1

San Migel kalea 54

321,76

Lurzorua

–BIGARREN LOTEA.

San Martin Unxeko 6043 zenbakiko finkaren %78,82 (Idufir 31016001055246), Tafallako 1. Jabetza Erregistroko 2083. liburukia, 75. liburua, 124. folioa, C azken-inskripzioa.

Erregistroa:

"Hiri-finka: San Martin Unxeko UO-7A exekuzio-unitateko bosgarren lurzatia, hirurehun eta hemezortzi metro eta laurogeita hiru dezimetro karratuko azalera duena eta familia bakarreko etxebizitza bakartuaren erabilera. Eraikigarria da, San Martin Unxeko udal planaren eta haren aldaketen determinazioen arabera. Mugakideak: iparraldean, 2144. lurzatiaren gainerakoa, 2141. lurzatia eta 2140 lurzatia; hegoaldean, 4. lurzatia; ekialdean, Sol kalea; eta mendebaldean, San Migel kalea.

Katastroan:

San Martin Unxen, 1. poligonoa, 2151. lurzatia, 1. azpiunitatea, 1. hiri-unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001656153FL.

KOKAPEN KODEAK: (*)
EDO ALDERDIA

HELBIDEA

AZALERAK

(m2)

ERABILERA, XEDEA EDO LUR MOTA

Nagusia

1 2151 1 1

San Migel kalea 56

318,77

Lurzorua

–HIRUGARREN LOTEA.

San Martin Unxeko 6040 zenbakiko finka (Idufir 31016001055215), Tafallako 1. Jabetza Erregistrokoa.

Erregistroa:

"Hiri-finka: San Martin Unxeko UO-7A exekuzio-unitateko bigarren lurzatia, hirurehun eta laurogei metro eta hogeita hamalau dezimetro karratuko azalera duena eta familia bakarreko etxebizitza bakartuaren erabilera. Eraikigarria da, San Martin Unxeko udal planaren eta haren aldaketen determinazioen arabera. Mugak: Mugakideak: iparraldean, 3. lurzatia; hegoaldean, 1. lurzatia; ekialdean, Sol kalea; eta mendebaldean, San Miguel kalea". Katastroan: San Martin Unx, 1. poligonoa, 2148. lurzatia, 1. azpiunitatea, 1. hiri-unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001656150AH.

KOKAPEN KODEAK: (*)
EDO ALDERDIA

HELBIDEA

AZALERAK

(m2)

ERABILERA, XEDEA EDO LUR MOTA

Nagusia

1 2148 1 1

San Migel kalea 50

380,07

Lurzorua

–LAUGARREN LOTEA.

San Martin Unxeko 6041 zenbakiko finka (Idufir 31016001055222), Tafallako 1. Jabetza Erregistrokoa.

Erregistroa:

"Hiri-finka: San Martin Unxeko UO-7A exekuzio-unitateko hirugarren lurzatia, hirurehun eta hirurogeita hamaika metro eta laurogeita hamabi dezimetro karratuko azalera duena eta familia bakarreko etxebizitza bakartuaren erabilera. Eraikigarria da, San Martin Unxeko udal planaren eta haren aldaketen determinazioen arabera. Mugak: Mugakideak: iparraldean, 4. lurzatia; hegoaldean, 2. lurzatia; ekialdean, Sol kalea; eta mendebaldean, San Migel kalea".

Katastroan:

San Martin Unxen, 1. poligonoa, 2149. lurzatia, 1. azpiunitatea, 1. hiri-unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001656151SJ.

KOKAPEN KODEAK: (*)
EDO ALDERDIA

HELBIDEA

AZALERAK

(m2)

ERABILERA, XEDEA EDO LUR MOTA

Nagusia

1 2149 1 1

San Migel kalea 52

371,64

Lurzorua

–BOSGARREN LOTEA.

Tafallako 21186 zenbakiko finka (Idufir 31016001098939), Tafallako 1. Jabetza Erregistrokoa.

Erregistroa:

"Hiri finka: Bat.–Lokal diafanoa, eraikinaren sotoko solairuan dagoena. Berrehun eta hirurogeita hemezortzi metro eta berrogei dezimetro karratuko azalera erabilgarria du, eta hirurehun eta hamaika metro eta hirurogei dezimetro karratuko azalera eraikia. Mugakideak: aurrealdean, sartzeko eskailerak eta Kale Nagusiaren zorupea; sartu eta eskuinaldera, República Argentina kaleko eta 1001. lurzatiko zorupea; ezkerraldean, kalexka baten zorupea; eta atzealdean, eraikin honen beheko solairuko zorupea. Partaidetza kuota: ehuneko hamalau osoko eta berrogeita hamaika ehunen".

Katastroan:

Tafallan, 34. poligonoa, 417. lurzatia, 2. azpieremua, 16. hiri-unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002074109SY.

KOKAPEN KODEAK: (*)
EDO ALDERDIA

HELBIDEA

AZALERAK

(m2)

ERABILERA, XEDEA EDO LUR MOTA

Nagusia

34 417 2 16

Kale Nagusia 52

317,70

Erabilerarik gabeko etxabea

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko urriaren 22an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2613853