218. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3335/2026 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen baitira eta izangai batzuen kontratazioa egitea bidezkoa dela ezartzen baita, hezitzaileen eta haur-hezitzaileen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1305/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezitzaileen eta haur-hezitzaileen berrogei plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 1778/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko ekainaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 11ko 2654/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko irailaren 12an.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1554/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko. Horiek eginda, bi plaza huts gelditu ziren esleitu gabe, horiek aukeratzeko baldintzak betetzen zituen izangairik ez zegoelako deitutakoen artean.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen edo kontratazio proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako baldintzak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko maiatzaren 28an.

Bestalde, Lucía María Bocos Giménez andreak uko egin zion hautapen prozesuari. Gainerako izangaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 1995/2026 Ebazpenaren bidez izendatu edo kontratatu ziren.

Deialdiaren 9.4 apartatuarekin bat, hutsik gelditu diren plazak beteko dira gainditutakoen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin, baldin eta plaza horietarako baldintzak betetzen badituzte; hortaz, 2026ko irailaren 30ean argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, izendapen edo kontratazio proposamen osagarria.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta plaza hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, hezitzaileen eta haur-hezitzaileen lanpostuan aritzeko, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:

–Txanda irekia:

HERRERA DIAGO, IZASKUN

CARRILLO BUSTOS, AMANDA

2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:

–Txanda irekia:

SENRA TRINIDAD, JENIFER

3. Plaza hutsak esleitzea, bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

4. Izendatutako izangaiek 2026ko azaroaren 18an hartu beharko dute plazaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko den izangaiak 2026ko azaroaren 18an sinatu beharko du behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.

Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Adieraztea Izaskun Herrera Diago eta Amanda Carrillo Bustos andreek euskarazko jakite maila zehaztuta duten plaza elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen dutela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko urriaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

Senra Trinidad, Jenifer

Txanda irekia

0040175

Hezkuntza Departamentua

Nuestra Señora de Roncesvalles HE

NGko lan kontratudun finkoa, lanaldi partziala

Iruña

X

Herrera Diago, Izaskun

Txanda irekia

40171

Hezkuntza Departamentua

San Jorge HE

Funtzionarioa

Iruña

X

Euskara, C1

Carrillo Bustos, Amanda

Txanda irekia

40482

Hezkuntza Departamentua

Egunsenti HE

Funtzionarioa

Burlata

X

Euskara, C1

Iragarkiaren kodea: F2613608