2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MIRANDA ARGA
Oposizio-lehiaketa, administrari-ofizialen bi plaza betetzeko barne-igoera murriztuan
Alkatearen 2026ko urriaren 15eko 240. Ebazpenaren bidez, deialdi honen oinarriak onetsi ziren: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez eta barne-igoera murriztuan betetzeko administrari-ofizialen bi plaza, Miranda Argako Udalaren zerbitzura aritzeko.
Miranda Argan, 2026ko urriaren 15ean.–Alkatea, M.ª Pilar Ibero Pérez.
DEIALDIA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ ETA BARNE-IGOERA MURRIZTUAN BETETZEKO ADMINISTRARI-OFIZIALEN BI PLAZA, MIRANDA ARGAKO UDALAREN ZERBITZURA ARITZEKO
1. oinarria. Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez eta barne-igoera murriztuan betetzea administrari-ofizialen bi plaza. Plazek 4 eta 5 zenbakiak dituzte indarrean den plantilla organikoan.
1.2. Oposizio-lehiaketa honetarako deia egin da bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
1.3. Deialdi honen karietara izendatuak diren izangaiak, kasuan kasuko hautaprobak gainditu ostean betiere, administrari-ofizial izanen dira, C mailakoak, plazaz jabetzen direnetik edo lanean hasten direnetik. Aurretik betetzen zituzten plazak automatikoki amortizatuko dira, eta, ondorioz, plantilla organikoko plaza kopurua ez da handituko.
1.4. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko izangaiak izendapenaren aurretik zuen araubide juridikoa. Gizarte Segurantzaren araubide berari eutsiko dio.
1.5. Mailaz igoko dira prozesua gainditu eta deialdiko plazen kopuruan sartzen diren izangaiak.
1.6. Mailaz igotzen direnek aurreko lanpostu berari eta zerbitzu edo arlo berari atxikirik jarraituko dute, deialdiko mailari eta kategoriari eta eskatutako ikasketei dagozkien lan eta eginkizunetan jardunen dute eta ordura arte egiten zituzten eginkizunak eginen dituzte, bai eta haien gain uzten diren beste edozein ere, lanpostuaren maila edo talde berriarekin bat etorririk.
1.7. Deialdiko plazak betetzeko izendatzen diren langileek jasoko dituzte Miranda Argako Udalak plantilla organikoan administrari-ofizial lanposturako ezarritako ordainsariak eta osagarriak.
–4 zenbakidun plaza: administrari-ofiziala (diruzaintza). Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Lanpostuko osagarria: %46,25. Mailako osagarria: %12.
–5 zenbakidun plaza. Administrari-ofiziala. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Lanpostuko osagarria: %27,54. Mailako osagarria: %12.
2. oinarria. Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Kontratazio honetan parte hartzeko, izangaiak honako baldintza hauek bete beharko ditu eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta izendapena egiten den arte:
a) Miranda Argako Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D mailakoa.
b) Miranda Argako Udalaren plantilla organikoko administrari laguntzailearen lanpostu bat betetzeko izendatua edo kontratatua izatea.
c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoena zerbitzuak ematen ari baldin bada deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.
d) Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokidea izatea. Baldintza hori bete ezean, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua duela frogatu beharko da.
e) Frogatzea bost urteko antzinatasun aitortua administrazio publikoetan.
f) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun funtzionala izatea.
3. oinarria. Eskabideak eta aurkezteko epea.
3.1. Parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkeztu behar dira nahitaez, Miranda Argako Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez (https://mirandadearga.sedipualba.es/), eta hara sartzeko erabili beharko da NAN elektronikoa / ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve sistema.
Parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduak, Miranda Argako Udalak jada ez dituenak, deialdi honen 6. oinarriaren arabera.
3.2. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.3. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunerako.
3.4. Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:
a) Deialdiaren 2.d) oinarrian aipatzen den tituluaren kopia, baldin eta izangaiak ez badu zortzi urteko antzinatasun aitortua deialdia argitaratzen den egunean.
b) Merezimenduen egiaztagiriak, administrazio honek jada ez dituenak.
3.5. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
4. oinarria. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan.
4.2. Behin-behineko zerrenda iragarki-taulan argitaratu ostean, izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan eginen diren.
Izangai bazterturik ez bada, zerrenda hori zuzenean onesten ahalko da behin betiko zerrenda gisa.
5. oinarria. Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: María Pilar Ibero Pérez, Miranda Argako Udaleko alkatea. Ordezkoa: Miranda Argako Udalak izendatzen duena.
1. epaimahaikidea: Luis Echarri Ruiz, Miranda Argako Udaleko zinegotzia. Ordezkoa: Miranda Argako Udalak izendatzen duena.
2. epaimahaikidea: Óscar Aoiz Berango, Miranda Argako Udaleko zinegotzia. Ordezkoa: Miranda Argako Udalak izendatzen duena.
3. epaimahaikidea: Iñigo Arregui Oderiz, Miranda Argako Udaleko kontu-hartzailea. Ordezkoa: Miranda Argako Udalak izendatzen duena.
Epaimahaikide idazkaria: Idoia Suárez Urrutia, Miranda Argako Udaleko idazkaria. Ordezkoa: Miranda Argako Udalak izendatzen duena.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiak hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko du.
5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengoa bertan ez bada. Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute. Gainera, epaimahaiak aholkulari adituen edo teknikarien laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan emanen diote laguntza epaimahaiari.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Kalifikazio-epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta Udaleko alkateari jakinaraziko diote, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeratako batean badaude (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Halaber, izangaiek epaimahaikideak errekusatzen ahalko dituzte, lege-testu beraren 24. artikuluan ezarritako egoerak gertatzen direnean.
6. oinarria. Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da: lehiaketaldia lehenbizi (30 puntu), eta oposizioaldia gero (70 puntu), oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.1. Lehiaketaldia.
Epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek alegatutako merezimenduak, jarraian azaltzen den baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak:
–Nafarroako administrazio publikoetan, administrari laguntzailearen, administrari-ofizialaren edo antzeko lanpostuetan egindako urte bakoitzeko, 2,5 puntu. Gehienez ere, 30 puntu.
Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
6.2. Oposizioaldia.
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
6.2.1. Ariketa teoriko-praktikoa: idatziz erantzun beharko zaie 35 galderari. Horiek izanen dira II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzkoak. Zenbait erantzun emanen dira aukeran galdera bakoitzean, baina bakarra izanen da zuzena. Ariketa egiteko gehieneko denbora izanen da epaimahaiak ezartzen duena.
Erantzun zuzen bakoitzeko bi puntu emanen dira, eta oposizioko ariketaren balorazioan 70 puntu ematen ahalko dira gehienez.
Oposizioaldiko ariketa baztertzailea izanen da, eta bazterturik geldituko dira ariketaren gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez (35 puntu, alegia) lortzen ez duten izangaiak.
6.2.2. Ariketa horretarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena izan beharko dute aldean. Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo nortasuna frogatzen ez dutenak arestian aipatutako agirietako baten bidez.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.
6.2.3. Probaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak argitaratuko ditu iragarki-taulan, eta 5 egun balioduneko epea emanen du izangaiek alegazioak aurkezteko. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira eta horiek ere iragarki-taulan argitaratuko dira; proba gainditu duten izangaiak eta baztertuak adieraziko dira.
7. oinarria. Gainditu dutenen zerrenda.
7.1. Hautapen-prozesua amaiturik, epaimahaiak Miranda Argako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko du gainditu duten izangaien zerrenda, lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuta.
7.2. Epaimahaiak izendapen proposamena igorriko dio deialdia egin duen organoari, egoki diren izangaien alde, hau da, prozedura gainditu eta deialdiko plaza kopuruan sartzen diren izangaien alde. Proposamena Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.
8. oinarria. Adjudikazioa eta plazaz jabetzea.
8.1. Hautapen-prozesua amaiturik eta izendapen proposamenarekin bat, alkateak ebazpen baten bidez izendatuko ditu prozesua gainditu eta deialdiko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak, eta horiek izanen duten maila berria zehaztuko du. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute plazaz, aski justifikaturik dauden kasuetan izan ezik.
9. oinarria. Datuen babesa.
2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari jarraikiz (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hau ematen zaie aditzera:
Miranda Argako Udalaren ardura da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamendua.
Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostuak aldi baterako betetzea.
Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua, eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.
Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta beharrezkoa den denbora guztian ere, zehazteko deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak. Aplikatuko da artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa (Nafarroako toki-entitateen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), argitaratzea barne, 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin bat.
Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, haien tratamendua mugatzeko, tratamendu horren aurka egiteko eta datuok eramateko. Horretarako, udal-bulegoetara jotzen ahal dute, han informazio gehiago eskuratzen ahalko dute-eta, edo, bestela, baliatzen ahal dute web-orriko gardentasun ataria: https://www.mirandadearga.es.
Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es), edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari. Ordezkariak gehienez ere bi hilabeteko epean helaraziko die bere erabakia.
10. oinarria. Errekurtsoak.
Deialdi honen, beronen oinarrien edo berau aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.
Gainera, kalifikazio-epaimahaiaren erabakien aurka, posible da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Miranda Argako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratzen edo jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–DEIALDI HONETAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA: DEIALDIA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ ETA BARNE-IGOERA MURRIZTUAN BETETZEKO ADMINISTRARI-OFIZIALEN BI PLAZA
Izen-deiturak: ...................................................................................................................................., adinez nagusia; NANa: ..................................................................................., jaioteguna: ..............(e)ko
.................................aren ..........(a), jaioterria: ........................................ (.......................................).
Bizilekua, jakinarazpenak egiteko: .......................................................; posta kodea: ................................, telefonoa: ......................................., helbide elektronikoa: ........................................................................
Zure aitzinera agertu eta honako hau adierazten dut:
- Eskatzen dut Miranda Argako Udaleko administrari-ofizialen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez eta barne-igoera murriztuan betetzeko deialdian onartua izatea.
- Ez dut eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik, eragozten didanik karguan aritzea.
- Ez dut indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunetako bakar bat ere.
- Badut deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa.
- Ez naiz baztertua izan ezein administrazio publikoren zerbitzutik eta ez nago eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.
- Administrazio publikoetan bost urtetik gorako antzinatasun aitortua dut.
- Miranda Argako Udalean jarduneko zerbitzuan nago, D mailako lanpostuan.
- Baldintza guzti-guztiak betetzen ditut eskabideak aurkezteko epearen azken eguna baino lehen.
Azaldutakoarekin bat,
Eskatzen dut eskabide hau onartzea eta, ondorioz, Miranda Argako Udaleko administrari-ofizialen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez eta barne-igoera murriztuan betetzeko deialdian onartua izatea.
Miranda Argan, 2026ko ..................................aren .......(e)(a)n.
(Eskatzailearen sinadura)
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: langile motak. Funtzionario publikoen hautaketa. Funtzionario-izaera hartu eta galtzea. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. Administrazio-egoerak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak.
2.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua: III. kapitulua (lizentzia soldatadunak), IV. kapitulua (lizentzia soldatagabeak) eta V. kapitulua (baimen soldatadunak).
3.–Administrazio elektronikoa eta egoitza elektronikoa. Ziurtagiri elektronikoa eta sinadura digitala. Cl@ve. Oinarrizko kontzeptuak. Utilitateak.
4.–AUNA. Espedienteen eta erregistroaren kudeatzailea. SERES, SEGEX, SEFYCU eta SEGRA.
5.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. III. titulua, IV. kapitulua: administrazioen arteko harreman elektronikoak.
6.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea. Interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak (II. titulua, I. eta II. kapituluak). Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak, administrazio-espedientearen antolamendua (IV. titulua, III. kapitulua). Administrazio-errekurtsoak (V. titulua, II. kapitulua).
7.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua. Udalerria: I. kapitulua. Lurraldea eta biztanleria.
8.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. III. titulua, I. kapitulua: 1. eta 2. atalak.
Oharra: Gai guztiak eskatuko dira ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediaren arabera.
Iragarkiaren kodea: L2613579