218. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2026ko abenduaren 2an bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea; hori guztia, jarraikiz Toki-ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari.

Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2026ko abenduaren 2an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, txartel bidez, edo Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan (Caixa, Caja Rural eta Banco Santander).

Borondatez ordaintzeko epea iraganik, ordaindu gabeko zenbatekoak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta epe exekutiboko errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere eta, halakorik bada, sortzen diren kostuak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Ribaforadan, 2026ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2612991