218. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

1. poligonoko 123. eta 124. lurzatien xehetasun-azterketa. Behin betiko onespena

Leitzako Udalak 2026ko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Elgoien kaleko 10-11 zenbakietan dagoen eraikinaren lerrokadurak aldatzeko eta eraikinen energia-efizientzia hobetzeko, higiezin horien jabeen erkidegoak sustatuta.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, erabaki hori eta onartutako arau-testua argitaratzen dira.

Leitzan, 2026ko urriaren 1ean.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2613700