1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez lau transkribatzaile-postu betetzekoa, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du. Izendapen-proposamena.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2026ko urriaren 26an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2026ko irailaren 14an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak deialdia gainditu dutelarik guztizko puntuaziorik altuena lortu duten izangaien alde egindako izendapen-proposamena, zeina 2026ko irailaren 18ko 85. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta egun bereko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.
Proposatutako pertsonek deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten behar den epean eta moduan; beraz, Mahaiak, 2026ko urriaren 5ean hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatu zituen, transkribatzaile gisa izendatu ere, proposatutako pertsona horiek, zeinen artean baitzegoen Beatriz Idoate Platero andrea.
Mahaiak urriaren 19an hartutako erabakiaren bidez, interesdunak hala eskatuta eta Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 19.2 artikuluan eta deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera, bere transkribatzaile-plazan borondatezko eszedentzia-egoera onartu zitzaion, 2026ko urriaren 22tik aitzina, Beatriz Idoate Platero andreari, bere plazaren jabetza hartu ondotik funtzionario-izaera bereganatu baitzuen lanpostuan egiaz jardun ez arren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzua ematen ari delako.
2026ko urriaren 22an, beren lanpostuen jabetza hartu zuten proposatutako lau pertsonek eta, halatan, funtzionario-izaera bereganatu zuten.
Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 19.2 artikuluak honako hau ezartzen du: "Zilegi izanen du borondatezko eszedentzia eskatzea postua lortu duenak Nafarroako Parlamentuko lanpostu baterako hautapen-prozedura batean, funtzionario nahiz aldi baterako lan-kontratudun gisa Nafarroako Parlamentuan edo beste administrazio publiko batean zerbitzu ematen segitzeko. Kasu horietan, borondatezko eszedentzia deklaratuko da Nafarroako Parlamentuko funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartua izan ondoren. Eszedentzia onartzeak ez du postuaren gaineko inolako erreserbarik ekarriko, eta postu hori beteko du gaindituen zerrendan jarraian dagoen hurrengo izangaiak".
Hori guztia ikusita, Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren artikulu horretan ezarritakoaren arabera, kalifikazio-epaimahaiak beste izendapen-proposamen bat egin du, gainditu duten izangaien zerrendan Mahaiaren 2026ko irailaren 14ko erabakiaren bidez funtzionario izendatzeko proposatutako pertsonen atzetik puntuazioaren arabera hurrengoa den izangaiaren alde, hau da, Beatriz Fernández Pérez andrearen alde.
Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau
ERABAKITZEN DA:
1. Onestea Mahaiaren 2026ko irailaren 14ko erabakiaren bidez funtzionario izendatzeko proposatutako pertsonen atzetik puntuazioaren arabera hurrengoa den pertsonaren alde kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamena,
BEATRIZ FERNÁNDEZ PÉREZ
andrearen alde hain zuzen ere.
2. Aurreko puntuan adierazitako izangaiari eskatzea Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkez dezan deialdiko 7.1.4 eta 8.3 oinarrietan adierazten den dokumentazioa, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita 30 egun naturaleko epean.
3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Iruñean, 2026ko urriaren 26an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F2613926