218. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa, alde batetik, Hirigintzako Araudi Orokorraren 36. artikuluan, eta, bestetik Eraikingintza ordenantzan eta hirigintza-fitxetan (37., 38. eta 42. Artikuluak). Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2026ko irailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, erabaki du behin betiko onestea Atezko Udal Plan Orokorreko aldaketa xehatua. Atezko Udalak sustatu du, eta horren helburua da eraikuntzaren baldintza formalak arautzea, hauei dagokionez: lurzatiaren gutxieneko okupazioa, solairu kopurua, eraikinaren altuera eta solairuartearen definizioa. Hala, aukera eman nahi da tamaina txikiko bizitegi-erabilerako eraikin berriak eraikitzeko, gizartearen egungo beharrei erantzuteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan xedatuarekin bat, argitara ematen dira hirigintza arauak, jasota daudenak Atezko Udal Plan Orokorreko aldaketa puntual xehatuaren espedientean.

Eritzegoitin (Atetz), 2026ko urriaren 6an.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2613054