1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1153E/2026 EBAZPENA, urriaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-txosten estrategikoa egiten baita Olorizko udal plan orokorraren aldaketa batez, 3. poligonoko 152. lurzatiaren esparruan, Orizinen (UE-6.8 exekuzio unitatea), Olorizko Udalak sustatuta.
Aldaketaren xedea da Orizingo UE-6.8 exekuzio unitatearen mugaketa berria egitea, haren esparrua murrizteko, mugaketa horretatik kanpo gera dadin Olorizko 3. poligonoko 152. katastro-lurzatiaren eremua, erabilera publikoko bide batek okupatzen baitu gaur egun.
Unitatearen mugaketa berria proposatzen da, haren garapenaren ondorio den bizitegietarako lurzati eraikigarriaren inguruan kontzentratzeko; lurzati horren ondoan espazio libreen toki sistemaren erreserba bat kokatuko litzateke, eta bide-sarea aurkeztutako dokumentazio grafikoaren arabera osatuko. Unitatearen mugaketatik kanpo geratuko den lurzatiaren eremua erabilera publikoko bidea izanen da eta udalari lagako zaio. Proposamenak ez ditu aldatzen Orizingo herrigunearen antolamendurako baldintza orokorrak.
Plangintza aldaketa Orizingo herrigunetik hegoaldera dauden lursail batzuetan planteatzen da; malda leunekoak dira, alorrak eta larreak daude bertan, eta ez da identifikatu ingurumen balio aipagarririk.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, Olorizko udal plan orokorraren aldaketa horrek, 3. poligonoko 152. lurzatiaren eremuari eragiten dionak, Orizinen (UE-6.8 exekuzio unitatea), ez du ingurumen ukipen nabarmenik eragiten.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua aldatzen duen ekainaren 24ko 44/2026 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen-txosten estrategikoa egitea, aldekoa, Olorizko udal plan orokorraren aldaketa batez, 3. poligonoko 152. lurzatiaren esparruan, Orizinen (UE-6.8 exekuzio unitatea), ingurumenean ukipenik sortzen ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Olorizko Udala da.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Olorizko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko urriaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
ERANSKIN GRAFIKOA

Olorizko 3. poligonoko 152. katastro-lurzatiaren aldaketaren esparrua (Orizingo UE-6.8 exekuzio unitatea)
Iragarkiaren kodea: F2613250