218. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan: eremua zabaltzea, 11. sektore berria ezarrita (Sadar eta Arrosadia multzoa)

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko urriaren 19an, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik espedientean jasoriko agiriak, eta kontuan harturik zer xedatzen den Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan,

ERABAKITZEN DA:

1. Aldatzea Iruñean lur gainean aparkatzeko eremuak, eta Sadar auzoan (11. sektorea) aparkaleku-plaza arautuak jartzea, erabaki honen eranskinean jasotako planoarekin bat.

2. Sektore berria antolatu eta seinaleztatuko da erantsitako planoan ezartzen den moduan. Hala bada, aparkatzeko eremu laranja bat jarriko da, eta eremu gorri/berdeko beste bat, Sadar estadioaren eta Nafarroa Arenaren ondo-ondoan.

Eremu gorri/berdea egunean 24 orduz egonen da martxan; ondorioz, aparkatzeko tiketa eskuratu beharko da beti. Dena dela, 11. sektorean aparkatzeko baimena duten auzokideek dohainik aparkatzen ahalko dute, eremu berdearen ordutegiaren barnean.

Sadar estadioaren eta Nafarroa Arenaren inguruan, hauxe izanen da eremu gorri/berdearen ordutegia:

–Eremu gorria: astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00ak arte.

–Eremu berdea: astelehenetik igandera, 20:00etatik 08:00ak arte.

Araubide hau oro har aplikatuko da, salbu eta, kirol edo kultur ekitaldiak direla-eta, debeku espezifikoak ezartzen badira. Kasu horietan, ezingo da tiketik atera, debekatuta egonen baita eremu gorri/berdean aparkatzea.

3. Aldaketa 2026ko azaroren 3an jarriko da indarrean.

Iruñean, 2026ko urriaren 20an.–Herritarren Segurtasuneko eta Bizikidetzako Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

11. sektorearen (Sadar) planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2613854