218. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, egin dadin Ikaskuntza Zerbitzuko Proiektuen 2026ko Lehiaketa. Laburpena

DDBN kodea: 933378.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/933378).

Iruñeko Udalak deialdi bat egin du, egin dadin Ikaskuntza Zerbitzuko Proiektuen 2026ko Lehiaketa, norgehiagokako araubidea erabiliz, jarraikiz Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrari, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an. Argitara ematen da Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak ebazpen bidez onetsitako deialdiaren laburpena (REE, 2026ko urriaren 1ekoa, 6/EE).

Lehenbizikoa.–Xedea.

Lehiaketa honek xede du ikaskuntza-zerbitzuko proiektuak egin eta martxan jar daitezen bultzatzea, Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetan eta irabazi-asmorik gabeko erakundeetan. Proiektu horiek metodologia didaktiko gisa lantzen dira; hala, etapa bakoitzaren curriculumeko ikaskuntza-prozesuekin batera, ikasleek komunitatearentzako zerbitzuak ematen dituzte.

Bigarrena.–Sariaren modalitatea.

Sari-modalitate hauek ezarri dira:

1. modalitatea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen proiektuetarako.

2. modalitatea: DBHko eta Batxilergoko ikastetxeen proiektuetarako.

3. modalitatea: Lanbide Heziketako ikastetxeen eta arte-ikasketa arautuetako ikastetxeen proiektuetarako.

4. modalitatea: nortasun juridikoa duten eta irabazi-asmorik gabeak diren erakunde nahiz elkarteen proiektuetarako, baldin beren helburuen artean badute, estatutuen arabera, hezkuntzako proiektuak egitea.

Hirugarrena.–Zuzkidura ekonomikoa.

Deialdi honek, gehienez, 14.000 euroko aurrekontuko kontsignatzea izanen du sarietarako.

Laugarrena.–Izangaien betebeharrak.

Lehiaketa honetan parte har dezakete:

–Iruñeko ikastetxe publiko nahiz itunduek, izan Haur eta Lehen Hezkuntzakoak, DBHkoak, Batxilergokoak, Lanbide Heziketakoak nahiz arte-ikasketa arautukoak.

–Nortasun juridikoa duten eta irabazi-asmorik gabeak diren erakunde nahiz elkarteek, baldin beren helburuen artean badute hezkuntzako proiektuak egitea.

Bosgarrena.–Eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak.

Proiektuak aurkeztu behar dira Iruñeko Udalaren eskabide ofizial baten bidez. Horrez gain, izena emateko inprimaki bat aurkeztu beharko da, zeina oinarri honi erantsi baitzaio, I. eranskin gisa.

Ikaskuntza-zerbitzuko proiektua aurkeztu behar da jarraikiz I. eranskinean jasotako orientazioei eta formatu metodologikoei.

Lanak bidaltzeko modua:

Telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, honako web helbide honetan: https://sedeelectronica.pamplona.es/?idioma=2.

Halaber, aurkez daitezke baliatuz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Lanak aurkezteko epea hasiko da deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean, eta bukatuko da 2026ko azaroaren 22an.

Iruñean, 2026ko urriaren 5ean.–Aitziber Campion Gamboa, Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako zinegotzi ordezkaria.

Iragarkiaren kodea: L2613006