2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldaketa, honako honen behin betiko onespenean: Ordenantza fiskala, arautzen duena lurraren kontribuzioa
Antsoaingo Udalak, 2026ko maiatzaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lurraren kontribuzioa arautzen duen ordenantza fiskala.
Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2026ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 16koa), interes legitimoa dutenek azter zezaten, eta aurkez zitzaten egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak, jarritako epearen barnean. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ez denez aurkeztu erreklamazio, kexa edo oharrik, bidezkoa da aipatutako argitaratzea aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, arautzen duena lurraren kontribuzioa.
Paragrafo berri bat eransten zaio ordenantza fiskalalaren 9. artikuluari. Hauxe dio:
"Kontribuzioari dagokionez, hobariak emateko erabakia jakinaraziko da Udalaren web-orrian argitaratuz. Betiere, aldez aurretik anonimo bihurtuko dira datu pertsonalak. Iragarki horretan sartuko dira bai hobarien emakidak, bai ukatzeak, eta, halaber, aplikatu beharreko ehunekoak, baldin hobariak ematen badira. Era berean, hobaria ukatzen bada, eskatzaileei banaka jakinaraziko zaie".
Antsoainen, 2026ko urriaren 6an.–Alkatea, Marta Diez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2613055