2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
26/00955 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide duena ordainsari-diferentzia batzuk ordaintzea, gauez eta jaiegunean lan egiteagatik
Natalia Donlo Lostadok 26/00955 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Murchanteko Udalak eskaera bat isilbidez ezestearen kontra. Eskaera hori 2025eko abenduaren 2an aurkeztu zuen, idazki batean, horren bidez galdegiteko ordain dakizkiola ordainsari-diferentzia batzuk, gauez eta jaiegunean lan egiteagatik.
Espedientean interesa duten guztiei aditzera ematen zaie 10 egun balioduneko epea izanen dutela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badiete errekurtsogilearen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.
Murchanten, 2026ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2613028