1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
8599/2026 EBAZPENA, urriaren 9koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Araceli Lecumberri Merino andrea, Programen eta Baliabideen Plangintza eta Kudeaketa Ataleko Planen eta Zerbitzuen Plangintza eta Kudeaketa Bulegoko burua. Atal hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikita dago.
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari eskumena esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak izendatzeko, bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.
Horrenbestez, eta bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez eman zaizkidan ahalmenekin,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Araceli Lecumberri Merino andrea, Planen, Programen eta Baliabideen Plangintza eta Kudeaketa Ataleko Planen eta Zerbitzuen Plangintza eta Kudeaketa Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Atal hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikita dago. Kargu-uzteak 2026ko urriaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen du burutza betetzeko azkena.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta haren barneko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko urriaren 9an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.
Iragarkiaren kodea: F2613733