2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Xehetasun-azterketa, Iruñelako 34. poligonoko 65. lurzatian. Behin betiko onespena
Udalbatzak, 2026ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Iruñelako 34. poligonoko 65. lurzatian.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aritzalan (Deierri), 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613618