2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Plan partziala Etxabarriko UNC-3an, familia bakarreko hiru etxebizitza bakartu eraikitzeko. Behin betiko onespena
Allingo Udalak, 2026ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Etxabarriko UNC-3ko plan partziala. Galdeano Galdeano anai-arrebek eta Inés Álvarez de Leónek sustatu dute, familia bakarreko etxebizitza bakartuetarako hiru lurzati definitzeko, lau definitu ordez. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako aldaketaren testu arauemailea.
Amillaon, 2026ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613157