2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Honako hau aditzera ematen da, bete beharrez urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) xedatua:
Alkatearen 2026ko urriaren 20ko 358. Ebazpenaren bidez, Deierriko Udaleko alkateak ezkontza zibil bat egiteko ahalmena eskuordetu dio udaleko zinegotzi María de los Ángeles Etxalar Martínezi. Ezkontza udaletxe honetan izanen da, 2026ko urriaren 23an.
Aritzalan, 2026ko urriaren 21ean.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2613753