2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Andosillako alkate udalburuak, irailaren 30ean emandako 355/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Andosillako Udaleko zinegotzi baten esku uztea (ezkongaiek hala eskaturik) ezkontza zibilak egiteko alkate honi dagozkion eginkizunak; hori guztia, bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legearekin eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidearekin (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruz), eta kontuan hartuta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak, alkatearen eskudantziak eskuordetzeari dagokionez (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Zehazki, zinegotzi honen esku utzi dira alkatearen eginkizun horiek: Arantzazu Salvador González.
Andosillan, 2026ko urriaren 5ean.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2612989