218. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Herri-lurren desafektazioa 1. poligonoko 1. lurzatian (Garaitarreta alderdia). Hasierako onespena

Berako Udalak, 2026ko urriaren 20an egindako osoko bilkuran, ERABAKI ZUEN:

1. Hasierako onespena ematea Berako katastroko 1. poligonoko 1. partzelan, Garaitarreta alderdian, herri-lurren 338 metro koadro desafektatzeari, horien gainean zortasuna eratzeko.

2. Zortasuna arautuko duen administrazio-baldintzen agiria onartzea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

4. Adieraztea alegaziorik ez badago, edo aurkeztutakoak ebatzi ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.

5. Erabaki hau helaraztea interesdunari (I-DE Redes eléctricas inteligentes SAU), eta adieraztea ezen, izapide hutseko egintza denez, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka.

Beraz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Beran, 2026ko urriaren 22an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2613819