218. ALDIZKARIA - 2026ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Larriongo 4. poligonoko 352. eta 353. lurzatietan. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2026ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Larriongo 4. poligonoko 352. eta 353. lurzatietan. Allingo Udalak sustatu du, alde batetik, 4. poligonoko 352. lurzatiaren erabilera aldatzeko, bizitegikoa izan dadin, eta, bestetik, 4. poligonoko 353. lurzatiarena ere aldatzeko, lurzoru libre publikoa izan dadin. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako aldaketaren testu arauemailea.

Amillaon, 2026ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2613156