2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldizkako zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epea. 2026ko bigarren seihilekoa
Bat etorrita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduan xedatutakoarekin, jakitera ematen da ezen irekitzen dela honako hauek borondatez ordaintzeko epea: batetik, ekonomia-jardueren gaineko zergaren urteko likidazioa; bestetik, Ibilgailuak Espaloietan Barna Sartzeko eta Bide Publikoa Aparkaleku Esklusibo Gisa Erabiltzeko tasaren (IBIAK) eta Hiriko Jabari Publikoko Erabilera Pribatiboko edo Aprobetxamendu Berezietako tasaren (Bide Publikoa Okupatzea) 2026ko bigarren seihilekoko likidazioak, eta, azkenik, Lurraren Kontribuzioa zatika ordainduta, 2026ko bigarren seihilekoari dagozkion kuotak.
2026ko abenduaren 18an amaituko da borondatez ordaintzeko epea. Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.
Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere entitate bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Santander, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Halaber, ordainketa Udalaren Diruzaintzan ere egiten ahal da (Merkatuko k. 7-9, 2. sol.), 08:30etik 14:30era, eta Internet bidez, Udalaren webgunean: www.pamplona.es/eu
Likidazio horien kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko urriaren 23an.–Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L2613890