2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAURRETA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 2. lurzatian. Behin betiko onespena
Bidaurretako Udalak, 2025eko azaroaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen 1. poligonoko 2. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Bidaurretan, 2026ko urriaren 7an.–Alkatea, Enara Rabina del Río.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2613101