1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Elizagorriko ondasun higiezin batzuena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko uztailaren 2an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin bahituak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatu Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03322.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103322
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
Lehenbiziko lotea: Erregistroko 909. zenbakiko finka, Elizagorrikoa, 2374. liburukia, 11. liburua, 70. folioa, 1. inskripzioa. Erregistro-kode bakarra: 31008001901470. Deskribapena: landa finka. -Ureztalurra, Elizagorrian, El Vivero alderdian. Zortzi area eta laurogeita hemezortzi zentiarea ditu, erregu bat alegia. Mugakideak: iparraldean, Jesús Mayayo; hegoaldean, Baron de Molinet; ekialdean, Ángela Díaz de Cerio eta mendebaldean, José Díaz de Cerio. 5. poligonoko 30. lurzatia.
Katastroan: Elizagorrian. 1. poligonoa, 389. lurzatia, A azpilurzatia, El Regadío alderdian. 866,93 metro karratu dauzka (ureztalurretako alorra). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001246887FA.
Bigarren lotea: Erregistroko 1.462. zenbakiko finka, Elizagorrikoa, 3261. liburukia, 15. liburua, 58. folioa, 1. inskripzioa. Erregistro-kode bakarra: 31008001485239. Deskribapena: hiri-finka. - Etxea, ukuilua eta mandioa, Elizagorriko jurisdikzioan, San Isidro Labrador kalea 14. 1. poligonoa, 156. lurzatia. Lurzatiak hogeita hamabost metro karratuko azalera du. Mugakideak: aurrealdean, San Isidro Labrador kalea; sartu eta eskuinaldera, kalea; ezkerraldean, belena; eta atzealdean, Alejandro Sainz.
Katastroan: Elizagorrian. 1. poligonoa, 156. lurzatia, 1. azpieremua, 1. eta 2. hiri-unitateak, 70 eta 36 metro karratukoak, hurrenez hurren (etxebizitza eta ganbara). San Isidro Labrador 14, behe solairua eta 1. solairua. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001553145GE.
Bizigarritasun zedula: administrazio espedientean dauden datuen arabera, ez dago jasota deskribatutako etxebizitzak bizigarritasun zedula indarrean duenik.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko urriaren 22an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2613796