16. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 24a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
80/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 17koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren apirilaren 30eko 28/2024 Foru Agindua, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa bulegoen mailan ezartzen duena.
3/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinak aldatzen baitu Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 18ko 54/2019 Foru Agindua, zerga berezien xedeko produktuen kontabilitatea nola eraman arautzen duena.
AKATS ZUZENKETA, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 17an emandako 120/2024 Foru Aginduaren argitalpenean eranskin bat falta delako. Foru agindu horren bidez, aldatu egin zen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 16ko 78/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baitira 592 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa" izenekoa, eta A22 eredua, "Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga berezia. Itzultzeko eskaera" izenekoa, eta arautzen baitira lurralde erregistroko inskripzioa, kontabilitate-lana eta izakinen erregistro liburuaren aurkezpena.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Esther Rubín León andrea Hezkuntza Departamentuko Langileriaren Plantillaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
2/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Amaya Oroz Narváez andrea Hezkuntza Departamentuko Titulu eta Baliozkotze Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
121/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Susana Torres López andrea Iruñeko "Ninia Etxea" haur eskolako zuzendari izendatzen duena.
1E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Osasuneko kontseilariak emana, Iñaki Leoz Pérez jauna Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ekonomia Aferetarako eta Barne Araubideko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
1/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Iñaki Goñi Urrizola jauna, Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
2/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Iñaki Goñi Urrizola jauna Laguntza Juridikoaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
3/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, María Begoña Alfaro Oricain andrea Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
4/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Senosiain Labat andrea, Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoko burua.
1E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Begoña Ausejo Azpilicueta andrea izendatzen baita Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru bitarte baterako. Atal hori atxikita dago Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.
139E/2024 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Begoña Ausejo Azpilicueta andrea, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.
15E/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, María Teresa Cilveti Zazpe andrea Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Administrazio Laguntzako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
1/2025 FORU AGINDUA, urtarrilaren 7koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, Patricia Arriazu Ruiz andrea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
1/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 24ko 267/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa.
11E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Óscar Lecea Juárez jauna Ermitagañako OOLTko zuzendari izendatzen duena.
7/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, destinoa esleitzen diena abenduaren 28ko JUS/1326/2022 Aginduaren bidez deitutako hautaprobak gainditu zituzten auzitegi-medikuen kidegoko funtzionarioei.
41/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Oftalmologiako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
58/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, zerbitzu orokorretako langileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
4807/2024 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira eta kontratazioa egitea bidezkoa dela ezartzen baita, gizarte langileen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
4808/2024 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez María Eladia Fabo Apesteguía andrea izendatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erdi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko.
1E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ibón Vidaurre González jauna institutu horretako Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikitako Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako, 2025eko urtarrilaren 8tik aurrerako ondorioekin.
3025/2024 EBAZPENA, 2024ko abenduaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko zenbait funtzionario izendatzen dira, OLko administrari izateko (C maila), eta lanpostu bana esleitzen zaie.
3027/2024 EBAZPENA, 2024ko abenduaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen du Mikel Gimeno Villafranca jauna, Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko (Elektromekanika), C mailakoa, eta lanpostu bat esleitzen dio.
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
550E/2024 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Aratzuri-Orkoien industria eremuaren udalez gaindiko plan sektorialaren aldaketa xehatua, 76. artikuluari dagokiona (Bigarren mailako industria eremuaren II. zonaren fitxa). Aldaketaren sustatzailea Volkswagen Navarra SA da.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
26E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, osasun sustapen eta prebentziorako programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796707.
27E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei dirulaguntzak emateko, herritarren zahartze osasuntsua sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796499.
28E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta berezko nortasun juridikoa eta beren helburuak betetzeko gaitasun osoa duten zuzenbide publikoko entitateei dirulaguntzak emateko, hezkuntza afektibo-sexuala sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796491.
29E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, ongizate emozionala sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796448.
30E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, GIB-HIESaren infekzioari lotutako programa komunitarioak egiteko, prebentzio espezifikoko ekintzak bereziki, 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796486.
31E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, sustantzia-adikzioek eta sustantziarik gabeko adikzioek eragindako ondorioen prebentzio komunitariorako programak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796472.
32E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, toki erakundeei dirulaguntzak emateko, sustantzia-adikzioek eta sustantziarik gabeko adikzioek eragindako ondorioen prebentzio komunitariorako programak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796720.
33E/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, herritarren zahartze osasuntsua sustatzeko programa komunitarioak egiteko 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 796496.
461E/2024 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, "Industriako ETEetan berrikuntza-proiektuak egiteko laguntzak. 2025eko deialdia" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBNeko identifikazioa: 805627.
1.7. BESTELAKOAK
163/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea Tafallako udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko "Tafalla Altair" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako.
164/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea Tafallako udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko "Tafalla Sol" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako.
165/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea Tafallako udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko "Tafalla Sargas" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako.
166/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea Tafallako udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko "Tafalla Polaris" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako.
167/2024 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea Tafallako udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko "Tafalla Polux" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikorako.
1180E/2024 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ingurumen-inpaktuaren adierazpen aldeoa egiten da proiektu honetarako: "Caparrosoko haize-parkea berrindartzea", Eólica Caparroso SLUk sustatua Caparrosoko udal-mugartean. (1068-4-CE).
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARILLAS
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta lehenengo probaren data
IGUZKITZA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena
LODOSA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbiketa peoiaren lanpostu bat, Lodosako Udalaren zerbitzura. Izendapena.
IRUÑA
Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordeen 6 lanpostu, agente lehenen 16 lanpostu eta agenteen 31 lanpostu. Lanpostuen esleipena
GARES
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Perkusioko irakaslea izendatzea
TAFALLA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak, berdintasun teknikaria, euskara teknikaria, gazteriaren teknikaria eta musikako irakaslea, Musika-hizkuntza eta Pianoko espezialitatea
Udaltzain-agentearen izendapena
Berraztertzeko errekurtsoa, dokumentazioa aurkezteko epeari buruzkoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barneko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez
VILLATUERTA
Deialdia, lanpostu batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena
ATARRABIA
Deialdia, merezimendu-lehiaketarena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, zerbitzu anitzetako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidekoa, eta hiru laurdeneko lanaldian. Izendapena
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Plan partziala, SR Taxoare 2 lurzoru urbanizagarriko sektorean. Behin betiko onespena
BUÑUEL
Hiri-jarduketarako plan berezia Buñuelgo bizitegi-erabilera duen hiri-lurzoru finkatugabean (eraikigarritasuna handitzea), eta ingurumen txosten estrategikoaren onespena. Behin betiko onespena
ENERITZ
Hiri-jarduketarako plan berezia, UCH-3 eremuan. Behin betiko onespena
IMOTZ
Hiri-jarduketarako plan berezia Erasoko 6. poligonoko 3021. lurzatian. Behin betiko onespena
LERATEKO KONTZEJUA
Akats zuzenketa, honako iragarki honetan: jendaurrean jartzea herri-lurren desafektazioa, akueduktu baten kargak eta zortasunak eratzeko 3. poligonoko 167. eta 172. lurzatietan
NOAIN ELORTZIBAR
Aldaketa, Zabalegiko Udal Planeko UE-2.2 eta UE-4.1 exekuzio unitateetan. Behin betiko onespena
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 16. eta 538. lurzatietan (Kale Berria 16). Behin betiko onespena
OTSAGABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia UA-1.4-A jarduketa-unitateko 1.A lurzatian. Behin betiko onespena
ORKOIEN
Udal ordenantza, padbol pistaren erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena
IRUÑA
Aldaketa Alde Zaharraren Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Behin betiko onespena
AZKOIEN
U3 sektoreko konpentsazio batzordea desegitea. Behin betiko onespena
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Lur-ondasunen Erregistroko datuen berritze kolektiboa
TIRAPU
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 102. lurzatian. Behin betiko onespena
EGUESIBAR
Aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues aldeko industrialdeko AR-2 banaketa eremuko I-3 intsularen xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena
NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA
Hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, behar izanez gero, ezabatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena
6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
RASOKO UREZTATZAILEEN ELKARTEA
Batzar nagusi arrunta